Kop

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
KOP
Datuak
Jatorria Girona, Herrialde Katalanak
Musika mota Hardcore punk
Urteak 1998-2001
2007 - Gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k) Propaganda Pel-Fet!
Taldekideak
Juanra (ahotsa), Dani (baxua), Uri (gitarra), Imanol (gitarra), Bud (bateria), Gabb (DJ)
Lehengo taldekideak
Informazio gehigarria
MusicBrainz 5b578b84-5d7f-44f9-9102-76e58516cc9b
http://www.kop.cat

KOP hardcore-punk estiloko Kataluniako musika talde bat da. 1998an sortu zen Speereth taldearen errautsetatik. Talde hartako hiruk sortu zuten proiektua, Juanra, Josep eta Txero kideek. KOP taldearen letrek kritika soziala eta politika lantzen dituzte, hiru hizkuntzatan: euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz.


Taldearen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko urriaren 10ean, Fermin Muguruzarekin batera Bartzelonako Razzmatazz aretoan zuten kontzertua baino egun batzuk lehenago, komunikabide batzuk poliziak taldeko abeslariak atxilotzeko agindua zuela zabaldu zuten; omen ETAko Bartzelona komandoari laguntza emateagatik. Juanrak, ustez, Pedro Varela Europa liburudendako agintari eta CEDADE mugimendu neonaziaren liderrari buruzko informazioa erraztu zion ETAri. Kontzertua ez zen bertan behera geratu beste abeslari batzuei esker, nahiz eta Juanra desagerturik egon.

2002ko urtarrilean Juanra Herbehereetan atxilotu zuten eta Vughteko(Herbehereak) segurtasun handiko espetxean sartu zuten, non isolamendu egoera ezarri zioten Gobernu Espainolak bere estradizioa eskatzen zuen bitartean. 5 urtetara kondenatu zuten ETAri laguntzea leporatuta. 2003ko urrian Espainiara estraditatu zuten Hagan eginiko epaiketa luze baten ondoren. 2007ko maiatzean libre geratu zen.

Juanraren askapenaren ostean, 2007an, taldeak disko berria atera zuen, Nostrat. Lan hau bi zatitan banatzen da: lehenengoa taldearen abesti berriez osatua dago, Juan Raren letrekin eta Kuraia taldeko Lucifersaporen ahotsekin, eta bigarren zatia taldearen abesti zaharrak dira: Boikot, Banda Bassotti, Berri Txarrak, HHH eta Obrint Pas taldeek jotako bertsioak dira.

2008ko udazkenean, taldeak bere itzulera jakinarazi zuen bere lehengo bi kontzertuetarako; lehenengoa urtarrilak 9an Bartzelonan (At Versaris-ekin batera) eta urtarrilaren 10ean Berriobeitin (Hatortxu rock 9.5 jaialdian). Bi kontzertu hauek izan ziren bere "Sols el poble salva al poble" birako lehenengo kontzertuak.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ahots nagusia: Juan Ra
  • Baxua eta koruak: Dani
  • Gitarra nagusia eta koruak: Imanol
  • Gitarra eta koruak: Uri
  • Bateria: Bud
  • DJ: Gabb

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ez Etsi (Single)
    • 1. No te rindas
    • 2. Ofensiva
    • 3. No se sap mai (zuzenean, Bilbo)
  • Internacionalista (1998)
    • 1. Boykot
    • 2. Kop
    • 3. No se sap mai
    • 4. Leitmotiv
    • 5. M.R.T.A.
    • 6. Pedres
    • 7. Segle XXI
    • 8. Golpe radikal
    • 9. Freedom
    • 10. Desalojos son disturbios
    • 11. Des del teu record
  • Ofensiva (2001)
    • 1. Solidari@S
    • 2. No te rindas
    • 3. Ofensiva
    • 4. Atxantate
    • 5. Fuck the rules
    • 6. Utzi Bakean
    • 7. És control
    • 8. La tormenta
    • 9. Izotza
  • Nostrat (2007)
    • 1. Repli(k)
    • 2. Guerrilla de la comunicació
    • 4. Idearis nostrats
    • 5. Tu voz estalla dentro
    • 6. Tornarem a lluitar junts
    • 7. Boykot (Revolta 21)
    • 8. Sols el poble salva el poble (Berri Txarrak)
    • 9. Utzi bakean (Banda Bassotti)
    • 10. Desalojos son disturbios (Boikot + Obrint Pas + Voltor)
    • 11. Camí ral (KOP + Tipuaixí; HHHren bertsioa)
    • 12. Izotza (Afrika)
    • 13. Golpe radikal (DJ Merey)
    • 14. Freedom (Xerramequ Tiquis Miquis)
  • Acció directa (2010)
    • 1. Acció directa
    • 2. Irreductibles
    • 3. Antinazis
    • 4. La lucha continúa
    • 5. BCN
    • 6. Guerrilla de la comunicació
    • 7. We're Not Angels
    • 8. Mecagoënlavirgen
    • 9. Resistència

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]