Kritias

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kritias, grezieraz Κριτίας, (K. a. 460-K. a. 403) Atenasko idazle eta politiko nabarmen bat izan zen. Politikan, ezaguna da K. a. 404. urtean Atenasko gobernua hartu zuten Espartaren aldeko Hogeita hamar Tiranoak taldeko buru izateagatik. Idazle oparoa izan zen, prosa zein poesian, eta tragedia, satira, elegia literatura generoak landu eta hiri batzuetako konstituzioak ere idatzi zituen. Platonen amaren osaba zen. Hain zuzen, Platonen solasaldietako batek Kritias izena du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) Critias, International Encyclopedia of Philosophy webgunean.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.