Kubatar desizoztea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kubatar desizoztea
Raúl Castro eta Barack Obama
Datuak
Data2015eko uztailaren 20a
Beste izendapenaKuba eta AEBtako Gobernuen arteko harremanen normaltzea
AntolatzaileakBarack Obama (AEBtako presidentea), Raúl Castro (Kubako presientea) eta Frantzisko Aitasantua (Egoitza Santua)
Parteartzaileak Kanada
 Kuba
Vatikano Hiria Egoitza Santua
 AEB
EmaitzaBi Gobernuen arteko harreman diplomatikoen berrezartzea

Kubatar desizoztea (gaztelaniaz deshielo cubano eta ingelesez Cuban Thaw) 2014ko abendutik aurrera gertatu den Kuba eta AEBetuen arteko harremanen normalizazio prozesuak jasotako izendapena da. Bi herrialdeen arteko 54 urteko tira-bira eta etsaitasunaren ondoren, 2016ko martxoaren 20an Barack Obama 1928. urteaz geroztik Kuba bisitatzen duen AEBetako lehenbiziko presidentea bilakatu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abenduaren 17an AEBetako Barack Obama presidenteak eta Kubako Raúl Castro presidenteak bi herrialdeen arteko harremanen normalizazio prozesu baten hasierari ekingo ziotela iragarri zuten. Akordio hau jada hilabete batzuk lehenagotik Frantzisko Aitasantuaren bitartekaritza eta Kanadako Gobernuaren babesarekin negoziatua izan zen. Bi aldeen arteko bilerak Kanadan eta Vatikano Hirian burutu ziren, eta eztabaidatutako gaiak bidaiatze murrizketa batzuen altxatzea, hornigaien murrizketen gutxitzea, estatubatuar bankuen kubatar finantza sistemarako sarrera eta AEBtako Habanako eta Kubako Washington Hiriko enbaxaden berrirekitzea izan ziren, azken bi hauek 1961eko Kuba eta Sobietar Batasunaren arteko harreman estutzea eta AEBen eta Kubaren harreman haustearen ondorioz itxiak bauzeuden.

2015eko apirilaren 14an, harremanen berrezartzea prozesuaren barnean, AEBek Kuba herrialde horretako Estatu Departamentuak idatzitako terrorismoa babesten duten estatuen zerrendatik kenduko zuela iragarri zuen, maiatzaren 29an gauzatu zena, AEBtako Kongresuak honelako erabakiak atzera bota edo onarttzeko bere boterea erabiltzeari uko egin zion. Urte bereko uztailean, Kubako AEBtako interesen sailak eta AEBtako Kubako interesen sailak euren enbaxada estatusak berreskuratu zituzten.

2015eko abenduaren 11an AEBek eta Kubak 1963tik lehenbiziko aldiz bi herrialdeen arteko posta zerbitzua berrezartzea adostu zuten, 2016ko martxoaren 17an gauzatu zen erabakia. Handik aste betera, abenduaren 17an, bi herrialdeen arteko hegaldi komertzialak berrezartzeko memorandum bat onartu zen. Akordio hau 2016ko otsailaren 16an indarrean sartu zen eta bi herrialdeen artean egunero 110 hegaldi izatea helburu du.

2016ko martxoaren 20an Barack Obamak Kubarako hiru egunetarako bisitaldi bati ekin zion, 1928an Calvin Coolidgek burututako bisitaldiaren ostean AEBtako presidente batek uharte honetara burutu zuen lehenbiziko bisitaldia izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]