Kumkuat

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kumkuat
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Sapindales
Familia: Rutaceae
Leinua: Citreae
Generoa: Fortunella
Swingle
Espezieak

Fortunella crassifolia
Fortunella hindsii
Fortunella japonica
Fortunella margarita
Fortunella obovata
Fortunella polyandra

Kumquata izen bereko zuhaitz edo zuhaixka baten fruitua da, arraultza formakoa. Bere azala, laranja kolorekoa du, eta laranja, limoi, lima (fruitua), mandarina, pomelo eta antzeko fruituen familia berekoa da. Fruituak, 5 zentimetro inguruko luzera du, eta adarrera lotuta egoten den zatia, behealdea baino estuagoa du. Bere loreak, zuri kolorekoak dira, bost petalodunak, bakartiak edo launakako taldeetan, gehienez ere. Gainera, loreak, hermafroditak dira. Haziak, ez dira oso ugariak. Ohi, fruitu bakoitzak hazi bakarra izaten du. Haziaren kanpoaldea, zurixka da, eta, barrualdea, berriz, berdexka.

Bizitokia eta zabalkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kumquata, ez da ezagutzen modu basatian. Jatorria Txinan duela uste da. Herrialde hontan, zuhaitz edo zuhaixka honen landaketaren lehen datuak XII. mendekoak dira. Japonian, berriz, ondo errotutako landaketa bat zen XVII. mendean. Europan, zuhaitz honi buruzko lehen datuak, XVII. mendekoak dira, fruitu hau Txinan ezagutu zuten misiolariek deskribatu zutenean. Ez ziren Europara eta Amerikara ekarriak izan bi mende beranduagorarte, Robert Fortune bildumagileak, London Horticultural Societykoak, lehen aleak Erresuma Batura eta AEBetara eraman zituenean.

Orain, Ekialde Urrunetik kanpoko landaketa toki garrantzitsuenak, AEBetako hegoaldeko estatuak (Florida, Texas eta Kalifornia), Mediterraniar arroko nazio batzuk, Grezia kasu, Brasil, Surinam, Kolonbia, Guatemala, Australia eta Hegoafrika dira. Batzuetan, apaingarri gisa ere erabiltzen da, bere fruituaren edertasuna eta bere loreen usain ederrarengatik. Bonsai bezala ere egoten dira.

Landaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da oso ohikoa hazi bidez landatzea, fruitua lortzeko asmoz baldin bada behintzat. Modu honetan, ez du indar askorik izaten eta oso motel garatzen da. Askoz ohikoagoa da txerto (nekazaritza) gisa landatzea, laranja trifolia, (Poncirus trifoliata), laranja garratza (Citrus x aurantium) edo pomeloa (Citrus x paradisi) oinarri bezala hartuta. Laukian edo lerroka landatzen dira, 3,5 metroko tartea utzirik landare bat eta beste baten artean. Baldintza hauetan, ondo jasaten ditu lurzoru pobreak, baina hezetasun mantendu bat behar du, baita eguzki asko ere. Pixka bat azidoak diren lurzoruak atsegin ditu.

Uda epela nahiago duen arren, Citrus generoko landareek baino askoz hobeto jasaten ditu izozteak. Fortunella margarita espezieak, adibidez, zero azpitik 10º ko tenperaturak jasaten ditu neguan, satsuma edo mikanak baino gehiago (Citrus x unshiu). Honegatik, Txina iparraldean fruitarbola bezala landatzen da. Hibernazioa oso sakona da. Udaberri hasieran, aste batzuetan, landarea, oraindik kimurik eta lorerik gabe egoten da. Izan ere, udaberriko izozteek kalte handia egiten diote landare honi.

Kumkuata kankrosisari erresistentea da, baina zitrikoen beste gaixotasun batzuk gaixoarazten dute landarea: Adibidez, Elsinoë fawcetti, Cephaleuros virescens, Cercospora citri-grisea, Colletotrichum gloeosporioides, Diaporthe citri eta Physalospora rhodinak eragindakoek.

Sistematika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean, Citrus generoaren barnean sailkatuak izan ziren, baina, Walter Tennyson Swinglek, Fortunella generora pasa zituen 1915ean. Egun, lau espezie bereizten dira: F. crassifolia, "Meiwa" deitua, F. hindsii, "Hong Kongeko kumkuata" deitua, F. japonica, "Marumi" deitua eta, azkenik, F. margarita, "Nagami" deitua. Hibridoak ere badaude, Citrus eta Poncirus generoko fruitekin lortuak.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kumkuata, "Meiwa" batipat, fruita bezala jaten da. Beste espezie batzuetan, berriz, bere mamia garratzegia da, eta azala baino ez da jaten. Ohikoagoa da almibar eran prestatzea. Honetarako, pixkat lehortzen uzten dira, sodio bikarbonatoz edo karez beratzen dira, tenperatura baxuan, dentsitate handiko almibarrean. Kumkuata, honela prestatuta, Hong Kongeko postre tipiko bat da. Pickle bezala ere prestatzen dira: garratzak (ozpin eta gatzun nahasketa batekin 8 astez kontserbatuta) nahiz gozoak, (ozpin, almibar, usain huntz (Syzigium aromaticum) eta kanela (Cinnamomun verum) oinarri batekin.

Marmelada eta txutneyaren antzerako saltsa bat egiteko ere erabiltzen dira: kumkuata, laranja, eztia, gatza, gantza eta espeziakin. Kumkuat pattarra ere badago.

Guangdongen, kumkuatak gatzetan kontserbatzen dira, txikiagoturiko eta zimurtutako fruitu bat lortuz, eztarriko mina sendatzeko, eztularen aurka eta estimulagarri gisa erabiltzen dena, azken hau, berriz hidratatu ondoren.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kumkuat Aldatu lotura Wikidatan
  • (Gaztelaniaz) [1]