Kurt Lewin
Kurt Lewin | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mogilno (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Newtonville (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko Unibertsitatea Friburgoko Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Carl Stumpf Alois Riehl (en) ![]() |
Doktorego ikaslea(k) | Bluma Zeigarnik (en) ![]() Leon Festinger Beatrice Wright (en) ![]() Dorwin Cartwright (en) ![]() Ronald Lippitt (en) ![]() |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa, unibertsitateko irakaslea eta ekonomialaria |
Enplegatzailea(k) | Cornell Unibertsitatea Massachusetts Institute of Technology Duke Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Influentziak | Gestalt |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Tibetar budismoa |
Kurt Tsadek Lewin (Mogilno, Kujavia-Pomerania, Polonia, 1890eko irailaren 9a - Newtonville, Massachusetts, AEB, 1947ko otsailaren 12a) alemaniar psikologo eta filosofoa izan zen (1933an estatubatuar naziotasuna eskuratu zuen). Taldeen psikologia, bizi-espazioa eta pertsonen arteko harremanak ikertzeko interesa agertu zuen. Psikologia sozialaren sortzailetzat jo ohi da saritan.
Berlingo Gestalt Psikologia Eskolako lau handienetako bat da, Max Wertheimer, Wolfgang Köhler eta Kurt Koffkarekin batera. Gizarte zientzietan "eremuaren teoria" proposatu zuen, eta psikologia sozialean oinarrizkoak diren beste autore batzuk trebatu zituen. Nortasunaren teoria dinamiko bat (1935) eta Gatazka sozialen konponbidea (1948) lanak nabarmentzen dira.
Haggbloom eta cols. (2012) 18. lekuan kokatzen dute, psikologian autore handien berrikuspen orokorrean. Bizitza osoan zehar psikologiaren ikasketa zientziaren filosofiako berezko proposamenekin konbinatu zuen, garapen teorikoa ikerketa enpirikoarekin lotzen saiatuz motibazioaren, haurren garapenaren eta portaera sozialaren azterketan, ikasteko edo lan egiteko lekuak zientziaren laguntzarekin gizatiartuz.