Lañu (aztarnategi paleontologikoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lañu (aztarnategi paleontologikoa)
Geografia
Koordenatuak42°40′12″N 2°37′55″W / 42.670028°N 2.631808°W / 42.670028; -2.63180842°40′12″N 2°37′55″W / 42.670028°N 2.631808°W / 42.670028; -2.631808
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaTrebiñu

Lañuko aztarnategia (Lañu, Trebiñu) Euskal Herriko aztarnategi paleontologiko aberatsenetakoa da. Gasteiztik 25 kilometro hegoaldera dago, eta Goi Kretazeoko aztarnak ditu batik bat, duela 72-73 milioi urtekoak[1], maastrichtiar garaikoak. Lañu herritik gertu dago, iparraldera hareazko harrobi zahar baten kontestuan[2].

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984. urtean aurkitu zituzten fosilak bertan[3]. EHUko Paleontologia Taldeak laugarren aroaren aurreko ornodunen erregistro fosila ikertu zuen Lañuko aztarnategian. Bertan aurkitutako 40 ornodun fosiletatik 9 espezie berriak suertatu ziren:

Horietako batzuk nahiko interesgarriak dira paleontologia arloan munduan bakarrak direlako bere generoan: herensugea, lirainosaurus edota lainodon hain zuzen[4][5]. Lirainosaurus aztarnak ugariak ziren dinosauro arrastoen artean, baina beste dinosauro batzuk ere bazauden, ankilosauro bat eta ornitopodoak bereziki. Dinosauro espezieen erdiak terapodoak dira, haragijaleak[1]. Pterodaktiloak eta hegazti ez hegalari bat ere aurkitu izan dira[3].

Lañuko aztarnak Kretazeo Berantiarrekoa (campaniar berantiarretik behe maastrichtiaraino) da. Garai hartako bizilekuari dagokionez, adituek badakite bertan txirikorda itxurako ibai bat zegoela, eta itsasoa ere gertu zegoela eta krokodiloak ere aztarnategian ageri direnez, garai hartako klima tropikala edo subtropikala zela jakin dezakegu.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Etxebeste Aduriz, Egoitz. (2018). Gure bazterretako fosilak. Elhuyar (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  2. (Gaztelaniaz) «CANTERA DE ARENA DE LAÑO Y FÓSILES EN AJARTE – Harridunak» harridunak.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  3. a b (Gaztelaniaz) Dinosaurios de Treviño: un viaje paleontológico hace 70 millones de años. 2018-10-01 (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  4. Kortabitarte Egiguren, Irati. (2007/06/01). «Iraganaren berri» Elhuyar zientzia eta teknika (Elhuyar Fundazioa).[Betiko hautsitako esteka]
  5. Egaña, Iñaki. (2009). Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos. in: Orreaga. Tafalla: Txalaparta, 11-12 or. ISBN 978-84-8136-543-6..[Betiko hautsitako esteka]
  6. Gallego, Juanma. (2016-10-30). «Dinosauroak nagusi zirenekoa» Berria.