La vita è bella
La vita è bella (euskaraz "Bizitza ederra da") Roberto Benigni italiar zinema zuzendariaren filma da.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi Oscar Sarietarako izendatua izan zen, eta hiru sari bereganatu zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Roberto Benigni), Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria eta Soinu banda onenaren Oscar Saria (Nicola Piovani).
Bestalde, 1998ko Canneseko Zinemaldian ere sari nagusia irabazi zuen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Benignik bere filma fabula gisa definitzen du: Guido izeneko judua Dora erakartzen saiatzen da. Ezkondu ondoren, Giosué izeneko seme bat dute eta Guidok jolasak asmatzen dizkio. Zoritxarrez, aita-semeak nazi kontzentrazio esparru batean sartu dituzte. Han, Guidok semeari bertako lan gogorra eta tratu txarrak joko bat direla sinistarazi dio, jokoaren saria mila puntu lortuz gero, tanke bat irabaztea dela esanez. Ideia horrekin, semeari kontzentrazio esparruko bizimodu latza ezkutatu eta haren bizitza jasangarriagoa egitea lortu du.
Filmerako hautatutako musikak bere nolabaiteko ipuin giroa ahalbideratzen du: izatez, pertsonaia bakoitza filmean agertzean, haren berezko doinua dago (bikotearen doinua, mutikoarena, etab.).
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Roberto Benigni - Guido Orefice
- Nicoletta Braschi - Dora
- Giorgio Cantarini - Giosuè Orefice, Guido eta Doraren semea
- Giustino Durano - Eliseo Orefice, Guidoren osaba
- Horst Buchholz - Lessing doktorea, Guidoren lagun mediku nazia
- Sergio Bustric - Ferruccio Papini, Guidoren laguna
- Marisa Paredes - Doraren ama
- Amerigo Fontani - Rodolfo, Doraren senargai faxista
- Pietro De Silva - Bartolomeo, kontrentrazio esparruko Guidoren laguna eta presoa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997ko filmak
- Roberto Benignik zuzendutako filmak
- Roberto Benignik idatzitako filmak
- Vincenzo Ceramik idatzitako filmak
- Roberto Benignik antzeztutako filmak
- Nicoletta Braschik antzeztutako filmak
- Giorgio Cantarinik antzeztutako filmak
- Giustino Duranok antzeztutako filmak
- Horst Buchholzek antzeztutako filmak
- Amerigo Fontanik antzeztutako filmak
- Sergio Bustricek antzeztutako filmak
- Lydia Alfonsik antzeztutako filmak
- Pietro De Silvak antzeztutako filmak
- Marisa Paredesek antzeztutako filmak
- Giuliana Lojodicek antzeztutako filmak
- Gina Roverek antzeztutako filmak
- Omero Antonuttik antzeztutako filmak
- Verena Burattik antzeztutako filmak
- Andrea Tidonak antzeztutako filmak
- Richard Sammelek antzeztutako filmak
- Gianluigi Braschik ekoitzitako filmak
- Miramaxek ekoitzitako filmak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Italiako filmak
- Drama filmak
- Holokaustoari buruzko filmak
- Nazismoari buruzko filmak
- Kontzentrazio-esparruetan girotutako filmak
- Italiako kanpainari buruzko filmak (Bigarren Mundu Gerra)
- Biziraupen filmak
- Kultuzko filmak
- BAFTA film saridunak