Laktosarekiko intolerantzia
Laktosarekiko intolerantzia | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | carbohydrate metabolic disorder (en) ![]() ![]() particular disease (en) ![]() |
Espezialitatea | endokrinologia |
Arrazoia(k) | Elikadura absentzia |
Sintoma(k) | tripako mina, puzkerra, beherakoa, bloating (en) ![]() borborygmus (en) ![]() |
Azterketa medikoa | hydrogen breath test (en) ![]() ![]() genetic testing (en) ![]() |
Adina | nerabezaro eta infancy stage (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | E73.9 eta E73 |
GNS-9-MK | 271.3 |
GNS-9 | 271.3 |
OMIM | 223100 |
DiseasesDB | 7238 |
MedlinePlus | 000276 |
eMedicine | 000276 |
MeSH | D007787 |
Disease Ontology ID | DOID:10604 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Laktosarekiko intolerantzia edo laktosarekiko jasanezintasuna[1] laktosa digeritzeko ezintasunean datza. Laktosa esnean dagoen gluzido nagusia da. Intolerantzia hori heste meharrean dagoen laktasa entzimaren urritasunak eragiten du. Laktasak laktosa hidrolizatzen du, glukosa eta galaktosa sortuz, organismoak arazorik gabe metabolizatzen dituen bi gluzidoak. Laktasarik ezean laktosa ez da xurgaturik izaten heste meharrean, eta heste lodiaren bidea jarraitzen du. Bertan, hesteetako bakterio batzuek laktosa metabolizatuko dute eta hondar kaltegarri batzuk sortuko dituzte, intolerantziaren ohiko sintomak eragiten dituztenak: goragaleak, flatulentzia, beherakoak, tripako mina, larruazaleko negalak, etab.
Laktosarekiko intolerantzia bi motakoa da:
- lehen mailako intolerantzia: laktasarik eza sortzetikoa denean (urria Europan) edo haurtzarokoa (5 urtetik aurrerakoa, laktasak bere jarduera fisiologikoa galtzen duenean). Intolerantzia mota hau esnea hartzen ez duten gizarte eta komunitateetan agertzen da, Afrika eta Asiako eremu zabaletan, adibidez. Gehienetan faktore genetikoak daude intolerantzia honen atzean.
- bigarren mailako intolerantzia: hesteetako patologia batzuen ondorioz sortutakoa. Infekzio gastrointestinalak, heste-mukosa kaltetzen duten botikak eta hesteetako beste gaitz batzuk (gaixotasun zeliakoa, minbizia, fibrosi kistikoa...) laktasa ekoizten duen heste-meharraren pareta kaltetzen dute. Intolerantzia mota hau behin-behinekoa da, heste meharra kaltetzen duen gaitza sendatzerakoan desagertzen baita.
Laktosarekiko intolerantziaren aurkako tratamendurik ez dagoenez (laktasaren ekoizpena ezin da areagotu) gaixotasuna ekiditeko era bakarra laktosaren hartzea saihestea da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011] eta [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |