Ladron Enekoitz
Ladron Enekoitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñeko Erresuma, XI. mendea |
Herrialdea | Iruñeko Erresuma |
Heriotza | Naiara, 1155 ( urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | tenentea |
Ladron Enekoitz (? – Naiara, 1155[1]) (baita «Latron», «Semero Ladron», «Semero Enekoitz»,[2] «Ladron Enekoitz Gebarakoa» eta ezagunagoa «Ladron kondea» ezizenaz) Iruñeko Erresumako noblea izan zen, Alfontso I.aren (1104 – 1134), Gartzea V.aren (1134-1150) eta Antso Jakitunaren (1150-1194) erregealdietan.
Beila leinuko kideak 1125 edo 1130z geroztik Arabako konderria zuen kontrolpean eta, batzuetan, baita Bizkaia eta Gipuzkoa ere.[3] 1124an Alfontso I.a Nafarroakoaren kontra matxinatu zen, baina menderatua izan zen. Hala ere 1125ean Araba eta Estibalitzeko jauna zen, eta handik gutxira Gesaltza Añana, Faltzes eta Harokoa.[2]
Araba eta Bizkaiko jauna zenean,[2] Baionako setioan (1130-1131) parte hartu zuen, Lope Enekoitz eta Orti Enekoitz bere anaiekin batera.[4] 1136an, Iruñeko eta Leongo erresumak borrokan zeudela, Leongo erregeak Ladron Enekoitz harrapatu zuen, eta hark leondarren alde egin zuen, 1143an berriro iruindarren alde egin arte. Beila Ladron bere semea, berriz, beti izan zen Gartzea V.aren aldekoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Estornes Lasa, Bernardo. Ladrón Íñiguez de Guevara. Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ a b c Lema Pueyo, José Ángel. (2008). Alfonso I el Batallador, rey de Aragón y Pamplona (1104-1134). Gijón: Trea, 312-315 or. ISBN 978-84-9704-399-1..
- ↑ Fortún Pérez de Ciriza, Luis Javier. (2000). «La quiebra de la soberanía navarra en Álva, Guipúzcoa y el Duranguesado (1199-1200)» RIEV 45 (2): 439-494. ISSN 0212-7016..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Lema Pueyo, José Ángel. (2008). Alfonso I el Batallador, rey de Aragón y Pamplona (1104-1134). Gijón: Trea, 331 or. ISBN 978-84-9704-399-1..
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |