Lamballe Penthièvre-ko kondeen lurraldeko hiriburua zen. Hauen anparoan eraiki ziren bere ondasun nabarmenak, XIV mendeko Notre-Dame kolegiata eta XVI mendeko San Martin eliza. XVII mendetik aurrera Lamballe printzerria bihurtu zen eta tituluak Frantziako Iraultzararte iraun zuen.
1800an lau mila biztanle zituen eta tamaina horretan mantendu zuen biztanleria hurrengo bi mendeetan, 1968an esate baterako 5.000 biztanle zituen. Ordutik aurrera handituz joan zen eta gaur egun 12.000 biztanle inguru ditu.
Nekazaritza eta abeltzaintzan oinarrituriko ekonomia dauka. Ostegunero goizetan egiten den merkatuak Frantziako onenetako izatearen fama dauka. Bertako itsaskiak eta sagardoa ere ezagunak dira