Edukira joan

Lamine Yamal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lamine Yamal
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLamine Yamal Nasraoui Ebana
JaiotzaEsplugues de Llobregat, 2007ko uztailaren 13a (18 urte)
Herrialdea Espainia
 Ekuatore Ginea
BizilekuaRocafonda
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa2021eko irailaren 21a / 2021eko azaroaren 26a41
Spain national under-15 association football team2022ko otsailaren 1a / 2022ko maiatzaren 5a62
Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa2022ko urriaren 16a / 2023ko maiatzaren 30a108
Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2022ko urriaren 25a / 2022ko urriaren 25a10
Bartzelona Futbol Kluba2023ko uztailaren 1a / 9728
Espainiako futbol selekzio nazionala2023ko irailaren 8a / 236
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Kirol zenbakia10
19
41
39
Lateralitateaezkertia
Altuera1,80 metro
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaMusulmana

IMDB: nm15043501 Instagram: lamineyamal TikTok: lamine.yamal UEFA: 250176450 Edit the value on Wikidata

Lamine Yamal Nasraoui Ebana (Esplugas de Llobregat, Katalunia, 2007ko uztailaren 13a), Lamine Yamal izenez ezaguna, futbol jokalari profesionala da. Espainiako LaLiga EA Sportsen jokatzen du, FC Barcelona taldean. Aurrelari gisa, eskuin hegalean, zein erdilari gisa jokatzen du.

Goiztiartasunari dagozkion hainbat marka hautsi ditu Laminek: Historiako jokalaririk gazteena da (15 urte eta 290 egun) debuta egiten eta Espainiar selekzioarekin gol bat sartzen, baita Espainiako Ligan gola sartzen ere (16 urte eta 87 egun).

Esplugas de Llobregaten jaio zen (Katalunia). Aita marokokoa eta ama ekuatoguinearra ditu, eta Rocafondan hazi zen (Mataroko auzo langile eta kulturaniztuna). Bartzelonan igaro zuen haurtzaroaren gehiena.

Masiako beheko mailetan hazi zen, eta laster akademiako promesarik onena bezala hartu zuten.

2022-23 denboraldirako A gazteen taldean sartu zen bere adin mailaren gainetik , eta Xavi Hernandezek lehen taldearekin entrenatzeko hautatu zuen 2022ko irailaren hasieran. Entrenatzaile katalana gehien harritu zuen gazteetako bat izan zen. 2023ko apirilaren 29an egin zuen debuta, Barçak 4-0 irabazi zion Real Betisi 2022-23 denboraldian, Gavi ordezkatuz, eta Barcako lehen taldearekin debuta egin zuen jokalari gazteena bihurtu zen.

Selekzio nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Internazionala da Espainiarekin. 2021ean, 4 partida jokatu zituen eta gol bat sartu zuen Espainiako Sub16koekin.

2022an Sub15koekin ere jokatu zuen, eta goleatzailea zela erakutsi zuen.

2023ko irailaren 8an debuta egin zuen selekzio absolutuan Georgiaren aurka, eta gol bat sartu zuen. 16 urte eta 57 egun zituela jokatu eta gola sartu zuen Espainiarentzat. Eurokoparako sailkapen fase batean marka ezarri duen gazteena da, Gavi taldekidea gainditu ondoren.

Z Data Estadioa lehiakidea Gola Emaitza Lehiaketa
1. 2023ko irailaren 8a Boriseko Estadio nazionala (Georgia, Tbilisi) Georgia 1-7 1-7 2024ko Eurokoparako klasifikazioa
2. 2023ko azaroaren 16a Limassol Arena, Limasol, Zipre Zipre 0-1 1-3

Jolas estiloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asistentziak, paseak eta golak egiteko gaitasun handia duen aurrelari ezkertia da. Aurreko edozein lekutan jokatu ahal du eta denetan bere talentua erakusten du.[1][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]