Landarbaso abesbatza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Landarbaso abesbatza
Datu Orokorrak
Barne egitura
Sorrera-data1991
Bestelakoak
Webguneahttps://www.landarbaso.com/

Landarbaso, Errenteriako abesbatza da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n Errenterian gazte talde batek sortu zuen abesbatza, eta sortu zenetik koro honek gaztetasuna mantentzen du, bere bataz besteko adina ez baita 30 urteetara heltzen.[1]

Abesbatza sortu zenetik, Iñaki Tolaretxipi izan da Landarbasoren zuzendaria eta izandako ibilbidea oparoa izan da, hogeitik gora sari irabazi baititu.[2][1][3]

Landarbasoren programa oso zabala da, garai eta estilo desberdinetakoa eta bai obra profano eta baita eliz obrak ere abesten ditu. Bestalde, sorkuntza lana eta euskal folklorearen harmonizazio lana egiten du, gaur egungo musika munduari ere lan ildo berriak eskainiz.

Azken urte hauetan ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du abesbatzak espainiar estatuan, eta 2001 urtetik aurrera, abesbatzak nazioarte mailako lehiaketarako gonbitak jasotzen hasi zen, zenbait sari garrantzitsu eskuratuz.

Kontari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dizdizka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nora? opera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lortutako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019 - Indonesian, Baliko I. International Choral Festival-eko hiru sari: Grand Prix saria eta urrezko bi sari. 2021eko abesbatzen Grand Prix lehiaketan parte hartzeko aukera ere eskuratu zuen. Bi modalitatetan hartu du parte sariketan: erlijio musikan eta koru mistoetan. Munduko ehun abesbatza elkartu ditu Indonesiako topaketak, eta horien artean Europatik joandako abesbatza bakarra izan da Landarbaso. Gutxienez, nazioarteko beste hamalau sari ere irabaziak ditu aurrez Errenteriako koru horrek (Gipuzkoa). Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritzapean, 38 kiderekin izan dira abesbatza Indonesian. Lehiaketaren barnean egin diren hainbat lantegitan ere hartu du parte, euskal musika eta folklorea ezagutarazten.[4]
  • 2014 - Rigako Abesbatzen Olinpiadetan (Letonia) bi urrezko domina.[5]
  • 2013 - Llangolen-eko Nazioarteko Musika Jaialdian (Gales) lehen saria Koro Misto sailean eta hirugarren saria Folklore atalean.
  • 2012 - Spittal an der Drauko Nazioarteko Lehiaketan (Austria) hirugarren saria Polifonia sailean
  • 2011 - Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan hirugarren saria Polifonia sailean
  • 2010 - Shaoxing-eko Munduko Abesbatzen Olinpiadetan (Txina) urrezko domina Ahots Nahasien eta Folklore atalean modalitatean eta zilarrezko domina Garaidearen modalitatean.
  • 2009 - Tours-eko Florilège Vocal Lehiaketan (Frantzia) hirugarren saria
  • 2007 - Kaliforniako International Choral Festival and Competitionen bigarren saria Folklore sailean eta hirugarren saria derrigorrezko obren modalitatean
  • 2006 - Debrecen-go International choir Competition and Folklore Festivalen (Hungaria) bigarren saria eta Zuzendaritzaren saria.
  • 2005 - Goriziako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan (Italia) laugarren postua Polifonia-Monografiko modalitatean
  • 2005 - Maasmechelen-go Nazioarteko Lehiaketan (Belgica) bostgarren postua
  • 2004 - Spittal an der Drauko Nazioarteko Lehiaketan (Austria) hirugarren saria Polifonia sailean eta Publikoaren Saria.[6]
  • 2003 - DV Multimedia Saria
  • 2003 - Güido d'Arezzo-ko Lehiaketa Polifonikoan (Italia), hirugarren abesbatza XX.Mendeko abestien modalitatean
  • 2001 - Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan parte hartu zuen (Kantu Koralaren Europar Sari Nagusirako baliagarria)
  • 1999 - Ciudad de Cieza Kantu Koraleko Lehiaketan, lehenengo saria
  • 1995 - Villa de Avilés Kantu Koraleko Lehiaketan, lehenengo saria
  • 1993 - Ejea de los Caballeros-eko Aragoiko Kantu Koraleko Lehiaketan, bigarren saria
  • 1993 - Portugaleteko Marinel Kantu Lehiaketan, bigarren saria

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Konplize ditut eta (2016) azkeneko diska euskal musikari eta artistekin batera lana estreinatu zuten Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, martxoaren 5ean. Iñaki Salvador, Amets Arzallus bertsolaria, Joxan Goikoetxea, Amaia Zubiria, Mikel Markez, Urval Ensemble, Xabier Solano, Ana Urraka eta Otxi konplizekin hamar abestiz osatutako lana atera zuten.
  • The Mysteri of years (2015) Dan Forrest egile estatu batuarraren lanen osatutako diska da. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Kaabestri Ensemblek eta Esther Barandiaran pianojoleak hartu zuten parte diska honen grabaketan.
  • 15 urtez hazia hazten, hezten (2006). Hamahiru abestiz osatutako bere lehenengo diska.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Landarbaso Abesbatza. (Noiz kontsultatua: 2016-6-4).
  2. Arroyo Askarai, Aitor. ««Bizitzen ari garen garaia historikoa eta hunkigarria da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  3. Davila Uzkudun, Idoia. ««Pribilegioa da musika sortzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  4. Berria. «Landarbaso abesbatzak Baliko sari nagusia lortu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  5. (Gaztelaniaz) «Triunfo de Landarbaso en Riga» diariovasco.com 20140714221006 (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  6. «Landarbaso Abesbatza saritu dute Austrian» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]