Landetako basoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaskoiniako Landetako mapa

Gaskoiniako Landetako basoa (forêt des Landes de Gascogne frantsesez) Akitaniako eskualdean dagoen basoa da. Milioi bat hektarea baino gehiagoko azalera du, eta Mendebaldeko Europako basorik handiena da.

Basoa Pinus Pinaster pinuaz osaturik dago nagusiki. Beste baso europar asko ez bezala, Landetako basoa ia bere osotasunean gizakiak sortuta eta xede industrialekin administratua dago. Pinu landaketa masibo hau XVIII. mendean hasi zen Pays de Buch zonaldean, Girondan, higadura geldiarazteko eta lurra garbitzeko.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basoaren azalera 10.000 km² da gutxi gorabehera, eta horietako bederatzi hamarren pinus pinaster pinuaren monolaborantzara soilik daude lotuta. Hala ere, pinu landaketa honen erdian, baso natural bat dago. Bertan, pinuak, haritz, haltz, urki, sahats eta gorostien izankideak dira. Baso epel misto hauek ibaibideetan dira ohikoak, drainatzea bereziki ona delako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Louis Gintrac-en Landetako biztanleak
Landetako basoa

Gaur egun Landetako basoak hartzen duen leku gehiena lur paduratsua zen, eta XIX. mendera arte oso urriki populatua egon zen. Garai horretan, Landetako herriak trikimakoak (hankapalu ere deituak) erabiltzen zituen lur hezeetan harat honat joateko. Baso zaharrak handiagoak ziren Erdi Aroan, klima hotz eta hezeagoa omen zelako. Erregai eta eraikuntzarako egur beharra eta ardi artzaintzaren hedapen konstatea zirela eta, baso zaharrak murriztuz joan ziren XV. eta XVIII. mendeen artean.

1852an, Midiko Konpainia burdinbidea Bordeletik eraikitzen hasi zen Baiona jomugatzat hartuta. Horretarako, Landak zeharkatu zituen. Ekimen industrial horri lotuta, Napoleon III.ak legeak agindu zituen lurralde horretako padurak lehortu eta gezatzeko eta, horri uztartuta, pinuak landatzeko eta nekazaritza ustiatzeko, Pereiretarren negozio-estrategiaren arabera: elkarri lotutako arlo desberdinetako ekintzen integrazioa (meatzaritza, zuhaitz-mozketa, etab.). Frantziako presidente horrek lege bana eman zituen, 1854an eta 1856an.[1]

Lan horien ustiatzaileak Pereiretarrak izan ziren: Société Pereire pour la Mise en Valeur des Landes konpainia, Euryale Cazeaux Bordeleko ingeniari hidrografiko sansimondar batek emandako laguntzari esker. Konpainiak 10.000 hektarea erosi zituen Landetan ekimen hori aurrera eramateko.[2] Aldi berean, Arcachon udapasako herria antolatu zen, Frantziako eliteen atsegingarri.[3] Basoa paisaia birgaitzeko eta eskualdeko ekonomiaren garapenarako landatu zen.

1970eko hamarkadatik aurrera, basoaren hainbat gune nekazaritza intentsiboko soro bihurtu dira (ale-laborantzan bereziki.).

Industria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeko lehen zatian gorakada handia izan ondoren, egur eta paper industriak eskualdeko ekonomiaren alde inportanteetan bihurtu dira.

Sektore ekonomiko oso bat egurraren inguruan antolatzen da:

  • Basogintza kultura
  • Zerrategiak
  • Paper fabrikak
  • Egurraren elaborazioa eta espezializatzea (zoruak, zurgintza, etab.)
  • Paperaren ontziraketa eta bihurketa.

Gomaren (pinuetatik jasotako erretxinaren) bilketa tradizionala ia guztiz desagertu egin da, teknologia kimiko arruten mesedetan.

XIX. mendearen erdialdearen aurretik, ardien abeltzaintzak soilik pisble egin zuen ongarrien produkzioa, eta hauek aldi berean zekalearen laborantza ahalbidezten zuten. Basoaren landaketak kultura honen desagerpena sortu zuen, baita artzain trikimakodunena ere.

Klaus ekaitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Klaus ekaitza»
Basoa Klaus ekaitzaren ondoren.

Klaus ekaitzak Frantziako hego-mendebaldea zeharkatu zuen 2009ko urtarrilaren 24an, kalte material larriak sortuz. 1999ko ekaitzaren ondoren, basozainek beraien pinuak berriro moztuta edo erauzita ikusi zituzten. Basoko zuhaitzen %30 erauzita edo moztuta geratu ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Landetako basoa Aldatu lotura Wikidatan