Bordele-Irun trenbidea
Bordele - Irun trenbidea Bordeleko Saint-Jean eta Irungo geltokiak lotzen dituen trenbidea da. Ipar Euskal Herrira burdinbidea ekarri zuen lehen linea izan zen. 1864an, Norteko burdinbidearekin bat egin zuen Hendaian eta, hartara, Paris eta Madril estekatu.
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bordele-Akize-Baiona trenbidearen ibilbidea 1852ko abuztuaren 24ko dekretu baten bidez onartu zen eta, horri lotuta, urte horretan bertan sortu zen Compagnie des Chemins de Fer du Midi, Pereire anaien Crédit Mobilier banku-erakundeak eratua eta Frantzia hegoaldean burdinbide-sarea hedatzera bideratua. Pereire anaiek inplikazio oso berezi eta pertsonala izan zuten proiektua nahi bezala egin zedin. 1853an, Eugéne Flachat Bordelera bidali zuten obrak ikuskatzeko. Obrak britaniar konpainia bati esleitu zitzaizkion, eta burdinbidea Ingalaterran fabrikatu zuten Brunelen diseinu baten arabera.[1] Hala ere, obretan atzeratu egin ziren, eta Flachat liskartu egin zen haiekin.
Emile Pereirek, orduan, presioa egin zuen Parisen, Erresuma Batuko burdin inportazioen gaineko zergak arintzeko eta merkataritza liberalizatzeko. 1855an, Bordeaux Saint-Jean geltokia inauguratu zen eta, gutxira, linea inauguratu Baionaraino.[2] 1854an, trena Baionara heldu zen eta hurrengo urteetan Bidasoarainoko zatia egin zen,[3] Hendaiaraino 1864. urtean. Bertan bat egin zuen urte berean Irunera heldutako Norteko burdinbidearekin, manera horretan Madril eta Paris burdinbidez uztartuz.
Aldiz, eraikuntzak hainbat eragozpen ekarri zituen. 1861-1863ko epean, desjabetze ugari gertatu ziren. Burdinbide berriak Getaria herria alderik alde zeharkatuko zuen, eta erdigune osoa itxuraldatu, biztanleen saminerako.[4] Bestalde, "Napoleon III.ak Tarnose Bokaletik bereiztea agindu zuen" 1857an, eta departamendu desberdinetan kokatu.[5][oh 1]
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
SNCF erakundeak ustiatutako trenbideak bide bi eta 1500 W-ko tentsioa ditu. TGV, Corail Intercités, ter eta Corail Lunéa zerbitzuek erabiltzen dute. Linea hauekin du lotunea:
- Tolosa-Baiona
- Puyoô-Akize
- Lamothe-Arcachon
- Morcenx-Bagnères-de-Bigorre
- Paris-Bordele
- Chartres-Bordele
- Bordele-Sète
- Médocekoa
Zeharkatutako udalerri nagusiak Bordele, Akize, Baiona, Hendaia eta Irun dira. Linea honek Frantziako zuzenik luzeenetariko bat du, Facture eta Morcenx herrien artekoa. Bere ezaugarri fisikoak direla medio, trenbidea abiadura saiatzeko aproposa da. 1955eko martxoaren 28 eta 29an, bertan 331 km/h abiadura errekorra erdietsi zuten. Trenbide honetan ere TGV 001ek 318 km/h abiadura erdietsi dute. Hala ere, egun trenak ez dira 160 km/h baino arinago joaten.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Km. | Geltokia | Lotunea |
---|---|---|
0,000 | Bordele-Saint-Jean | Paris, Nantes eta Tolosa |
4,020 | Médoquineko bidegurutzea | |
4,194 | Talence-Médoquine | Pointe de Grave |
6,995 | Pessac | |
8,800 | A-630ren pasabidea | |
9,516 | Alouette-France | |
13,416 | Gazinet-Cestas | |
17,424 | Toctoutau | |
19,855 | Pierroton | |
24,905 | Croix-d'Hins | |
28,640 | Marcheprime | |
34,800 | Canauley | |
39,341 | Facture-Biganos | |
41,165 | Eygako zubia (31 m.) | |
42,012 | Eyreko zubia (72 m.) | |
42,159 | Lamotheko bidegurutzea | |
42,307 | Lamothe | Arcachon |
43,749 | A-660ren pasabidea | |
51,332 | Caudos | |
62,650 | Lugos | |
75,535 | Ychoux | |
88,851 | Labouheyre | |
96,088 | Solférino | |
108,542 | Morcenx | Mendi-Marzana |
122,043 | Rion-des-Landes | |
133,755 | Laluque | |
139,071 | Buglose | |
140,654 | Basta-les-Forges | |
147,459 | Akize | Paue |
152,934 | Mées | |
157,562 | Rivière | |
161,919 | Saubusse-les-Bains | |
166,270 | Saint-Geours-de-Maremne | |
171,936 | San Bisentse | |
178,088 | Bénesse-Maremne | |
182,998 | A-63en pasabidea | |
184,690 | Labenne | |
187,837 | Ondres | |
193,787 | Bokale | |
197,555 | Baiona | |
197,756 | Espiritu Sainduko tunela(176 m.) | |
199,133 | Aturriko zubia (273 m.) | |
199,311 | Mousserollesko tunela (218 m.) | |
199,538 | Mousserollesko bidegurutzea | Tolosa |
200,090 | Errobiko biaduktua (86 m.) | |
200,487 | La Flourideko biaduktua (81 m.) | |
200,286 | Marracqeko bidegurutzea | |
200,964 | Marracqeko tunela (823 m.) | |
202,906 | Marracq | |
203,236 | Arènesko tunela (71 m.) | |
203,854 | Allées-Marines | |
207,291 | Biarritz | |
208,939 | La Négresseko tunela (374 m.) | |
212,085 | Uhabiako zubia (15 m.) | |
212,335 | Bidarte | |
214,129 | Getaria | |
220,394 | Donibane Lohizune-Ziburu | |
220,635 | Ugaranako zubia (50 m.) | |
223,318 | Untxingo zubia (26 m.) | |
227,462 | Redoutesko tunela (416 m.) | |
230,200 | Les Deux Jumeaux | |
232,796 | Hendaia | |
233,251 | Bidasoako biaduktua (111 m.) | |
235,063 | Irun | Renfe eta EuskoTrenen trenbideak |
Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Lehenengo, Aturri gaineko burdinazko zubia eraiki zuten Eiffelen langileek, Ormaiztegikoa eraiki eta gutxira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Davies, Hellen M. (2015).
- ↑ Davies, Hellen M. (2015).
- ↑ Jean-Pierre Cazaux: Boucau et Tarnos, Mémoire en Images bilduma, Éditions Alan Sutton, Joué-lès-Tours (Indre-eta-Loira, Frantzia), 2001.
- ↑ Moreau, R. (Gilbert. D.) 1987, 120-121
- ↑ (Frantsesez) «Vers une fusion des communes de Boucau et Tarnos ?», France Bleu, 2017-11-05, https://www.francebleu.fr/infos/politique/vers-une-fusion-boucau-tarnos-1509731623?xtmc=Tarnos&xtnp=1&xtcr=2. Noiz kontsultatua: 2017-11-14.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Davies, Hellen M. (2015), Emile and Isaac Pereire: Bankers, Socialists and Sephardic Jews in the Nineteenth Century France, Manchester, UK: Manchester University Press, ISBN 978-0-7190-8923-7, https://books.google.es/books?id=WhaDDQAAQBAJ&pg=PT189&lpg=PT189&dq=biarritz+pereire&source=bl&ots=JPhh4UKExX&sig=qP7oAE-PeOhamEz8PL5YDlwl2Oo&hl=en&sa=X&ved=0ahUKEwiZoOCDrN7RAhXEChoKHVBADasQ6AEIKzAD#v=onepage&q=biarritz%20pereire&f=false.
- Desport, Gilbert (1987), «Les expropiations ferroviaires de la ligne Bayonne-Hendaye (1861-1863)», Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne (Bayonne: Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne) 143 (Le chemin de fer à Bayonne; eta dans le Sud-Ouest).