Lankide:Galder 811/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Virtual Boy[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VirtualBoy
bideokontsola
FabrikatzaileaNintendo
GaratzaileaNintendo
Saldutako kopurua770.000
Jatorrizko herrialdeaJaponia
SorreraJaponian, 1995eko uztailaren 21ean EE.UUn, 1995eko abuztuaren 16an
HurrengoaNintendo 64
Japonia
CPUNEC V810 20 MHz

Virtual Boy (japonieraz: バーチャルボーイ) Nintendo japoniar bideo-joko enpresak argitaraturiko bideokontsola bat da. 1995. urtean agertu zen Japoniar merkatuan, eta hilabete bat geroago, Estatu Batuetan. Espezifikazioen arabera, 3D motako grafiko estereoskopikoak prozesatzeko ahalmena zuen. Jokatzeko, erabiltzaileek bideokontsolako pantaila begien aurrealdean jartzen zuten, eta gaur egungo errealitate birtualaren antzera, bideo-jokoek paralaje efektua sortzen zuten jokoari sakonera ilusioa emateko. Gunpei Yokoi, Game Boy bideokontsolaren diseinatzaile nagusia, Virtual Boy-ren «aita» izan zen. Urte bat geroago, 1996. urtean, bideokontsolaren bizi-zikloa amaitutzat eman zen. 22 bideo-joko eta ia 800.000 salmenta ondoren, Nintendo-k kontsolaren distribuzio-katea eten zuen. Hurrengo 6 urteetan Nintendo 64 kontsolaren produkzioan arituko ziren. Bideokontsola ez zen inoiz Europara heldu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985. urtean, Reflection Technology, Inc. (RTI) Estatu Batuetako teknologia enpresak Scanned Linear Array[1] [2]izeneko makina okular berezia garatzen ari zen. Makina horrekin batera, Private Eye izeneko periferiko estereoskopikoa garatu zuten. Bi makina horiek ez zuten inolako arrakastarik izan mendebaldeko merkatuan, baina Nintendo-k, Gunpei Yokoi disenatzaileak sustatuta, produktuaren lizentzia lortu zuten, eta hurrengo 10 urteetan VirtualBoy bideokontsolaren garapenean ekingo ziren[2].

Aurkezpen ofiziala 1995. urtean izango zen, E3 bideo-joko konferentzia famatuan[3]. Han, Star Fox markako joko bat aurkeztu zen kontsolarekin batera[4].

Merkatu-lehiaketa zela eta, urte batean bakarrik 800.000 unitate saltzea lortu zuten. Salmenten ondorioz, bideokontsolaren bizi-zikloa 1996. urtean amaitutzat eman zen.

Promozioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995. urtearen erdialdean, Nintendo-k Virtual Boy bideokontsola berria aurkeztu zuen. Garatzaileen arabera, 25 milioi dolarreko inbertsioa egin zuten publizitatean[5]. Iragarki guztien artean, batzuk garrantzi handikoak izan ziren promozio-kanpainan.

Nintendo-k errealitate birtuala simulatzen zuen makina bat bezala aurkeztu zuen bideokontsola. Kazetariek teknologia zati espezifikoen informazio konkretua bakarrik lortzen zuten Nintendo-tik, produkto interkatiboei inolako aipamenik ematen.

Promozioa globalagoa egiteko, Nintendo-k alokairu-sistema bat martxan jarri zuen[6][5]. 10 $ truke, makina alokatzeko aukera ematen zuen[5]. Sistema honek makinaren salmenta totalak asko murriztu zituen[5], jendeak ikusi zuelako makina berri honen inmertsio-gaitasuna ez zela aurkeztutako produktuaren bezala.

Hardware[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideokontsolaren hardwarea bi zati nagusietan banatu egin zen: kontrolagailua eta pantaila birtuala. Nahiz eta printzipioz online jokatzeko aukera eskuragarri egongo zela jakinda, ez zen inoiz bideokontsolaren konektibitatea sustatu, argitaratutako bideojoko guztiak era lokalean jokatzeko diseinatu egin zirelako.

Kontrolagailua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Virtual Boy konstsola erabiltzen zuen kontrolagailua

Bideokontsola mahai batean eserita jokatzeko diseinatu zen[7][8], eta mugimendu tridimentsionalean oinarritutako makina bat zenez, kontrolagailuak Z-ardatzean funtzionatzeko ahalmena behar izan zuen. "M" forma du, Nintendo 64 bideokontsolaren kontrolagailuaren antzera[9]. Jokalariek kontrolagailuaren bi zatiak eskuekin hartzen zituzten, eta kontrolagailuak duen forma bitxiari esker, botoi guztietara ailegatzeko ahalmena izango zuten inolako arazorik gabe.

Pantaila Birtuala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pantaila Birtualak

Garatzaileen arabera, Virtual Boy 3D-n jokatu ahal zen lehen kontsola izango zen[10]. Paralajearen bitartez, makina sakonera-ilusioa sortzeko gaitasuna zuen. Jokalariek pantaila birtuala begietan jartzen zuten, neoprenoz egindako mira batean.

Pantaila birtuala bi pantaila txikiez osatuta zegoen[11], eta dokumentu ofizialen arabera, 50 Hz-ko fotograma-tasa irudikatzeko ahalmena[12] zuen.

Bideo-jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nintendo-k hiru bideo-joko aurkeztu zituen Virtual Boy-arekin batera. Bideokontsolarekin batera bi bideo-joko ere salmentan jarri ziren, eta garatzaileen plana gutxienez hilabetero bi bideo-joko salmentan jartzea zen[13]. Kontsolaren bizi-ziklo motza zela eta, bakarrik hogeita bi joko salmentan jarri ziren urte bakar batean.

2011. urtean, garaiko Nintendo of America-ko lehendakaria, Reggie Fils-Aime, dudan utzi zuen Virtual Boy-ren integrazioa Nintendo 3DS kontsola berrian[14]. Azkenean, ez ziren inoiz erabili Virtual Boy kontsolaren funtzionalitateak gailu berri honetan[14].

Nintendo enpresaren jarraitzaile sutsu batzuek, Planet Virtual Boy, Virtual Boy kontsolarako software berria garatu egin dute behin jakinda ez zeudela inolako planik kontsola honen bizi-zikloa berreskuratzeko[5]. Bi bideo-joko berri argitaratu dituzte: Bound High eta Niko-Chan Battle (Faceball-en japoniar bertsioa)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  2. a b «Unraveling The Enigma Of Nintendo’s Virtual Boy, 20 Years Later» web.archive.org 2018-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  3. «Planet Virtual Boy | Games - Technical Demos - F1 Demo |» web.archive.org 2012-09-21 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  4. «Planet Virtual Boy | Games - Technical Demos - Starfox Demo |» web.archive.org 2012-09-21 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  5. a b c d e (Ingelesez) Virtual Failure. (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  6. GamePro Issue 073 August 1995. (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  7. «Nintendo Counts on a New 'Virtual' Game - NYTimes.com» web.archive.org 2018-02-05 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  8. Virtual Places in Small Places. , 24 or..
  9. «Digital Foundry: Vita Remote Play Isn’t Quite As Good As The Wii U GamePad | My Nintendo News» web.archive.org 2014-07-14 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  10. «Virtual boy News, Videos, Reviews and Gossip - Gizmodo» web.archive.org 2015-04-28 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  11. (Ingelesez) «Nintendo Virtual Boy review» Engadget (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  12. «TASVideos / Platform Framerates» web.archive.org 2020-02-29 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  13. (Ingelesez) «Super Mario takes leap into three dimensional - ProQuest» www.proquest.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  14. a b «Kotaku, the Gamer’s Guide» web.archive.org 2010-11-06 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).

Ikusi[aldatu | aldatu iturburu kodea]