Lankide:Gelosua/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Subrahmanyan Chandrasekhar (1910ko Urriak 19 – 1995ko Abuztuaren 21) fisikari teoriko indio-estatubatuarra izan zen, Estatu Batuetan pasatu zuena bere bizitza ia osoa. 1983ko Fisikako Nobel Saria partekatu zuen William A. Fowler-ekin beraien lanagatik izarren estruktura eta bilakaeran. Bere ekarpen matematikoei esker izarren eboluzioan, gaur egun modelo teoriko ugari garatu dira izar masiboen egoera berandu eta zulo beltzentzat. Kontzeptu, instituzio eta asmakizun asko bere izena daramate, ala nola Chandrasekharren muga edoX izpiko Chandra behatokia.Bere bizitzan zehar fisikako gai askotan egin zuen lan, ekarpenak eginez gaur egungo ezagutzan, adibidez, izarren egituran, nano zurietan, izar-dinamikan, hidrodinamikan, erlatibitate orokorrean edo grabitazio uhinen talka teorian. Cambridgeko Unibertsitatean modelo teoriko bat garatu zuen nano zurien egitura azaltzeko. Honetan, izar horiek duten materia endekatuaren elektroien masa-aldaketa erlatibista kontuan hartu zuen, eta nano zuri baten masa ezin zituela 1.44 eguzki masak gainditu ikusi zuen: Chandrasekharren muga. Bestalde, izarren dinamikaren ereduak berrikusi zituen, Esne Bidearen eremu grabitatorioen gorabeherak kontsideratuz bere inguruan biraka dauden izarretan. Dinamika-problema honentzako soluzioa hogei ekuazioen bidez aurkeztu zuen, "marruskadura dinamiko" izeneko terminoa sartuz. Honek eragina dauka bai izarren balaztatzean bai izar-kumuluen egonkortasunean.

Presidency College unibertsitatean ikasi zuen, Madras-en, baita Cambridgen ere. Urte ugari eman zituen Chicagoko Unibertsitatean irakasle bezala, eta The Astrophysical Journal albistearen editore izan zen 1952 eta 1971 urteen artean. Chicagon bizi izan zen bere heriotza arte 1995an, 84 urte zituela.

Lehenengo urteak eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chandrasekhar 1910ko Urriaren 19an jaio zen Lahoren, Raj Britaniarrean (gaur egungo Pakistan). Bere aitaldeko osaba Chandrasekhara Venkata Raman zen, Nobel saridun fisikari indiarra. Bere gurasoak, aldiz, lanpostu arruntak zituzten: aita funtzionarioa eta ama itzultzailea. 10 anai-arreba osatzen zuten familia: 4 mutil eta 6 neska. Chandrasekharrek bere lehen 12 urtetan etxean jaso zuen hezkuntza: bere aitak matematika eta fisika irakasten zitzaion eta amak Tamilera (hango hizkuntza). 1918an Madrasera mugitu ziren, eta 1922-1925 urteen bitartean Hindu High School-en ikasi zuen. 1925-1930 urteetan Presidency College eskolan egon zen (Madrasek Unibertsitatearekin lotua), non bere lehenengo paperra idatzi zuen: “The Compton Scattering and New Statistics”. Hau 1929an idatzi zuen Arnold Sommerfelden aholku eta ikasbidearekin, Madrasen eman baitzuen klaseren bat, eta Chandrasekharrekin berbetan egon zen hotel batean zenbait problemei buruz. 1930ko ekainean fisikako lizentziatura lortu zuen, eta hurrengo hilabetean Indiako Gobernuko beka bat jaso zuen Cambridgeko unibertsitatean ikasketak jarraitzeko. Bere Ingalaterrarako bidaietan nano zurien elektroi gas endekatuaren mekanika estatistikoa aztertu zuen, Ralph H. Fowler-en aurretiko lanari zuzenketa erlatibistak gehituz.

Ikasketak Cambridgeko Unibertsitatean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen urtean, Fowler-en ikerketa-ikaslea zela, batezbesteko opakutasunak kalkulatzen egon zen, baita lortutako emaitzak erabiltzen izar endekatu baten masa-limitearen eredu hobetu bat eraikitzeko. Sarritan Royal Astrnomical Society-ren bileretara joaten zen, non fisikari garrantzitsu ugari ezagutu zituen. 1931an, bigarren urtearen uda, Max Born-en institutuan eman zuen, Göttingen-en, opakutasun, xurgapen koefiziente atomiko eta izarren fotosferen ereduak lantzen. Azken urtea, Paul Diraci esker, Kopenhageko Fisika Teorikoko Institutuan eman zuen, non Niels Bohr ezagutu zuen.

Izar endekatuei buruz egindako lanari esker brontzezko domina jaso zuen 1933an, eta jarraian Cambridgeko PhD gradu-titulua jaso zuen. Bere tesia R.H. Fowler eta Arthur S. Eddington zuzendu zuten, eta politropo auto-grabitante birakariei buruz idatzitako lau paperretan oinarritu zen. Eddingtonekin gatazka zorrotza izan zuen 1935an Royal Astronomical Society-an, zeinean Eddingtonek irrigarri utzi zuen Chandrasekhar-en limitearen kontzeptua. Aurrerago Eddington oker zegoela frogatu bazen ere, Chandrasekhar-ek Erresuma Batutik kanpo lan egitea kontsideratu zuen.

Karrera eta ikerkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930an Chandrasekharrek Cambridgeko Unibertsitateko Trinity Collegen sartu zen. Denbora horretan Arthur Eddingtonen liburu bat irakurri zuen, The Internal Constitution of Stars, asko eragin ziona. Liburu horretan azaltzen zen nola izarrek Lurraren tamainako objektu bihurtuta (nano zuriak) bukatzen zutela haien bizitzak, behin daukaten energia iturriak agortuta. Chandrasekharrek zuzenketa kuantiko zein erlatibistak sartu zituen bere kalkuluetan, eta ikusi zuen bakarrik masa txikiko izarrek bukatu ahal zutela Eddingtonek esan zuen moduan. Kalkulu zehatzenetan ikusi zuen 1,4 eguzki masa baino gehiagoko izarrak Lurra baino txikiagoko egituretan kolapsatuko zirela. Hau Chandrasekharren muga bezala da ezaguna, eta neutroi izar eta zulo beltzen sorkuntzaren iradokizuna izan zen.

1935an Harvadeko Behatokiaren zuzendariak, Harlow Shapley, Chandrasekhar gonbidatu zuen astrofisika teorikoko irakaslea izateko hiru hilabetez. Denboraldi horretan Chandrasekharrek izugarri harritu zuen Shapley, eta ikerketa harreman bat eskaini zioten Harvarden. Indiarrak uko egin zion eskaintzari, debora berean Gerard Kuiper ezagutu baitzuen, nano zurietan aditua zena. Azken honek Yerkes Behatokian berriki hasi zen lan egiten, Wisconsinen, Chicagoko Unibertsitatearena dena. Kuiperrek hango zuzendariari, Otto Struve, Chandrasekharri buruz berba egin zion, eta honek lan bat eskaini zion. Hasiera batean ezetz ezan zuen eta Ingalaterrara bueltatu zen, baina azkenean lanpostua hartu zuen eta 1936ko abenduan Astrofisika Teorikoko irakasle laguntzaile bezala hasi zen lan egiten.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chandrasekharren osaba Chandrasekhara Venkata Raman Fisikako Nobel Saria jaso zuena 1930an.

1936ko irailean Lalitha Doraiswamyrekin ezkondu zen, Presidency College unibertsitatean ikasten zeudela ezagutu zuena. 1953an Estatu Batuertako herritartasuna lortu zuen. Bere inguruko batzuek pertsona maitekor, baikor, eskuzabal, apal, zehatz eta zabal moduan deskribatzen zuten, baina beste batzuek isila, zazpikia eta burugogorra zela esaten zuten. Ere esaten da errukigabekoa zela bere lana irrigarri uzten zutenekin.

Bihotzeko baten ondorioz hil zen Cambdrigeko Unibertsitateko Hospitalean 1995an, beste bat gainditu bazuen ere 1975an. Bere emaztea 2013ko irailean hil zen 102 urteekin. Literaturako eta mendebaldar musika klasikoko ikasle aditua zen bera.

Beste datu nabariak Chandrasekharri buruz dira barazkijalea zela eta sarritan argi utzi zuela bere ateismoa.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobel saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chandrasekhar Fisikako Nobel Saria jaso zuen 1983an, izarren egitura eta bilakaerari buruzko prozesu fisikoen inguruan egindako ikerketei esker. Chandrasekharrek kondekorazioa onartu eta jaso zuen, baina bakarrik bere lehenbiziko lanak saritu zirela mindu zion, eta bere karrera luzearentzako iraintzetzat hartu zuen hori. Saria Wiliam A. Fowlerrekin partekatu zuen.

Bestelako sari eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait argitalpen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Radiative transfer, Dover publication, 1960, 393 p. ISBN 0-486-60590-6
  • Introduction to the Study of Stellar Structure, Dover Publications, 1958, 509 p. ISBN 0-486-60413-6
  • Principles of stellar dynamics, Dover Publications, 1963, 314 p.
  • Hydrodynamic and hydromagnetic stability, Clarendon Press, 1981, 652 p. ISBN 0-486-64071-X
  • Eddington, the most distinguished astrophysicist of his time, Cambridge University Press, 1983, 64 p. ISBN 0-521-25746-8
  • Truth and Beauty: Aesthetics and Motivations in Science, University of Chicago Press, 1987, 208 p. ASIN 0226100863
  • Stellar structure and stellar atmospheres}}, obras elegidas de S. Chandrasekar, v. 1, Univ. of Chicago Press, 1989, 515 p. ISBN 0-226-10089-8
  • Radiative transfer and negative ion of hydrogen, obras elegidas de S. Chandrasekar, v. 2, Univ. of Chicago Press, 1989, 622 p. ISBN 0-226-10092-8
  • Stochastic, statistical, and hydromagnetic problems in physics and astronomy, obras elegidas de S. Chandrasekar, v. 3, Univ. of Chicago Press, 1989, 642 p. ISBN 0226100944
  • Plasma physics, hydrodynamic and hydromagnetic stability, and applications of the tensor-virial theorem, obras elegidas de S. Chandrasekar, v. 4, Univ. of Chicago Press, 1989, 585 p. ISBN 0-226-10096-0
  • Relativistic astrophysics, obras elegidas de S. Chandrasekar, v. 5, Univ. of Chicago Press, 1990, 587 p. ISBN 0-226-10098-7
  • The mathematical theory of black holes and of colliding plane waves, obras elegidas de S. Chandrasekar, v. 6, Univ. of Chicago Press, 1991, 739 p. ISBN 0-226-10100-2
  • The non-radial oscillations of stars in general relativity and other writings, obras elegidas de S. Chandrasekar, v. 7, Univ. of Chicago Press, 1998, 294 p. ISBN 0-226-10104-5
  • Newton's Principia for the common reader, Clarendon Press, 2003, 593 p. ISBN 0-19-852675-X