Grabitazio uhin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Grabitazio uhinen bi dimentsioko irudia

Fisikan grabitazio uhinak espazio-denboraren kurbaturan sortzen diren uhindurak dira. Olatuen antzera hedatzen dira, jatorriko puntutik aldenduz. 1916an Albert Einsteinek bere erlatibitate orokorreko teorian lehen aldiz proposatu zuen haien existentzia.[1] Bere ustez grabitazio uhinek energia zein erradiazio grabitazionala garraiatzen dute. Grabitazio uhinen existentzia Lorentzen inbariantzaren balizko ondorio bat da. Honek erlatibitate orokorrean interakzio fisikoen propagaziorako abiadura muga bat jartzen du. Aldiz, grabitazio uhinak ezin dira existitu Newtonen grabitazioaren teorian, bere ustez interakzio fisikoak abiadura infinituan hedatzen baitira.

Grabitazio uhinak argiaren lastertasunean hedatzen dira.

Grabitazio uhinen lehen detekzioaren aurretik ebidentzia ez-zuzena existitzen zen. Adibidez, Hulse-Taylor sistema bitarraren neurketak adierazten zuen grabitazio uhinak kontzeptu teoriko bat baino gehiago direla. Beste iturri potentzial batzuk nano txuri bikoteak, neutroi izarrak eta zulo beltzak dira. 2017an hainbat grabitazio uhin detektore martxan daude, adibidez Advanced LIGO, 2015eko irailetik funtzionamenduan dagoena. 2016ko otsailaren 11n[2] Advanced LIGOko taldeak jakinarazi zuen lehen aldiz grabitazio uhinak detektatu zituztela, bi zulo beltzen arteko talkak eraginda.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grabitazio uhin Aldatu lotura Wikidatan