Lankide:Hiri Altxamenduak 69

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etienne Marcel-en hilketa, 1358an, Jean de Froissart-en Kroniketatik aterata

HIRI MUNDUKO ALTXAMENDUAK ERDI AROAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri munduko altxamenduak Erdi Aroan XIV. mendean egondako gizarte gatazkak izan ziren, hiritarren eta hiriko eliteen artean, Behe Erdi Aroko Krisiaren testuinguruan. Gatazka gehienak elitearen gehiegikeriak edo hiritarren bazterketa politikatik salatzen zuten eta aldaketak aldarrikatu zituzten, biolentziaren bidez. Guztiak errepresio jaso zuten eta mugimenduen buruzagiak exekutatu ziren.

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aro Betetik, hiriek hazkunde handia bizi izan zuten. 1300an biztanleriaren %9-10ra hirietan bizi zen. Hiri gehienak 5000 biztanle baino txikiagoak baziren ere, Italian %20-25 hiriko biztanleak ziren, non Venezia, Milan eta Florentzia, 100.000 biztanle zituzten. Flandesen aldiz biztanleriaren %35-40 hiritarra ziren. Egoera geografiko eta ekonomikoaren arabera lurralde batzuk urbanizatuagoak zeuden besteak baino.[1] Baina XIV. mende hasierako goseteek eta geroko Izurrite Beltzak eta haren errebroteek, hirietako biztanleria gutxi zuten, batzuk benetan despopulatuz. Hala ere, XV. mendeko bigarren erdiaildean biztanleria berreskurtzen joan zen.[2]

Hirietan gizarte konplexua bat zegoen. Hiriko agintaritza, burgesen eta patrizioen, nobleen eta elizaren eskuetan zegoen. Baina batez ere patrizioak beste biekin egindako aliantza politikoarekin udal administrazioaz arduratzen eta monopolizatzen zuten. Oligarkia honek haren aldeko politikak eta zergatzeak ezarriko zituen, haien interesak zein negozioak babesteko. Merkataritzara eta finantzetara dedikatzen ziren, beste eginkizunen artean. Baita patrizio hauek ere bandoak sortzen zituzten eta lehiatzen ziren. Gainera kulturaren monopolioa zuten, hirietako unibertsitaeetan ikasten baitzuten.[3] Erdiko klasean tailerren maisuak, ofizialak edo ikasleak (gremioekin) eta bestelako merkatari txiki egongo ziren, egoera ekonomiko xumeagoarekin, baina politikatik marginatuta eta zergak ordaindu behar zituzten. Azkenik marginatuak egongo ziren: lanbide ona ez zuten langileek, emakume langileak, prostitutak, eskaleak, leprosoak.. hauek gizartearengandik aldenduta eta baldintza txarrak izango zituzten.[4]

Ekonomiaren egoera ez zen hoberena. Gizarte feudalaren oinarri ekonomiko nagusiena landa eta nekazaritza dira. Landan hazkundea egon zen bitartean, hirietako bigarren sektoreko ekoizpena hazkundean zegoen, artisautzaren garapenaren ondorioz, gero eta produktu gehiago ekoizten zirelako landako elitearentzako eta nekazarientzako. Horrez gain, gero eta urruneko merkataritza zein banka garatuz joan ziren hiritetan, batez ere Italian eta Flandesen. Baina krisia heltzean eskaria jaitsi zen eta artisautza zein merkataritza beheranzko joaeran sartu ziren. Merkatari, tailer maisu eta burges ugari kredituak ordaintzea ezinezkoa egingo zitzaien. Ekoizpena jaitsi zen, merkataritza bideak moztu ziren eta banketxeek porrot egin zuten. Estanflazioa gero eta handiagoak, biztanleen soldatak gutxitzen zituzten. Ekonomiaren berreskurapena motela izan zenez, elite eta hiriaren gehiengoaren arteko gatazkak aregotu ziren, greba, gatazka biolentuak eta auzitegietara eramanez.[5] Horrez gain, eliteak gogor erreakzionatu zuen bere interesak babesteko, gremioen arauen gogortzearen aurrean, verlagssystem areagotzea, iruzur fiskala eginez eta monarkiarekin loturak handituz. Hirietan elite eta gehiengoaren arteko aberastasunaren banaketa oso desorekatua zegoen.[6]

Hiri gehienak erregearen jurisdikziopean egon arren, batzuk jaun feudalen eskuetan zeuden. Garai honetan alde batetik, gatazka armatuen kopurua handitu izan zen, adibidez, Ehun Urteko Gerra. Beste aldetik, gorteko luxuak egongo zen. Gastuak finantzatzeko, zergatzea, debaluazioak eta maileguak handitu eta nagusitu ziren. Burgesak errege administrazioan eta parlamentuetan parte hartzen zuten. Guzti honen ondorioz, burgesia hiritar eta monarkiaren erlazio estuak bultzatu ziren. Gainera erregeak eta jaunek ordenaren babesleak izaten ziren hirietan. [7]Erlijioaren aldetik, Europan bi fenomeno bultzatu ziren, milenarismoa eta elizaren aurkako kritikak bultzatu ziren eta bestealdetik zenbait estremismo erlijiosoak flagelazio masiboak eta biztanle judutarren aurkako pertsekuzioak eman ziren.[8]

Gatazkaren estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatazkak hiriretan krisia baino lehen eman ziren, baina krisitik aurrera areagotu ziren. Biolentzia tresna oso ohikoa zen garai hartan. Samuel Cohn historiagileak 1200-1425 arteko kronikak ikertu ondoren, 1120 gatazka aurkitu zituen. Gatazken %90 hirietan eman ziren. Horietatik 621 gatazka Izurrite beltza ostean (1348-1425 tartean) eman ziren, 8,06 gatazka urtero, baina 300 1354-1383 urteen artean eman ziren.[9][10]

Hirietako altxamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1358ko Pariseko matxinada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta herri matxinada batekin ere identifikatu, Étienne Marcel-en, Parisko merkatarien prebostearen, 1358ko mugimendua Parisko merkataritza burgesia erresumako elite politikoaren parte izateko saiakera bat izan zen.[11] Paris hiriko matxinadak Étienne Marcel buru izan zuena, eta Laon-go gotzain Robert Le Coq-ek babestu zuena, 1356ko irailean hasi zen, Poitiers-eko porrota eta Joan erregearen gatibutza ezagutu ondoren.[12]

Frantziako egoera politikoa konplexua izaten hasi zen. Alde batetik, biztanleek errege aholkulariei eta nobleziari jokabide militar txarra eta eskatutako aparteko zergak xahutzea leporatu zieten.[13] Bestetik, jazarrita eta botererik gabeko dofin gaztetxo baten legitimitatea- geroxeago Karlos V.a (1364-1380) izango zena- mehatxatuta ikusten hasi zen bere arerio handiaren eskutik, hau da, Karlos Gaiztoa-ren bidez. Honen laguntzarekin, Marcelek hiri-burgesiaren atsekabea bideratu nahi izan zuen, erregimen-aldaketa bat proposatuz: finantzak gehiago kontrolatzea hirien eta Estatu Orokorren bidez, eta hiri-eliteek presentzia handiagoa izatea Errege Kontseiluan. Proposamen horiek, 1357ko martxoan Grande Ordonnance batean adieraziak eta dofinak onartu behar izan zituenak, erreformistak eta baketsuak ziren.[14]  

Merkatarien prebostearen eta Karlos Gaiztoaren arteko aliantzak, bide librea eman zion demagogiari. Dofinari estatuen bilera bat inposatu nahian, 1357ko apirilaren 30ean Etienne Marcelek Paris itxi zuen bere autoritatearekin. Zazpi hilabete geroago, Nafarroako erregea sartu zuen hirian. Dofinak bi hilabete baino gutxiago geroago hartu zuen errebantxa, urtarrilaren 11n. Aldi berean, berak ere tropak bildu zituen Paris inguruan. Dramaren eztanda gertaera baten ondorioz gertatu zen: dofinaren diruzain baten hilketa. Ez zen besterik behar izan gogoak berotzen amaitzeko; Étienne Marcelek dofinak bere eraginetik ihes egiten ez zuela uste zuenez, erakustaldi handi bat antolatu zuen ikaratzeko. Haren begien aurrean, matxinatuek dofinaren mariskaletako bi hil zituzten, herriak gorrotatuta. Ezerk ez zuen indarkeria konpondu, dofinak denbora irabazi baitzuen, Paristik alde eginez berriro konkistatu nahiekin eta erregeorde titulua hartuz bere autoritatea sendotzeko. Denborak bere alde lan egin zuen, Étienne Marcel, Parisen nagusigoa lortu ondoren, era defentsibo batean gelditu zen eta. Beste hiri batzuen laguntza bilatu zuen, baina jarraitzaile gutxi izan zituen.[15]

Beraz, beste hirietan ia laguntzarik aurkitu ez zuenez, Etienne Marcelek Jacquerie erabiltzeko asmoa izan zuen. Mugimendua bere osotasunean inkoherentea bezain espontaneoa izan zen. Krisia ekainaren lehen hamar egunetan iritsi zen gailurrera. Étienne Marcelek Gillen Karle-ren, iradokizunei erantzun zien, hots, jacquerie-ko buruzagirik ezagunena. Nafarroako erregeak, berriz, bere gizarte ingurunearen interesei erantzunez, hau da, Paris eskualdeko nobleen deiari erantzunez, zaldun tropa baten agintea hartu eta jacques-en aurka joan zen. Ekainaren 10ean, Karlos Gaiztoak nekazarien sarraski bat egin zuen. Gillen Karle, parlamentuaren eskaintza baten bidez Nafarroako erregearen aurrera faltsuki eramana, atxilotu eta torturatu egin zuten. Merkatarien prebosteak ez zuen ekimen asko hartzeko maniobra-tarterik, Nafarroako erregea Parisera deituz eta kapitain jenerala aukeraraziz, gertaeren norabidea galdu zuen.[16] Bukatzeko, Marcelek burgesia paristarraren goi-mailako interesekin kontra egitean; ingelesen alde lan egiten zuen Nafarroako erregea kapitain izendatzean; eta burgesiak dofinaren tropen alde egitean, uztailaren 31n merkatarien prebestua hil egin zuten, eta matxinada, bapatean itota gelditu zen.

Laburbilduz, bi mugimenduek porrot egin zuten, baina hura eragin zuten arrazoiak ez ziren desagertu haiekin batera. Matxinadaren ondoren, su-eten garai bat ezarri zen. Gerrak eta iraultzak Frantzia gehiegi astindu zuten. Politika eta administrazioaren berrantolaketak eta ekonomiaren nolabaiteko susperraldiak ez zuten eragotzi ekarpenen sistemak etorkizuna hipotekatzea. Bestalde, gizarte-lotura tradizionalak lasaitzen jarraitu zuten. Industria-eskualdeak, halabeharrez, ahulagoak izan ziren koiunturaren gorabeherekiko, erresumaren iparraldean eta, bereziki, Flandesen.[17]

1378ko Ciompi-en matxinada Florentzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1378an, Florentziako matxinadak garai hartan Italian garrantzitsuak ziren eta beste hiri industrial batzuen antzeko aldaketak jasan zituen. Nobleziak, guelfoen gobernupean kontrol handia zuenak, domeinu aristokratiko handia zuen. Buruzagi politikoek hainbat neurri hartu zituzten, hala nola "ammonizione", pertsona askori beren funtzio publikoak eta herritarren estatusa kentzen zietenak, eta horrek nahigabe handia sortu zuen.

Garai hartako egoera zailak matxinadan ere lagundu zuen, 1378an Aita Santuaren aurkako gerra batek eskasia handia sortu baitzuen, protestak eraginez. Gremioek lotura handia zuten egitura sozialarekin, batez ere artilearen sektore oparoan, non aberatsek kontrol handia zuten. Lan-esplotazioa nabaria zen, gaizki ordaindutako eta kalifikaziorik gabeko langile askorekin, "sottoposti" izenez ezagutzen zirenak. Langile horiek ez zuten afiliazio sindikalik, eta arruntak ziren gremio guztietan, ehungintzan bereziki. "Ciompi" terminoa kalifikatu gabeko langile horiei erreferentzia egiteko erabiltzen zen, eta kroniken arabera, ekainaren 22an Ciompi izeneko herri txiki bat altxatu zen protestan. Jende hau "l 'arte della lana" bezala deskribatzen zen (artilearen artean lan egiten duen jendea), bere osasun ezegonkorragatik, zuten janzkeragatik eta itxura axolagabeagatik bereiziz. Altxamendu hori lan-eskubideen aldeko protesta esanguratsua izan zen.[18]

Hasieran, maiatzean eta ekainean, aldaketa moderatuak gertatu ziren, eta Salvestro de Medici, Justiziako gonfaloniero gisa, babestu zuten hamalau arte ertain eta txikiek, "minutito" izenekoak. Ehungintzako gremioek paper garrantzitsua jokatu zuten. Salvestro de Medici maiatzean Signoria jauregira igo zen, bere familiarekiko urruntasuna nabarmenduz. Berak eta bere jarraitzaileek guelfoen eta pixoihal-enpresarien aurka plan bat ezarri zuten, "ammonizione" -ekin amaitzea eta antzinako justizia arauak berreskuratzea helburutzat zuten. Ekainaren 18tik 22ra arte, manifestazio handi bat egin zen, erlijio-zentroei eraso eginez, hamabi jauregi lapurtuz eta patrizioak kalean jazarriz. Orduan, patrizioek bizkartzain pribatuak erabili behar izan zituzten haien burua babesteko. Hauteskunde sistema erreformatu zen, eta Kontseilu bat sortu zen, trantsizio hori kontrolatzeko.

Bigarren etapan, uztaileko bigarren astetik aurrera, "minutuak" eta "ciompiak" izan ziren protagonistak. Langile apalak langileen ordezkaritzarako aldaketa eskatu zuten, baina bilerak isilpean egin ziren, eta Simoncino bezalako buruzagi batzuk atxilotu zituzten. Uztailaren 20an, matxinatuek Florentzia kontrolatu zuten, patrizio eta "Populani Grassien" etxe asko erre zituzten, eta justiziako gonfaloniero kargua hartzean, Michele di Lando lider gisa agertu zen. Gobernu popularrak neurri erreformistak hartu zituen, bai milizia bat sortuz bai ekaineko delituetarako amnistia emanez. Minutuek ekimenak bideratu zituzten aldaketa handiak, baina zirrara desagertu zen, Florentziako jabeek ihes egin zutelako eta langileak lanera itzuli zirelako. Produkzio-arazoek, zerga-baliabiderik ezak eta hierarkia korporatiboak berreskuratzeak frustrazioa eragin zuten.[19]

Abuztuan, minutu eta ciompiko kideen arteko batasuna amaitu egin zen. Ciompiek pozik ez zeudela adierazi zuten, eta batzar independenteak sortzeari ekin zioten. Abuztuaren 25etik 27ra, matxinada bat gertatu zen ciompiak buru zirela. Agintea berreskuratzeko ahaleginak egin arren, Signoria plazan galdu zuten abuztuko azken egunean. Irailaren 1ean, dena kontrolpean zegoen eta gobernu komunalak Zazpi Arte Nagusiak eta Zazpi Arte Txikiak banatu zituen. Ciompien korporazio berria desintegratuz.[20]

1378ko irailetik 1382ko urtarrilera bitartean, "ciompi" delakoen istilu txikiak izan ziren Florentzia barruan eta kanpoan, baina gertaera bakanak izan ziren. 1378an erbestera kondena batzuk jaso zituzten eta 1382an ciompi batzuk exekutatu zituzten arren, errepresioa ez zen oso gogorra izan. Patrizioaren botereak eta Lanaren Arteak, beste arte handiago batzuekin batera, beren nagusitasuna berreskuratu zuten gobernuaren maila guztietan. Arte nagusiek Prioratoa eta beste gobernu-organo batzuk kontrolatu zituzten. Oligarkiak, herri matxinadaren arriskuez jabeturik, hiria aldaketa handirik gabe gobernatu zuen hurrengo hamarkadetan, ordena mantentzeko indar armatu bat ezarriz. Garai honetan, hurrengo mendean Medicitarren boterea hedatzeko oinarriak ezarri ziren.[21] Ciompiarren iskanbila Erdi Aroko Italiako gizarte-gatazka nagusitzat eta Erdi Aroko esanguratsuenetakotzat jotzen da. Errepresioak hilabete batzuk irauten du, eta ehunka heriotza-zigor eta 1293ko konstituzio-itzulera adierazten ditu.[22]

1379ko Flandeseko matxinada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flandes-eko zonaldea, Italiarekin batera, Europako lekuetarik urbanizatuena zen eta ehun industria oso indartsu bat garatu zuen XIV. menderako, hala ere, krisi feudala-ren ondoren, zonaldetako hiri garrantzitsuenetan hainbat matxinada piztu ziren, batez ere Flandeseko kondearen eta hirien patrizioen aurka.[23] Bestalde, Flandeseko matxinada Frantziako iparraldeko hainbat zonaldeetara zabalduko zen, bertako hirietan eragina handi bat izanik.

Flandeseko 1379ko matxinada, Gante eta Brujas hirien artean emandako gatazka batengatik izan zen, Flandeseko kondeak, Luis II. ak, Brujestarrei utzi baitzien kanal berri bat sortzea, Gante hiriaren merkataritzarako oso kaltegarria zena. Hala ere, Flandesen jadanik bazegoen tradizio irautzaile handi bat eta Henri Pirenne-ren aburuz, Wat Tyler-en ideiak Flandeseko kaleetan eraiki ziren. Honen adibiderik argiena, aipatutako 1379ko matxinadaren hasieran ikus daiteke.[24]

Arazo hau eta gero, matxinada hasiko zen, iturriak aztertzen baditugu, garaiko kronikalariek, adibidez Saint-Denis-eko apaiza, matxinada kondearen boterea murrizteko izan zela aipatzen dute. Beste kronikalari batek, Jean Froissart, matxinada unitate erlijiosoaren kontrakoa zela aipatzen du, hala ere, matxinada kutsu sozial bat izan zuen, batez ere protesta sozial bat izan zen, hirien orden politikoaren kontra .[25]

Tradizio iraultzailea flandestar hiritarren barnean zegoen eta hau matxinada hastean izandako eraginkortasunean ikusten da, Ganteko itsasontzien arduradun nagusia, “Jean Yoens” matxinadaren lehenengo fasearen liderra bihurtuko zen eta Ganteko ehuleen laguntzarekin, Brujas eta Ypres-ko ehunleak ere altxatu ziren.[26]  Biolentzia handia egon zen arren, 1379ko abenduaren 1ean, kondearekin tregoa batera ailegatu ziren, altxatuen artean zegoen egonkortasun politikoa oso ahula baitzen, batez ere hirien arteko barne borrokak zirela eta.  

1380ko maiatzean indarkeriak berriro hasiko ziren, hirien langileen eta gremioen artean lehiak berpiztuz. Ganteko ehunleek, Brujasekoei laguntza eskatu zieten, beste lanbideen langileen kontra egiteko, hiri ezberdinen arteko langile altxatuek, oraindik ez zutelako, fronte komun bat sortu. Eraso hau ez zen ezertarako balio eta biolentzia asko handitu zen, langile, patrizioen eta kondearen artean.[27]

Kortrijkeko gudua, 1302an Frantziar erresumak Flandeseko konderriaren kontra galdutako gudua.

Altxatuen ezegonkortasunaren aurrean, lider berri bat aurkitu zuten, konkretuki, Ganteko ehunleen ordezkaria, Phillipe van Artevelde, Jacques van Artevelde-ren semea. Honek hirietako langileak batuko zituen eta  kondearen kontrako jarrera zuzen bat hartuz, van Arteveldek kondea atxilotzen saiatuko zen, baina porrot bat izan zen eta kondeak ihes egin zuen. Kondearen ihesaldiarekin, Flandeseko langile gehienak batu ziren eta Flandeseko konderriaren zatirik handiena, van Artevelderen eskuetan geratu zen.[28][29]  Flandeseko dukeak Lille  hirian babestu zen eta Frantziako erresumaren erregeari laguntza eskatu zion. Azken honek, Borgoniako kondearen eta beste noble garantzitsuen laguntzarekin, ejertzitu bat bildu zuen eta Roosebeke-ko batailan, matxinatuak garaitu zituzten, 1302ko Kortrijkeko batailaren porrotarengatik mendekua lortuz. Phillipe van Artevelde batailan hil zen arren, Ganteko hiritarrak, 1385era arte jarraituko zuten hiria kontrolatzen.[30]

Lehen esan bezala,  Flandesen emandako 1379ko altxamendua eragin handia izan zuen Frantziako erresumaren iparraldean, batez ere, Normandian eta Parisen. Ehun urteko gerra zela eta, Frantziako erregearen aitak, Karlos V.ak,  zergen igoera nabari bat bultzatu zuen eta azken hau hil ondoren bere semeak Karlos VI.ak zerga hauek sortutako ezegonkortasun soziala kudeatu izan beharko zuen. Flandeseko altxamenduarekin bat, konkretuki, Ganteseko ehunleak Flandeseko zatirik handiena kontrolatzen zutenean, Paris, Rouen, Reims, Amiens eta bestelako zonaldeetan altxatu ziren, Flandeseko hiriekin fronte komun bat sortzeko nahian.[31]Hala ere, matxinada hau ez zen urrunegi ailegatuko eta erregearen armadak azkar zanpatuko zituen. Matxinada azken honekin, Frantziako erregearen boterea gehiago zentralizatuko zen eta hiritarrei, konkretuki Parisekoei merkataritza pribilegio batzuk kenduko zien, hala ere, etorkizunean, Frantziako erregeek kontuan izango zuten, hiri ezberdineko langileak sor zezaketen arriskua eta ez ziren hain gogorrak izango zergen inposaketetan .[32]

1386ko Iruñako matxinada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos II.a Nafarroakoak eta Gorteak , 1385 eta 1386 urteetarako ezohiko laguntza fiskal biltzea agindu zuten. Monarkiak egoera ekonomiko larrian zegoen, Normandiako lurrak galtzean eta gerra entengabeak zirela eta. Iruñako patrizioak udal administrazioaz arduratzen zirenak, haien interesak babesteko, herriari jarri zizkion zerga gehienak, egoera ekonomiko xumea zuenari. 1386ko abenduan herria bidegakeriaren eta desparekotasunaren aurka altxatu zen. 22 egunez burgesen aurkako gatazka mantendu izan zen, monarkak 1451 soldaduekin altxamendua errepremitu zuen arte. Erregeak gogor erantzun zuen, hiriko patrizioen maileguak zein ahoulkularitza ezinbestekoa zelako. Lau buruzagi laurdendu edo exekutatu ziren, haien artean Andreu Turrillas. Nafarroak bizi izandako altxamendu nagusiena izan zen, Behe Erdi Aroko krisian.[33]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) García de Cortázar, José Ángel. (2008). .Manual de Historia Medieval. Alianza Editorial, 308-311 or. ISBN ISBN 978-84-206-4903-0..
  2. (Gaztelaniaz) Pinol, Jean-Luc. (2003). Historia de la Europa Urbana, II. La ciudad medieval. Publicacions Universitat de Valencia, 260-262 or. ISBN 9788437078250..
  3. (Gaztelaniaz) Mollat, Michel. (1989). Uñas azules, Jacques y Ciompi. Las revoluciones populares en Europa en los siglos XIV y XV. Siglo Veintiuno, 12-46 or. ISBN ISBN 978-84-323-0232-9..
  4. (Gaztelaniaz) García de Cortázar, José Ángel. (2008). Manual de Historia Medieval.. Alianza Editorial, 371-376 or. ISBN ISBN 978-84-206-4903-0..
  5. (Gaztelaniaz) Pinol, Jean-Luc. (2003). Historia de la Europa Urbana, II. La ciudad medieval. Publicacions Universitat de Valencia, 264-268 or. ISBN 9788437078250..
  6. (Gaztelaniaz) García de Cortazar, José Ángel. (2008). Manual de Historia Medieval. Alianza Editorial, 357-370 or. ISBN ISBN 978-84-206-4903-0..
  7. Cohn, Samuel. (2006). Lust for Liberty. Harvard University Press, 147-156 or. ISBN 9780674021624..
  8. Cohn, Samuel. (2006). Lust for Liberty. Harvard University Press, 214-217 or. ISBN 9780674021624..
  9. (Gaztelaniaz) Monsalvo, José María. (2016). Los conflictos sociales en la Edad Media. Síntesis, 119-120 or. ISBN 978-84-9077-422-9..
  10. Cohn, Samuel. (2006). Lust for Liberty. Harvard University Press, 14 eta 228 or. ISBN 978-84-9077-422-9..
  11. (Gaztelaniaz) Monsalvo, José María. (2016). Los conflictos sociales en la Edad Media. Síntesis, 136 or. ISBN 978-84-9077-422-9..
  12. (Gaztelaniaz) García de Cortázar, José Ángel. (2008). Manual de Historia Medieval. Alianza Editorial, 378 or. ISBN 978-84-206-4903-0..
  13. (Gaztelaniaz) García de Cortázar, José Ángel. (2008). Manual de Historia Medieval. Alianza Editorial, 378 or. ISBN 978-84-206-4903-0..
  14. (Gaztelaniaz) Monsalvo, José María. (2016). Los conflictos sociales en la Edad Media. Síntesis, 137 or. ISBN 978-84-9077-422-9..
  15. (Gaztelaniaz) Mollat, Michel. (1989). Uñas azules, Jacques y Ciompi. Las revoluciones populares en Europa en los siglos XIV y XV. Siglo Veintiuno, 105-106-107 or. ISBN 978-84-323-0232-9...
  16. (Gaztelaniaz) Mollat, Michel. (1989). Uñas azules, Jacques y Ciompi. Las revoluciones populares en Europa en los siglos XIV y XV. Siglo Veintiuno, 107-108-110 or. ISBN 978-84-323-0232-9...
  17. (Gaztelaniaz) Mollat, Michel. (1989). Uñas azules, Jacques y Ciompi. Las revoluciones populares en Europa en los siglos XIV y XV. Siglo Veintiuno, 114-115 or. ISBN 978-84-323-0232-9...
  18. (Gaztelaniaz) Monsalvo, José María. (2016). Los conflictos sociales en la edad media. Editorial Síntesis, 174-175 or. ISBN 978-84-9077-422-9..
  19. (Gaztelaniaz) Mollat, Michel. (1989). Uñas azules, jacques y ciompi : las revoluciones populares en europa en los siglos XIV y XV. Siglo Veintiuno, 125-127 or. ISBN 978-84-323-0232-9..
  20. (Gaztelaniaz) Mollat, Michel. (1989). Uñas azules, jacques y ciompi : las revoluciones populares en europa en los siglos XIV y XV. Siglo Veintiuno, 125-127 or. ISBN 978-84-323-0232-9..
  21. (Gaztelaniaz) Monsalvo, José María. (2016). Los conflictos sociales en la edad media. Editorial Síntesis, 179 or. ISBN 978-84-9077-422-9..
  22. (Gaztelaniaz) García de Cortázar, José Ángel. (2008). Manual de historia medieval. Alianza, 379 or. ISBN 978-84-206-4903-0..
  23. (Gaztelaniaz) Monsalvo, José María. (2016). Los conflictos sociales en la Edad Media. Síntesis, 162 or. ISBN 978-84-9077-422..
  24. (Gaztelaniaz) Mollat, Michel. (1989). Uñas azules, Jacques y Ciompi. Las revoluciones populares en Europa en los siglos XIV y XV. Siglo Veintiuno, 140 or. ISBN 978-84-323-0232-9..
  25. (Gaztelaniaz) Mollat, Michel. (1989). Uñas azules, Jacques y Ciompi. Las revoluciones populares en Europa en los siglos XIV y XV. Siglo Veintiuno, 141 or. ISBN 978-84-323-0232-9..
  26. (Gaztelaniaz) Monsalvo, José María. (2016). Los conflictos sociales en la Edad Media. Síntesis, 162 or. ISBN 978-84-9077-422-9..
  27. Cohn, Samuel. (2006). Lust for Liberty. Harvard University Press, 285 or. ISBN 9780674021624..
  28. (Gaztelaniaz) Mollat, Michel. (1989). Uñas azules, Jacques y Ciompi. Las revoluciones populares en Europa en los siglos XIV y XV. Siglo Veintiuno, 141 or. ISBN 978-84-323-0232-9..
  29. (Gaztelaniaz) García de Cortazar, José Ángel. (2008). Manual de historia medieval. Alianza, 379 or. ISBN 978-84-206-4903-0..
  30. Cohn, Samuel. (2006). Luust for Liberty. Harvard University Press, 286 or. ISBN 9780674021624..
  31. (Gaztelaniaz) Monsalbo, José María. (2016). Los conflictos sociales en la Edad Media. Síntesis, 155 or. ISBN 978-84-9077-422-9..
  32. (Gaztelaniaz) Mollat, Michel. (1989). Uñas azules, Jacques y Ciompi. Las revoluciones populares en Europa en los siglos XIV y XV. Siglo Veintiuno, 152-153 or. ISBN 978-84-323-0232-9..
  33. Fernández de Larrea y Rojas, Jon Andoni. (1992). «Conflicto social y represión armada. Pamplona, 1386» Principe de Viana 14: 357-364. ISSN 1137-7054..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cohn, S. (2004). Popular protest in medieval Europe. Manchester University Press.
  • Cohn, S. (2006). Lust for liberty: the politics of social revolt in medieval Europe, 1200-1425: Italy, France, and Flanders. Harvard University Press.
  • Fernandez de Larrea y Rojas, J. A. (1992). Conflicto social y represión armada. Pamplona, 1386. Principe de Viana, 14. zenbakia, 357-364orr
  • García de Cortázar, J. A. eta Sesma, J. A. (2008). Manual de Historia Medieval. Alianza Editorial.
  • Mollat, M. eta Wolff, Ph. (1989). Uñas azules, Jacques y Ciompi. Las revoluciones populares en Europa en los siglos XIV y XV. Siglo Veintiuno.
  • Monsalvo, J.M. (2016). Los conflictos sociales en la Edad Media. Síntesis
  • Pinol, J. (zuzendaria) (2003). Historia de la Europa Urbana, II. La ciudad medieval. Publicacions Universitat de Valencia