Lankide:Joxan Garaialde/Ingalaterra-Herbehereak gerrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingalaterra-Herbehereak gerrak
Bigarren Ingalaterra-Herbehereak Gerra, Pieter Cornelisz van Soest Herbehereetako erasoa Medway, 1667. Harrapatutako Royal Charles itsasontzi ingelesa erdi-erdian dago.
LekuaIpar Itsasoa, Ingalaterrako Kanala, Norvegia, Italia, Probintzia Batuak

Ingalaterra-Herbehereak gerrak XVII. eta XVIII. mendeetako gatazka militar armatuak izan ziren, Ingalaterrako Erresuma (Britainia Handiko Erresuma Ingalaterra-Herbehereak Laugarren Gerran) eta Herbehereetako Probintzia Batuen artekoa, itsas merkataritza bideak kontrolatzeko helburuarekin. Ingalaterran, Herbehereetako Gerrak (Dutch wars) eta Herbehereetan Ingalaterrako Itsas Gerrak (Engelse Zeeoorlogen) izenez ezagutzen dira.

XVII. mendean, Ingalaterrak eta Probintzia Batuek gerra kolonial hauek hasi zituzten:

  • 1652 eta 1654 artean, Ingalaterra-Herbehereen arteko Lehen Gerra;
  • 1665 eta 1667 artean, Ingalaterra-Herbehereen arteko Bigarren Gerra ;
  • 1672 eta 1674 artean. Ingalaterra-Herbehereen arteko Hirugarren Gerra.

XVIII. mendearen amaieran, Britainia Handiko Erresumaren eta Probintzia Batuen arteko beste gatazka bat izan zen:

  • 1780 eta 1784 artean Ingalaterra-Herbehereen arteko Laugarren Gerra.

Eta XIX. mendean:

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesek zein herbeheretarrek XVI. mendeko Europako erlijio-gatazkan parte hartu zuten habsburgotar katolikoen dinastia eta kontrako estatu protestanteen artekotan. Aldi berean, Aurkikuntzaren Aroa hasi zenean, herbeheretarrek zein ingelesek onurak bilatzen zituzten atzerrian, Mundu Berrian.

Gerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Gerra: 1652-1654[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leghorngo gudua, 1653ko martxoaren 4a.

Cromwell-en itsas hedapen programa anbiziotsuaren ondorioz, Herbehereetako almirantegoak bere gerraontzi asko saltzen zituen garaian, britainiarrek gerraontzi handiagoak eta indartsuagoak zituzten Ipar itsasoaren beste aldeko beren arerioak baino. Hala ere, herbeheretarrek kargaontzi gehiago zituzten, pleita-tasa baxuago, finantzaketa hobea eta saltzeko manufaktura sorta handiagoarekin, nahiz Espainiak (Europako hegoalde gehieneko operazioetan) blokeatuta zituen, eta horrek abantaila ematen zien ingelesei.

Bigarren Gerra: 1665-1667[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1660ko Ingalaterrako Berrezarkuntzaren ondoren, Karlos II.ak, bide diplomatikoen bidez, bere iloba, Guillermo III.a Orangeko Printzea, Errepublikaren estatu-gizon bilakatzen saiatu zen. Aldi berean, Karlosek herbeheretarren aurkako politika merkantilistak bultzatu zituen, eta horrek chauvinismoaren gorakada eragin zuen Ingalaterran, eta Samuel Pepysek zioen bezala, herria «gerragatik zoro» zegoen.

Hirugarren Gerra: 1672-1674[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solebayko gudua, 1672ko ekainaren 7a

Ingalaterrako itsas-armada laster berreraiki zen. Aurreko gerrako gertakari lotsagarrien ostean, iritzi publiko ingelesa ez zen berri bat hasteko gogotsu. Hala ere, Doverko itun sekretuari loturik, Karlos II.ak, Frantzia-Herbehereetako Gerran, Herbehereetako Errepublikaren aurkako erasoan laguntzera behartu zuen Luis XIV.a. Herbehereetako ur-lerroak (uholdeen defentsarako sistema estrategikoa) Frantziako armada gelditu zuenean, Errepublika itsasoz inbaditzeko saiakera egin zen. De Ruyter-ek lau garaipen estrategiko lortu zituen flota anglo-frantsesaren aurka, eta inbasioa saihestu zuen.

Porrot horien ostean, Ingalaterrako Parlamentuak bakea sinatzera behartu zuen Karlos.

Laugarren Gerra: 1780-1784[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1688ko Iraultza Loriatsuak XVII. mendeko gatazkari amaiera eman zion, Gillermo III.a Orange-Nassaukoa ingelesen tronuan bere emaztea Mariarekin elkar-gobernuan jarriz. Hori garaipen pirrikoa izan zen Herbehereetako kausarentzat. Frantziaren aurkako lehian, Gillermoren kezka nagusia zen ingelesak herbeheretarren parean jartzea. Ingalaterrako erregetza hartu ondoren, pribilegio asko eman zizkion Errege Armadari haien leialtasuna eta lankidetza bermatzeko. Gillermok agindu zuen edozein flota anglo-herbeheretar ingelesen agindupean egotea, Herbehereetako itsas-armadak ingelesaren indarren % 60 izatera behartuta.

Britainiar flotak Sint Eustatius hartu zuen 1781ean. Britainiarrek uhartea arpilatzen dute

Geroko gerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1793-1815 arteko Frantziako Iraultza eta Napoleonen Gerretan, Frantziak satelite izatera murriztu zituen Herbehereak, eta, azkenean, herrialdea bereganatu zuen 1810ean. 1797an, Herbehereetako flota garaitu zuten britainiarrek Camperdowneko guduan. Frantziak, bai lehendik zegoen Herbehereetako flota eta bai Herbehereetako ontzigintzako ahalmen handi oso aktiboa garrantzitsutzat jotzen zituen, baina, Trafalgarreko guduaren ostean, Britainia Handiko flota parekatzeko saiakerari uko egin zion, herbeheretar lobbya indartsua izan arren. 1810ean, Herbehereak, Frantziako Inperioan sartu ondoren, Britainia Handiak Herbehereetako kolonia guztiak bereganatu zituen. 1814ko Anglo-Herbehere Itunaren sinadurarekin, Britainia Handiak kolonia horiek guztiak Herbehereetako Erresuma berrira itzuli zituen, Zeilan Lurmuturra eta herbeheretar Guayanako zati bat izan ezik.

Historialari batzuek, Britainia Handiaren eta Bataviar Errepublikaren eta Herbehereetako Erresumaren arteko gerrak Napoleonen garaian, Ingalaterra-Herbehereak Bosgarren eta Seigarren Gerra bezala jotzen dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jaap Bruijn: Varend Verleden – De Nederlandse Oorlogsvloot in de 17e en 18e Eeuw. Meppel 1998, ISBN 90-5018-407-3.
  • Charles Ralph Boxer: The Anglo-Dutch Wars of the 17th Century. Her Majesty’s Stationery Office, London 1974.
  • Roger Hainsworth/Christine Churchers: The Anglo-Dutch Naval Wars 1652–1674. Sutton Publishing Limited, Thrupp/Stroud/Gloucestershire 1998, ISBN 0-7509-1787-3.
  • Jonathan Israel: The Dutch Republic - Its rise, greatness and fall 1477-1806, Clarendon Press, Oxford 1995. ISBN 0-19-873072-1.
  • James R. Jones: The Anglo-Dutch Wars of the Seventeenth Century, Longman House, London/ New York 1996. ISBN 0-582-05631-4.
  • Alexander Meurer: Seekriegsgeschichte in Umrissen. Leipzig 1942.
  • Helmut Pemsel: Seeherrschaft. Bd. 2. Wien/Garz 2005. (= Helmut Pemsel: Weltgeschichte der Seefahrt. Bd. 5.)
  • Robert Rebitsch: Die Englisch-Niederländischen Seekriege. Böhlau Verlag Wien/Köln/Weimar 2014. ISBN 978-3-205-79470-7.
  • Jan Willem Schulte Nordholt: The Dutch Republic and American Independence, University of North Carolina Press, Chapel Hill/ London 1982. ISBN 0-8078-1530-6.