Lankide:Joxan Garaialde/William Wyler

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zine zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artisau eta eszena-zuzendari zorrotza zela laster frogatu zuen, eta, 1930eko hamarkadaren hasieran, Universal-en, zine-ekoizle atxearen aktibo onenetarikoa bihurtu zen, The Love Trap (1929), Hell's Heroes (1930), Heroi edo koldar? (1932) eta Neska aingerutar bat (1935).

Beranduago, Samuel Goldwyn-ek kontratatu zuen, eta kalitate handiko filmak zuzendu zituen, hala nola Hiru horiek (1936), Aurkariak (1936), Desengainu (1936), Irteerarik gabeko kalea (1937), Jezebel (1938), Wuthering Heights (1939) bezalako maisulana, Gutuna (1940), Mendebaldekoa (1940) eta The Little Foxes (1941). Bette Davis aktore mitiko eta famauak hainbatetan esan zuen hura izan zela zuzen eta guztiz egokiro zuzentzen jakin izan zuen zuzendari bakarra.

Bigarren Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942 eta 1945 bitartean, Wyler Estatu Batuetako Armadako Aire Gorputzean sartu zen komandante mailarekin, eta, gerrak iraun zuen bitartean, bi dokumental eta bi fikziozko film zuzendu zituen. Bi dokumentalak bi aire fronte ezberdinetan filmatu ziren. Lehen dokumentala, Memphis Belle: A Story of a Flying Fortress, Ingalaterran eta Alemaniako zeruetan filmatu zen 1943an, eta, 1944an, Ameriketako antzokietan ikusi zen. B-17 Memphis Belle bonbardatzaile ospetsuan filmatu zuten etsaien lurraldearen gaineko azken bonbardaketa-misioan, eta misio horrek derrigorrezko hogeita bost misio-zikloa bete zuen lehen bonbardatzaile amerikarra bihurtu zuen. Misio hartatik urradura bakar bat ere gabe eta bere tripulazioa osasun ezin hobean zegoela itzuli zen, baina Memphis Belle fikziozko filmak (1990ekoa) azken misio hori dramatizatu zuen arrazoi komertzialak zirela medio, etsaien suteek hegazkinean eragindako kalteaz eta zaurituak zituelarik. Bigarren dokumentala, Thunderbolt!, beste aire fronte batean filmatu zen: P-47 Thunderbolt ehiza-egazkinek egindako metrailaketa eta bonbardaketa ekintzena, 1944ko lehen hilabeteetan, Italian, Strangle operazioan iparraldetik lehorrez zetozen alemaniar hornidura moztuz. Dokumental hori ez zen Estatu Batuetako aretoetan eman 1947ra arte, gerra amaitu eta gero.

Wylerrek, gerra garaian egin zituen fikziozko bi filmak: borrokarako prestatzen ari zela, nazio aldartearen egoera jaso zuten lehenetakoak izan ziren, eta, lau urte beranduago, bakerako, Mrs. Miniver (1942), klase ertaineko familia ingeles baten istorioa kontatzen du, zeinak Europako gerrara egokitzen eta amerikar publikoa gerra garaian bizitzeko prestatzen laguntzen zuen (eta, bide batez, britainiarrei laguntza sustatzen zien). Bigarrenak, The Best Years of Our Lives (1946an estreinatua), etxera itzuli ziren hiru beteranoren istorioa kontatzen du, bizitza zibilera egokitu nahian eta dramatizatuz beteranoak itzultzearen arazoak gatazka garaian etxean geratu zirenekin. Wylerrek bi filmengatik zuzendari onenaren eta film onenaren Oscar sariak jaso zituen.

Gerraosteko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950eko eta 1960ko hamarkadetan, Wyler-ek kritikak laudatutako film sorta bat zuzendu zuen; besteak beste, Detective Story (1951), Cannesen, emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen Lee Grant-i esker; Roman Holiday (1953), Audrey Hepburn publiko estatubatuarrari ezagutarazi eta bere lehen Oscarra irabaztera eraman zuena; The Heiress, zeinarekin Olivia de Havillandek bere bigarren Oscarra irabaziko zuen, Friendly Persuasion (1956); film horrekin, Wylerrek Urrezko Palma irabaziko zuen Canneseko zinema-jaialdian eta Ben-Hur 1959ko edizioko ia Oscar guztiak irabazi zituena. Irabazitako hamaika sariak bitan baino ez dira parekatu: Titanic 1997an eta Eraztunen Jauna: Erregearen itzulera 2003an.

Bere azken etapan, Wylerrek interes nabarmeneko filmak zuzentzen jarraitu zuen, hala nola The Children's Hour, 1961, Audrey Hepburn eta Shirley MacLainerekin lesbianismoari erreferentzia egiten dion film polemikoa; The Collector (1965) Terence Stamp-ekin (Pedro Almodóvar Atame! filma egiteko inspiratu zen argumentua), eta Funny Girl (1968) film musikala, Barbra Streisand-en zine-debuta suposatu zuena Omar Sharif aktoreak lagunduta.

1965ean, Wylerri Irving Thalberg Memorial Award saria eman zioten bizitza osoko lorpenagatik. Hamaika urte geroago, American Film Institute-ren Lifetime Achievement Award saria jaso zuen. Irabazi zituen Oscar sariez gain, bere hamar film film onenaren izendapena jaso zuten. Zuzendari onenaren hamabi izendapen jaso zituen hiru aldiz irabazita, eta bere aktoreetatik hiru dozena sarirako izendatuak izan dira, edo irabazi dute..

Wyler, denbora labur batean, Margaret Sullavanekin ezkonduta egon zen (1934ko azaroaren 25etik 1936ko martxoaren 13ra); Margaret Tallichet-ekin, 1938ko urriaren 23tik, hil arte egon zen ezkonduta; ezkontza arrakastatsua izan zen, eta lau seme-alaba izan zituzten. 1981eko uztailaren 24an, Wyler, bere alaba Catherine Wyler ekoizlearekin batera, PBSko bere bizitzari eta ibilbideari buruzko dokumental baterako (William Wyler-ek zuzendua) elkarrizketatu zuten. Hiru egun geroago, Wyler bihotzekoak jota hil zen. Wylerren azken hitzak filmean, bere «hurrengo filma» zuzentzeko ikuspegiari buruzkoak ziren... Going Home». Wyler Glendaleko (Kalifornia) Forest Lawn Memorial Park hilerrian lurperatu zuten. [[Kategoria:Los Angelesen hildakoak]] [[Kategoria:Estatubatuar juduak]] [[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako zinema ekoizleak]] [[Kategoria:Hollywoodeko ospearen pasealekua]] [[Kategoria:Film onenari Urrezko Palmaren zuzendari irabazleak]] [[Kategoria:Oscar saria irabazi duten zinema zuzendariak]] [[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendariak]]