Lankide:Kixote Jakintsua/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrak jolasean.

Joko bat jokalari batek edo gehiagok burutzen duten jarduera da, bere irudimena edo tresnak erabiliz arau kopuru jakin bat duen egoera bat sortzeko, non entretenimendua edo jostaketa emateko irabazleak eta galtzaileak egon daitezkeen edo ez. Egoera askotan, hezkuntza-tresna gisa ere erabil daitezke jokoak, kasu gehienetan trebetasun praktiko eta psikologikoak estimulatuz funtzionatzen baitute.

Jokoei buruz dagoen lehen erreferentzia K.a. 3000 urtekoa da. Jolasak giza esperientziaren zatitzat hartzen dira, eta kultura guztietan agertzen dira. Ziur aski, kilimak, barre-algarekin batera, gizakiaren lehen jolas-jardueretako bat izan dira; eta, aldi berean, hizkuntza agertu aurreko lehen komunikazio-jardueretako bat.

Joko kontzeptua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolasa edo jokoa gizakiaren berezko jarduera da. Jokoaren eskutik, denok ikasi dugu gure familia-eremuarekin zein esparru materialarekin, sozialarekin eta kulturalarekin erlazionatzen. Oso kontzeptu aberatsa, zabala, aldakorra eta anbibalentea da, kategorizazio zaila duela kontuan izanik.[1]

Paul Cézanne Les joueurs de carte (Karta jokalariak), 1892-95.


Etimologikoki, ikertzaileek joko hitza latinezko bi hitzetatik datorrela diote: "Iocum eta ludus-ludere"; biek txantxa, dibertsio eta txisteari egiten diete erreferentzia, eta jarduera ludiko adierazpenarekin batera erabili ohi dira.


Jokoari buruzko hainbat definizio eman dira. Horrela, bada, Espainiako Errege Akademiak arauak bete behar dituen jolas-ariketa gisa hartzen du, eta ariketa horretan irabazi edo galdu egiten da. Dena den, jokoaren polisemia eta egile desberdinen subjektibitatea kontuan hartuta, jokoa bera edozein esanahi fenomeno ludikora zuzendutako hurbilketa partziala da. Esan daiteke jolasa, edozein errealitate soziokultural bezala, ezinezkoa dela termino absolutuetan definitzea, eta horregatik definizioek bere ezaugarrietako batzuk deskribatzen dituzte.


Kontzeptualizazio ezagunenen artean, honako hauek aipa ditzakegu:

  • Huizinga (1938): Jolasa ekintza edo okupazio askea da, denbora eta espazio muga jakin batzuen barruan garatzen dena. Beti ere, erabat nahitaezkoak diren arauen arabera, nahiz eta askatasunez onartuak izan, ekintza horrek berezko amaiera du , eta tentsio- zein alaitasun-sentimenduarekin batera doa.[2]
  • Gutton, P. (1982): Haurren adierazpenaren modu edo forma pribilegiatua da.
  • Gagigal, J. M. (1996): Ekintza aske, espontaneo, desinteresatu eta garrantzirik gabea, ohiko bizitzaren denbora-muga espazial batean egiten dena, arau jakin batzuen arabera, arau horiek ezarrita edo inprobisatuta egonik, eta tentsioari buruzko informazio-elementua duena.
Egipton, haurrak futbol jokoan jo eta ke.


Ondorioz, egile horiek eta beste batzuek, Roger Cailloisek, Moreno Palosek eta abarrek adibidez, ikuspegi guztien ezaugarri komunak dituzte euren definizioetan, horietatik adierazgarrienak ondorengoak direlarik:

  • Jokoa jarduera librea da: borondatezko gertaera da, inor ez dago jokatzera behartuta.
  • Muga espazial batzuetan eta aldez aurretik ezarritako edo jolasteko unean inprobisatutako denborazko agindu batzuetan oinarritzen da.
  • Zalantzazko izaera dauka. Jarduera sortzaile, espontaneo eta originala denez, jokoaren azken emaitzak etengabe fluktuatzen du, eta horrek guztiok gatibatzen gaituen ziurgabetasun atsegin baten presentzia eragiten du.
  • Berezko helburua duen adierazpena da, doakoa, desinteresatua eta garrantzirik gabekoa. Ezaugarri hori oso garrantzitsua izango da haurren jolaserako, ez baitu inolako porrotik ahalbidetzen.
  • Jolasa aparteko mundu batean garatzen da, fikziozkoa, ekintzekin kontatutako jolasa bezalakoa da, eguneroko bizitzatik urrun dagoena, mezu sinboliko etengabea.
  • Ohiko jarduera da, joko oro jokalariek, jokoa diseinatzen dutenek eta barne-ordena, mugak eta arauak zehazten dituztenek ezarritako gizarte-akordio baten emaitza baita.

Joko eta kirolaren arteko desberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, jokoaren esanahiarekin gertatzen den bezala, kirolaren esanahi asko daude, beti ere erreferentzia gisa hartutako autore edo egilearen arabera: Courtebain, Demeny, Cagigal, Parlebas, Garcia Ferrando, etab. Egile horien beste sintesi bat eginez, kirola defini genezake, eta jolas soiletik bereizi, honela: kirola egoera eragile eta intelektualen multzo bat da, besteekin edo bere buruarekin lehiatzea bilatzen duen jokotik bereizten dena, arau zehatz batzuk eskatzen dituena eta instituzionalizatuta dagoena.[3]

Pierre Parlebas, jarduera fisikoko hezitzailea.

Jokoaren izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoak izaera unibertsala du, hau da, kultura guztietako pertsonek beti jokatu dutela. Joko asko errepikatzen dira gizarte gehienetan. Gizateriaren historian presente dago, nahiz eta garai batzuetan jokatzeko zailtasunak izan, hala nola lehen gizarte industrialetan. Jokalarien adinaren araberako bilakaera du eta ezaugarri desberdinak ditu ikasten den kulturaren arabera.[4]

Jokoa eta dibertsioa aurrez aurre[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolasa jolasaren, dibertimenduaren, zalapartaren eta aisialdiaren sinonimoa da, baina haurrak deskubritzeko edo estalgabetzeko, elkar ezagutzeko, besteak ezagutzeko eta bere ingurunea ezagutzeko helburua du.

Taldekakoak ez diren animalietan, jolasa, funtsean, haur-etapan ikaskuntza psikomotorrerako edo esperimentaziorako baliabide gisa agertzen da, eta helduaroan ugaltzearekin lotutako portaera gisa.

Animalia taldekoietan jokabide ludiko horiek mantentzen dira, eta estatusa eskuratzearekin, rolak ezartzearekin eta talde-harremanarekin lotutako joko sozialak gehitzen dira.

Giza jokoan funtzio sinbolikoak parte hartzen du: sinboloak eta zeinuak zerbitzatzeko gaitasunak, testuinguruak sortzeko, egoerak aurreikusteko, etorkizuneko ekintzak planifikatzeko edo errealitatea interpretatzeko.

Jokoak kulturatze-prozesua errazten du eta modu naturalean sortzen da.

Haurrak eskolako jolasorduan jolasean.

Garapen psikomotor, intelektual, afektibo eta sozialerako ezinbestekoa da, horrekin trebetasunak garatzen baitira eta arauak errespetatzen eta helburuak izaten ikasten baita.

Jokoa eskubidea da. Haurraren eskubideen adierazpenaren arabera, beti ere NBEren batzar nagusian onartuta egonik, haurrak joko eta jolasez erabat gozatu behar du, eta joko eta jolas horiek hezkuntzak lortu nahi dituen helburuetara bideratuta egon behar dute; gizarteak eta agintari publikoek ahaleginak egingo dituzte eskubide horren gozamena sustatzeko.[5]

Jolasa ez da dibertitzeko modu bat bakarrik, ikasteko modurik onena ere bada. Horren bidez, haurrek bizitzan zehar aurre egin beharko dieten egoera desberdinei buru egiten ikasten dute.


Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Askea da.
  • Ekintza edo jarduerak berezko modu espezifiko batean antolatzen ditu.
  • Errealitatea ezagutzen laguntzen du.
  • Sozializazio edo gizarteratze prozesuan laguntzen du.
  • Integratzailea, inklusiboa eta errehabilitatzailea da, desberdintasunak albo batera utziz.
  • Joko batean materiala ez da ezinbestekoa.
  • Jokalariek onartutako arauak ditu.
  • Testuinguruaren arabera, joko baten arauak unean bertan aldatu daitezke.
  • Edozein ingurugirotan burutzen da.
  • Ume edo haurren hezkuntzan lagungarria da.
  • Estresa erlaxatzen laguntzen du.

Jokoaren funtzioa haurtzaroan zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolasa erabilgarria eta beharrezkoa da haurraren garapenerako, berau protagonista den heinean. Jolasaren erabilgarritasunaren garrantziak haurrari protagonismoa lapurtzera eraman ditzake helduak, jolasa zuzendu nahi izatera.


Haur-jolasetan, helduak izan behar duen parte hartzea ondorengoa izan behar da:

  • Jokoa ahalbidetzen duten baldintzak erraztea.
  • Ume edo haurraren gogoak arretaz landuko ditu.
  • Jokoa ez inposatu edota zuzendu. Izan ere, inposatutako jokoak umearen jarrera alda dezake. Bestalde, zuzendutako jokoak ez ditu jolasaren ezaugarriak betetzen, umeak bereak egiten amaitu dezakeen arren.

Joko edo jolasak umeari ondorengoa errazten dio:

  • Kanpo-errealitateko mugaketa eta eskakizunetatik at mantendu daiteke, arreta jokoan izanik.
  • Helduen mundua esploratzea, hauek presente egon gabe.
  • Bestelako umeekin elkarrekintza izatea.
  • Autonomikoki funtzionatzea.
Haurrak gozo-eltzean ("piñata") burubelarri jolasean.


Jokoak beti egiten die erreferentzia inplizituki edo esplizituki haurtzaroaren, dibertsioaren eta hezkuntzaren arteko harremanei. Jolasa helburu propioa duen jarduera bat da, hau da, gizabanakoak jarduera burutzen du plazerra eskuratzeko helburua lortzeko.[6]

Jokoak berezko helburua du, eta gatazkak askatzen ditu, arazoak alde batera utzi eta konpondu egiten dituelako. Ezaugarri nagusietako bat gehiegizko motibazioa da, jarduera arrunt bat motibazio osagarriko jarduera bihurtu nahi baitu.[6]

Jolas goiztiarrak eta askotarikoak hazkundearen alderdi guztiei laguntzen die, eta haurren garapenaren oinarrizko lau dimentsioei lotuta dago: psikomotorra, intelektuala, soziala eta, azkenik, afektibo-emozionala.[6]

Jokoa gorputza eta zentzumenekiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sentsazio berriak aurkitu eta disfrutatzea.
  • Gorputzeko mugimendu desberdinak modu dinamiko, global, etab. batean koordinatzea.
  • Gaitasun sentsoriala eta pertzeptiboa garatzea.
  • Norberaren gorputz estruktura antolatzea.
  • Gaitasun motor eta sentsorialak arakatu eta areagotzea.
  • Ikerketa introspektibo batetik eratorriak izan daitezkeen aldaketak ezagutzea.

Jokoa, pentsamendu gaitasunak eta ahalmen sortzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arrazoitzeko gaitasuna, hausnarketa pentsamendua eta errepresentagarria dena estimulatzea.
  • Garapen potentzial iturriak sortzea, hau da, gerta daitekeena aurreikusi eta sortzea.
  • Bizitako estimuluei esker arreta zein oroimena garatzea.
  • Irudimena garatzea, baita sormena eta fantasia-errealitate diferentzia desberdintzeko gaitasuna ere.
  • Pentsamendu abstraktuaren eta hizkuntzaren garapena indartzea.

Jokoa komunikazioa eta sozializazioarekiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Errepresentazio jokoak (sinbolikoak, rol jokoak, dramatikoak, fikzioa)
  • Mundu errealera hurbildu eta umea edo banakoa heldu bizitzarako prestatzea.
  • Elkarrekintza eta komunikazioa hobetzea, berdintasuna bultzatuz.
  • Umeetan, garapen morala zein etikoa sustatu eta indartzea.
  • Lankidetza eta egokitzapen soziala indartzea.
  • Arau jokoa.
  • Aldez aurretik ezarritako arauak jarraitzen ikastea.
  • Autokontrola erraztu eta bideragarria blakatzea.
  • Norberaren ardura eta demokrazia kontzeptuen garapena bilatzea.
    Haurrak hondartzan baloiarekin jolasean.
  • Taldeko kohesio soziala hobetzea.
  • Autokontzeptua zein talde kontzeptua hobetzea.
  • Komunikazio positiboa sustatu eta negatiboa, aitzitik, gutxiagotzea.
  • Portaera asertiboaren garapena bilatzea eta sustatzea.[7]

Jokoa adierazpen zein kontrol emozional tresna gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dibertsioa, entretenimendua, alaitasuna eta plazera ematea zein bermatzea.
  • Izaera garatzea.
  • Norberaren esperientziak bizitzea, beti ere bakoitzaren beharretara egokituta.
  • Norberaren autoestimua eta autokontzeptua areagotzea eta garatzea.
  • Urduritasuna edo larritasuna deskargatu eta modu askean adieraztea.
  1. E., Papalia, Diane. (D.L. 2017). Desarrollo humano. McGraw Hill Education ISBN 978-1-4562-5570-1. PMC 992760010. (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  2. author., Huizinga, Johan, 1872-1945,. The waning of the Middle Ages : a study of the forms of life, thought, and art in France and the Netherlands in the XIVth and XVth centuries. ISBN 978-1-61427-943-3. PMC 971561103. (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  3. «El juego como estrategia didáctica para el desarrollo motriz» Ciencia Latina Revista Científica Multidisciplinar 5 (4): 4937–4950. 2021-07  doi:10.37811/cl_rcm.v5i4.668. ISSN 2707-2207. (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  4. coaut., Bañeres, Domènec,. (DL 2008). El Juego como estrategia didáctica. Graó ISBN 978-84-7827-633-2. PMC 804570147. (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  5. suplementari., Fontán del Junco, Manuel, 1963- ditor literari. Bordes, Juan, 1948- ditor literari, escriptor de contingut textual suplementari. Capa, Aida, ditor literari. Brosterman, Norman, escriptor de contingut textual suplementari. Fontán del Junco, Manuel, 1963- escriptor de contingut textual suplementari. Kinchin, Juliet, escriptor de contingut textual. El juego del arte : pedagogías, arte y diseño. ISBN 978-84-7075-657-3. PMC 1139496616. (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  6. a b c Virginia., Romero Rosales,. (2008). El juego infantil y su metodología. Altamar ISBN 978-84-96334-52-6. PMC 630674392. (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  7. Romo López, Verónica. (2016-07-01). «Derechos humanos e infancia: el rol del juego» Revista Infancia, Educación y Aprendizaje 2 (1): 64.  doi:10.22370/ieya.2016.2.1.585. ISSN 0719-6202. (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).