Sormen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haurrek sormenerako berezko joera dute.

Sormena gizakiek ideia, kontzeptu, objektu berriak, horien arteko loturak zein problema baterako konponbideak irudikatu, pentsatu eta sortzeko duten ahalmen psikosoziologikoa da, artean nahiz zientziaren aurrepenerako elementu garrantzisuena dena. Gauzak beste ikuspegi batetik behatzeko gaitasun gisa ere defini daiteke: beste batzuek ikusten ez dituzten konponbideak ikusteko gaitasuna, arazo askori konponbide berriak, baina eraginkorrak, ematekoa. Iudimenarekin eta originalidadearekin lotua. Sormena pertsonen pentsamenduaren funtzio bat da, arrazoibidea iritsi ondorengoa, agian urrunxeago joaten dena. Erabilera tradizionalean, ekoizpen artistikoak egiten dituzten pertsonei (margolariak, musikagileak, idazleak, eskultoreak ...) lotutako adjektibo gisa erabiltzen da sormena. J. P. Guilford-ek (1) arazoak konpontzeko 2 pentsamendu-mota proposatzen ditu:

-Pentsamendu konbergentea, arazo bati konponbide konbentzional, komenigarri eta egokia aurkitzera bideratzen dena.
-Pentsamendu dibergentea, pentsamendu sortzailea, arazo bati erantzun edo konponbide originalak aurkitzeko trebetasuna.

Pertsona sortzaileen ezaugarriak: -Arazoekiko sentiberatasuna. Anbiguotasunarekin tolerantzia handiagoa dute, arriskuak euren gain har ditzakete eta gai dira porrotari beldurrik izan gabe egoera berriei aurre egiteko. -Ideia-jarioa. Erantzun gehiago ematen dizkiete galderei, konponbide gehiago sortzen dituzte, murrizketa sozialak edo buruak ezar diezazkiekeenak kontuan hartu gabe pentsatzen dute alternatibetan. -Buru-malgutasuna. Pentsatzeko modu berrietara egokitzeko eta aurreiritzien mende ez geratzeko beharrezko ezaugarria da. -Originaltasuna. Sormen-ekintzaren ezaugarri nagusia da, produktu berri baten berritasuna eskaintzen baitu. -Analisirako eta sintesirako gaitasuna. Analisia hobeto ikertu ahal izateko errealitate bat osatzen duten elementuetan zatitzea da. Sintesia banatutako elementuak osotasun bati forma emateko berrosatzea da. -Berriro definitzeko gaitasuna. Materialak beste era batera antolatzea, objektuei ohiko ez bestelako erabilera eta aplikazioak aurkitzea, pentsamendua mugatu eta pobretzen duten aurreiritzietatik askatzea. Zer dute komunean pertsona sortzaileek?

   bere buruan konfiantza
   adorea
   malgutasuna
   Loturak egiteko gaitasun handia
   Hautemate zorrotza
   intuizioa
   irudimena
   Kritikarako gaitasuna
   jakinmina intelektuala
   Maitatua eta babestua sentitzeko ezaugarriak
   erraztasuna eta askatasuna
   gogoberotasuna
   sakontasunerako gaitasuna
   irmotasuna


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sormen Aldatu lotura Wikidatan