Lankide:Lucia Ochoa de Aspuru/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Industrializazioak negutegi efektu gasen isurketa suposatzen du.

Haurrak helduak baino zaurgarriagoak dira klima aldaketak eragiten dituen efektuetarako. Klima aldaketa lur osoan edota eskualde jakin batean denboran zehar kliman gertatzen diren aldaketak dira. Industrializazioaz geroztik, ikatz, petrolio eta gas natural gehiago erabiltzen da energia lortzeko. Hori dela eta, berotegi efektuko gasen bilaketa areagotu egin da atmosferan. Horrek berotze globala sustatu du eta ondorioz, klima aldaketa ere.

   Ba al dakizu   

Nahiz eta berotegi efektuko gasak naturalak izan, gizakiok ere sortzen ditugu berotegi efektuko gasak energia sortzean: nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan, garraioetan, merkataritzan, etxeetan... Berotegi efektuko gas bat baino gehiago daude baina gehien sortzen duguna karbono dioxidoa da.

Zer eta zergatik dira hain garrantzitsuak berotegi efektuko gasak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurra inguratzen duen geruza atmosfera da eta gasez sortuta dago. Gas horietako batzuei berotegi efektuko gasak deitzen zaie eta lurraren beroaren zati bat xurgatzen dute espaziora joatea saihestuz. Efektu honi esker, mantentzen da lurra ezagutzen dugun bizitzarako tenperatura egokian.

Klima aldaketaren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Klima aldaketaren ondorioak, biodibertsitatea arriskuan jartzen du. Gero eta zailtasun handiagoak daude ura lortzeko eta elikagaiak ekoizteko. Gainera, osasuna kaltetu eta herrialdeen ekonomian eragina du.

Tenperatura globala 1°C inguruan igo da eta igotzen jarraituko duela uste da gizakiak eragindako klima aldaketaren ondorioz. Ondorioak nabari dira jada eta planeta osoan dute eragina nahiz eta leku batzuetan beste batzuetan baino gehiago nabari. Ondorio batzuk, honako hauek izan daitezke:

Irudian, lehortze larria ikusi dezakegu.
  • Euria jasak ugaritzea
Haurrak klima aldaketaren aurreko manifestaldietan


Nola eragiten die haurrei?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima-aldaketak eragin zuzenak eta zeharkakoak ditu haurrengan. Hala nola, haien osasun fisikoan eta ongizatean. Horregatik, haurrak helduak baino babes gehiago behar dute berotze globalaren aurrean.

Diru-sarrera txikiko herrialdeetako pertsonek gaixotasun gehiago izan dezakete, baita klima-aldaketari aurre egiteko gaitasun gutxiago ere. Horretaz gain, krisi klimatikoarengatik umeen eskubideak betetzeko zailtasun gehiago izan ohi dituzte.

Gainera, haurrek klima-aldaketak eragindako hainbat arazoei aurre egin behar diete: elikadura kutsadurari edo biziraupenerako baliabideei eta klima aldaketak eragin dezakeen desberdintasun sozialei zein ekonomikoei.

Aldaketa klimatikoa haurrengan ondorio fisikoak zein psikologikoak izan ditzake. Ondorio fisikoaren aldetik: heriotzak, zauriak, beroak eragindako gaixotasunak, ingurumeneko toxinekiko esposizioa... eta ondorio psikologiko eta mentalaren aldetik: antsietatea, depresioa, loaren nahasmenduak, ikasteko zailtasunak, besteak beste.

Zer inpaktu dauka klima aldaketak haurren osasunengan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima-aldaketaren efektuak lurran

Bizilekuaren arabera, klima-aldaketak ezberdin eragin dezake. Klima gertakarien bidez, herriak suntsitzen dira, adibidez, etxeak, eskolak, haurtzaindegiak... Beste aldetik badaude beste sektore batzuk ere kaltetuta ateratzen direnak, hala nola, nekazaritza edo arrantza. Hori dela eta, ikusi daiteke nola elikagaien segurtasuna eta haurren heziketa babestu gabe daudela .

Munduko osasun erakundearen (MOE)-ren datuen arabera, munduan haurren % 88k baino gehiagok gaixotasunak pairatzen dituzte klima-aldaketaren ondorioz, eta horrek haurren heriotza-tasa handiagoa dakar. Jaioberriei airearen kutsadurak negatiboki eragin diezaieke, eta horrek eragina izan dezake haien garapenean.

Klima-aldaketak haurren arnas aparatuan ere eragin negatiboak ditu, asma bezalako gaixotasunak eragin dezakeelako. Hori ez ezik, aire kutsadurak garuna ere kaltetu dezake, haurren garapen neuronala arriskuan jarriz.

   Ba al dakizu   
Nahiz eta haurrak klima-aldaketarekiko kalteberagoak izan, horiei aurre egiteko ezagutza, ideia eta ekimen gehien egiten dituztenak ere badira.

Zer konpromiso hartu dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntzan, curriculumetan aldaketa klimatikoa lantzen da, haurrek klima-aldaketari buruzko ezagutzak eskura izateko. Gurasoen inplikazioa ere beharrezkoa da, arazo honi garrantzi handiagoa emateko.

Haurrak prestatu behar dira klima aldaketak eragindako arazoei aurre egiteko. Hori dela eta, haurrek kezkak partekatu behar dituzte, arazo globalaren aurrean haien parte hartzea erakusteko. Gainera, azken urteetan aktibista gazte batzuk agertu dira, haurrei motibatzen dietenak, esate baterako Greta Thunberg.

Hortaz aparte, modu jasangarrian mugitzea komeni da, kontsumoa murriztu, tokiko kontsumoa handitu kontsumitutako elikagaietan, produktu iraunkorrak erosi, zaborra bereizi, berrerabili eta birziklatu...

Irudian, kontsumitutako gauza bakoitza birziklatzeko ontzi desberdinak ikusten dira.

Intereseko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaketa klimatikoari buruzko bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=RYhhNDDcr9A