Wikipedia, Entziklopedia askea

Markel B/Proba orria

GIH3_OSASUNA ETA ONGIZATEA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen Jasangarrirako 3. helburua Nazio Batuek 2015ean ezarritako Garapen Jasangarriaren 17 helburuetako bat da.

   Ba al dakizu   
Lo egitea dieta eta ariketa bezain garrantzitsua dela? Beraz, behar adina ordu lo egin.

Helburua bizitza osasuntsua bermatzea eta guztion ongizatea adin guztietan sustatzea da. Izan ere, osasun on bat izatea oso garrantzitsua da eta egunero egiten ditugun errutinak bizi kalitateak baldintzatzen du. Alegia, biztanleria osasuntsu badago, gizartea modu egokiagoan funtzionatuko du. Osasun egokia jarduera hauen bitartez lor daiteke: ariketa erregularra egitea, ura kantitate minimoa edatea eta dieta osasungarria eta orekatua kontsumitzea. Ildo beretik, osasun mentalak duen garrantzia adierazi behar da. Adimenak baldintzatzen du nola arrazoitzen eta sentitzen zaren, eta nola jokatzen duzun bizitzak ezartzen dituen erronkei aurre egitean. Izan ere, edozein ekintza zure burmuinean hasten da. Beraz, osasun mental on batekin produktibitatea handitzen da, harreman sozialak hobetzen dira edo osasun fisikoa hobetzen da. Hala ere, osasunaz aparte munduan badaude beste gai garrantzitsu batzuk hobeto behar direnak. Adibidez, aldaketa klimatikoa murriztea, desberdintasun sozialak ezabatzea edo pobrezia desagertzea.

OSASUNAREN GARAPENA HISTORIAN ZEHAR[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza mina, sufrimendua eta ezintasuna tratatzeko beharrari emandako erantzun gisa sortu zen. Historian zehar, medikuntza aldatzen joan da eta askoz hobera eboluzionatzen. Antzinaroan (k.a.4000) medikuntza ez zen oso garrantzitsua, eta oinarri zientifikorik ez zegoenez, askotan ez zekiten zer gertatzen ari zen eta ez zen arazoa konpontzen. Erabiltzen ziren teknikak eta ematen ziren diagnostikoak medikuaren usteetatik edo sinesmenetatik abiatzen ziren. Denbora pasa ahala, jendea osasunari gero eta garrantzia gehiago ematen hasi zion eta honi esker, bizi-kalitatea eta bizitza esperantza handitzen joan zen. XVII eta XVIII. mendeetan ikerketa batzuen ostean, garrantzia ematen hasi zitzaion gizarte higieneari eta osasun publikoari, bereziki gaixotasunak eta pandemiak ekiditzeko.

Ariketa funtsezkoa da osasun fisikorako eta adimenaren osasunerako.

Urte hauetan emandako garapen industrial eta teknologikoari esker industria farmazeutikoaren garapena ekarri zuen eta honekin batera gaixotasunen ikerketak etorri ziren. Horretaz aparte, industrializazio garaitik aurrera (XIX. mendean), bizi baldintzak hobetzen joan dira geroz eta gehiago. Ondorioz, pertsonen osasuna geroz eta hobeagoa da. Teknologiaren garapenarekin batera, gero eta aurrerapen gehiago ematen dira medikuntzan eta hori dela eta, gure bizi itxaropena gero eta altuagoa da.

Baina, historian zehar aurrera pausuak eman diren arren, gaur egun ere osasun baliabideak urrun daude unibertsalak izatetik. Zoritxarrez, milioika lagun hiltzen dira oraindik ere higiene faltagatik; nahiz eta, sendakariak eta prebenitzeko moduko gaixotasunak izan. Oraindik ez dira bermatu pertsona guztientzako osasun eskubide guztiak.

ZEINTZUK DIRA HELBURUAK?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2030-erako...
  • Amen eta haurren heriotza-tasa murriztea.
  • Epidemiak eta beste gaixotasunei aurre egitea.
  • Munduan trafiko-istripuek eragindako heriotzen eta lesioen kopurua erdira jaistea.
  • Osasun-estaldura unibertsala lortzea.
  • Herrialde guztiek munduko osasunerako duten gaitasuna indartzea.
  • Mundu osoan medikamentu eta txerto seguruak eskuratzeko aukera bermatzea
  • Osasunaren finantzaketa eta osasun-langileen kontratazioa eta garapena handitzea.

Eta noski...

  • MUNDU JUSTUAGO BAT IZATEA!

BITXIKERIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Barrea edozein arazoetarako erremedio handia dela? Izan ere, jarrera positibo bat izatea gakoa da.

  • Ariketa fisikoak egitea zahartzarorako oso onuragarria da.
  • Eskuak garbitzeko ohiturak haurren heriotza-tasa murrizten du.
  • Muskulu indartsuena aurpegian dago.
  • Janaria ez da dastatzen hotzaldi batean.
  • Ariketa fisikoa egiten dutenek hobeto lo egiten dute egiten ez dutenek baino.
  • Ariketa fisikoak gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua prebenitzen du.
  • Bizitza aktibo eta osasungarria eramaten duten ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte beren ikasketetan.
  • Jarduera fisikoak egitea larruazala hobetzen du.

GEHIAGO JAKITEKO[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.euskadi.eus/pdf/2030-agenda-garapen-jasangarria-desarrollo-sostenible-basque-country.pdf
  2. https://www.unescoetxea.org/dokumentuak/AGENDA_2030_EUSKADI.pdf
  3. https://blogs.vitoria-gasteiz.org/vgaztea/2019/05/22/garapen-jasangarriko-helburuak-3-a-osasuna-eta-ongizatea/?lang=eu