Edukira joan

Lankide:Naroa Paniagua/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Culex Pipiens

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Culex pipiens

Culex Pipiens edo eltxo arrunta animalia bat da, hain zuzen ere intsektu bat. Munduko hainbat leku ezberdinetan (landa-inguruetan eta hiri-inguruetan) aurki dezakegun espeziea da, munduko hainbat klima eta egoera ezberdinera moldatzeko gaitasuna duelako: ur garbian edo ur kutsakorrean egon daiteke eta tenperatura aldaketak ez dio inolako kalterik egiten.

Genero honen barruan espezie mota asko daude, eta horien artean Culex pipiens edo Culex quinquefasciatus azpimarra ditzakegu, gizakiarengan zein animaliengan gaixotasun eragile handiak direlako. Hegoak izatea oso faktore garrantzitsua da gaixotasun horien transmisiorako.

Culex Pipiensaren Biologia Eta Eboluzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Culex Pipiensaren barnean, “Pipiens arrunta” eta “Pipiens Molestus” intsektuak bilatu daitezke.

“Pipiens Arrunta”-ri dagokionez, talde handietan batu daitezke, hauek, txoriei hozka egiteko gai izaten dira, eta beharrezkoa izaten dute odola arrautzak ezartzeko eta erreproduzitzeko. Horrez gain, neguan geldirik mantentzen dira, eta berotasuna eta eguraldi ona hastean azaltzen dira berriz ere.

Bestalde, “Pipiens Molestus”-ari dagokionez, honakoak, espazio itxietan mantendu daitezke, honakoak, gizakiei hozka egiten diete, eta gai dira arrautzak jartzeko odola xurgatu aurretik. Horrez gain, urte guztian zehar egoten dira aktibo, eguraldiak ez baitu eragiten beraiengan, hori bai, argira hurbiltzeko joera izaten dute.

Culex Pipiensa (Ohikoa) leku hezeetan pilatzen da, hala nola, Europa, Ipar-Amerikan eta Asian batez ere. Bestalde, Culex Quinquefasciatusa, batez ere zonalde tropikal eta subtropikaletan pilatuta dago.

Esan bezala, intsektu horiek erlazio eta lotura handia izan ohi dute gaixotasun ezberdinekin, batez ere dirofilarien transmisioarekin, arbobirusekin, bereziki West Nile birusekin (Culexaren pikadura bidez transmititzen dena), flabibirusekin (entzefalitis japoniarra, esaterako) eta hegazti-plamodioekin. Culex quienquefasciatusen kasuan, gainera, Chikungunyarekin edo berriki Zikarekin erlazionatu da; Wuchereria bancrofti-ren eragile nagusia ere bada.

Noiz Ziztatzen Du?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen esan bezala, eltxoa hiri eta landa ingurunean ibiltzen da, eta horregatik gehienetan gela barruan ziztatzen du, eltxo ohikoena izanez. Emeek  gauez ziztatzen dute, eta arrek, aldiz, egun osoan zehar.

Nolakoa Da Bere Ziztada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eltxoaren ziztada ez da mingarria izaten, baina gehienetan ziztadaren inguruan azkura ematen du. Zonalde hori hazkatuz gero, tokia gorritzen da eta batzuetan odol pixka bat irten daiteke, baina ez ukituz gero ordu gutxi batzuk eta egun batzuk bitartean irauten du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fundacion iO. (2020, 3 noviembre). Culex - Fundación IO. Fundación iO. https://fundacionio.com/salud-io/one-health/entomologia-para-todos/culex/