Lankide:Oier99/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki-energia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki-energia.

Eguzki-energia iturri agorrezina da, non energia erradiazio elektromagnetiko moduan bidaltzen duen lurrera. Erradiazio hori behar bezala jasoz gero, energia termiko zein elektrikoa eskuratu daiteke, bakoitzari dagokion teknologia erabiliz; eguzki kolektoreak eta panel fotovoltaikoak hurrenez hurren.

Eguzki-erradiazioan zuzeneko erradiazioa eta erradiazio barreiatua bereizten dira. Zuzeneko erradiazioaren kasuan, izenak dioen bezala, zuzenean iristen da izpia panelera, islapenik edo tarteko errefrakziorik gabe. Erradiazio barreiatuaren kasuan, eguzki izpiak hodeietan eta gainerako elementu atmosferiko desberdinetan islatu eta errefrakzio fenomenoak gertatzen dira.

Bi erradiazio motek alde onak eta txarrak dituzte: zuzenekoaren kasuan, erradiazioa gehiago kontzentratu ohi izaten da, gehiago aprobetxatuz, baina norabide bakar batean lortu ahal izaten da. Horretarako errezeptoreak erabiltzen dira, non eguzkiaren norabidea jarraitzen duten zuzeneko erradiazio hori etengabe lortzeko.

Barreiatuaren edo lausoaren kasuan aldiz, erradiazio hori ez da hainbeste kontzentratzen, baina norabide guztietatik lortu ahal izaten da energia lortzeko behar izaten den erradiazio hori.

Eguzki-energiaren abantaila garrantzitsuetako bat kontsumo-leku berean energia sortzeko aukera ematen duenarena da. Hala, sorkuntza banatuko sistemak sor ditzakegu, eta, horietan, garraioarekin lotutako galerak ia erabat ezabatuko lirateke, gaur egun %40 izatera iristen direlarik.

Energia eolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oizeko parke eolikoa.

Energia eolikoa haize-indarra erabiltzean lortzen den energia da, aire-korronteek sortutako energia zinetikoa baliatuz. Korronte hauek, aire masak abiadura proportzionalekin (presio gradientea)  presio altuko eremuetatik presio baxuko eremuetara desplazatzean sortzen dira. Hortaz, energia eolikoa eguzki energiarekin zuzenki lotuta dagoela esan dezakegu, izan ere, atmosferako  presio aldaketak eguzki-erradiazioren xurgapenak eragiten ditu.

Energia baliabide hau antzinatik erabili izan da belaz bultzatutako itsasontziak edo errotak funtzionarazteko. Egun, haizearen energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen duten turbina eolikoak mugiarazteko erabili ohi da.  

Energia garbia eta merkea denez, pil-pilean dagoen energia mota da. Mota honen barnean hedatuena eta hazkunde handiena duena elektrizitatea ekoizteko parke eolikoena da. Parke eolikoa elektrikoki konektatutako aerosorgailu-multzoa da.

Aerosorgailuak makina birakariak dira, eta hiru hegal izaten dituzte, 20-25 metrokoak, ardatz bati lotuak. Ardatz horri lotuta errotore bat dago haize energiaz elikatzen dena. Azken honek, sorgailu elektriko bat aktibatzen du, errotazioaren energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen duena.

Aerosorgailu horiek 40-50 metroko altuera izaten dute, lekuaren orografiaren arabera, baina altuagoak ere izan daitezke. Hona hemen,  iritzi publikoaren ikuspuntu estetikotik arazo handienetako bat.

Horrez gain, hauen funtzionamendu naturalak gauzatzen duen zarata eta hegaztiei egiten dien kaltea aipatzekoa arazoak izan daitezke.

Bestalde, energia elektrikoa sortzeko haizea erabiltzeak gas-emisioak murrizten ditu, eta hortaz, berotze globala gutxitzeko ezinbesteko aukera dela esan daiteke.

Energia hidraulikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presa hidroelektrikoa.

Ur-jauzietan metatutako energia potentziala energia elektriko bihurtu daiteke. Zentral hidroelektrikoek ibaien energia aprobetxatzen dute sorgailu elektriko bat mugitzen duten turbinak martxan jartzeko. Espainian, kontsumitzen den elektrizitatearen %15a energia hidraulikoaren bidez lortutako energiarekin asetzen da.

Energia berriztagarrien baliabide garrantzitsuenetako bat instalazio hidroelektrikoetatik datorrena da. Energia-iturri garbia eta bertakoa da, baina, horretarako, behar diren azpiegiturak eraiki behar dira, potentzial erabilgarria erregairik gabe aprobetxatzeko. Energia-mota horren arazoa eguraldiaren araberakoa dela da.

Biomasa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki-energiatik abiatutako landare-fotosintesiaren bizitzan oinarritzen da, non honek, aldi berean kate biologiko bat gauzatzen duen. Fotosintesiaren bitartez, klorofila duten landareek  energia-baliorik gabeko produktu mineralen karbono dioxidoa eta ura energia-eduki handiko material organiko bihurtzen dituzte, eta, aldi berean, beste izaki bizidun batzuen elikagai dira. Beraz, prozesu hauen bitartez, biomasak epe laburreko eguzki energia karbono eran metatzen du. Fotosintesi prozesuan gordetako energia hori, geroago energia termiko eta elektrikoan bihurtu daiteke,  eta biltegiratutako karbono dioxidoa berriz askatzen da.

Energia geotermikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia geotermikoa lurraren barneko beroaz baliatuta lortzen den energia da. Lurraren energia geotermikoa planetaren jatorrizko eraketatik eta mineralen deskonposizio erradioaktibotik dator. Gradiente geotermikoak, hau da, planetaren nukleoaren eta haren azaleraren artean dagoen tenperatura-diferentziak, energia termikoa etengabe eroatea bultzatzen du bero moduan.

20ºC eta 150ºC bitarteko tenperaturak eraikinak berotzeko erabil daitezke, baina 150ºC gorako tenperaturak energia elektrikoa eskuratzeko erabiltzen dira, turbina elektrikoak birarazteko behar den lurrun egoeran aurkitzen baita barneko materia.

Geotermiko hitza  greko hizkuntzatik dator, izan ere, geo hitzak "lurra" esan nahi du, eta thermos hitzak berriz "beroa", beraz, hitzez hitz, "lurraren beroa".

Itsas energia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoko olatuez, mareaz, gazitasunaz eta ozeanoko tenperatura aldaketez baliatuz lortzen den energia berriztagarriari deritzogu itsas energia. Ozeanoetan etengabe agertzen den ur mugimenduak energia zinetiko ugari sortu ohi du, eta energia mota hau, etxeak asetzeko, industriarako edo garraiorako erabiltzen den energia elektrikoan bilakatu daiteke, elektrizitatea sortuz.

Ozeanoek energia kantitate izugarria dute, eta energia berriztagarri berri ugari emateko ahalmena du mundu osoan.

Ipar Korean kokatutako Sihwa Lake Tidal Power Station da gaur egun itsas energia eskuratzeko dagoen instalazio handiena, non 254 MW-ko potentzia erabilgarria lortzeko ahalmena duen.

Euskal Herriko egoerari dagokienez, gehien erabiltzen den itsas energia olatu-energia da, olatu handiak eta ugariak egon ohi baitira. Mutriku herrian kokatuta dago instalazio handiena, non 300 KW-ko potentzia erabilgarria lortzeko gai den.

Ingurumen-inpaktua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia-iturri guztiek eragiten dute nolabaiteko ingurumen-inpaktua, eta iturri berriztagarriak ez dira salbuespena.

Biomasa eta bioerregaien kasuan mugatua da  CO2-emisioak murrizten laguntzeko duten gaitasuna, hauek erretzerakoan (hauen errekuntzan)  aire kutsakorreko isurpen handiak baitaude. Egia da landatutako landareen hazkundeak emisio kaltegarriak birxurgatuko dituela, baina azpimarratu behar da, halaber, landatzeko moduko lurra behar dela, eta horrek lehia dakarrela elikagaien hornidurarekin eta, beraz, hauen prezioaren eraginarekin. Gainera, biomasak eta bioerregaiek ur kantitate handiak behar dituzte.

Bestalde, beste mota batzuetako iturri berriztagarriek, hala nola energia eolikoa, fotovoltaikoa eta hidraulikoa, aurreko iturriak ez bezala CO2 emisioak murriztera lagun dezakete, eta gainera, hauen erabilerak ez du ur kontsumorik suposatuko.

Baina honek ez du esan nahi horiek inolako eraginik ez dutenik, sarritan, energia berriztagarrietan oinarritutako zentralak erregai fosilen zentralak baino askoz handiagoak direnez, natura zaintzeko babestutako lur eremuak erabili behar izaten dira zentral hauek eraikitzeko, eta energia berriztagarri mota desberdinak ahalik eta gehien ustiatzeko.

Haize energian oinarritzen diren aerosorgailuen kasuan, ikusmen inpaktua eragiten dute paisaian, maiztasun txikiko zarata ere ateratzen dute, eta hegaztientzako tranpa bilaka daitezke.

Energia hidraulikoaren kasuan, energia lortzeko erabiltzen diren zentralak hainbat arazo larriren eragile dira, hala nola: biodibertsitatearen galera, kendu behar izandako landare-materiaren ondoriozko metanoaren sorrera, bereziki klima epeletan eta beroetan sorrarazten diren sukar horia eta eskistosomiasia bezalako pandemiak eragitea eta kultura- edo paisaia-ondareko eremuak urez betetzea.

Eguzki energia aprobetxatzean datzan fotovoltaikoaren erabilera da kalte gutxien eragiten dituenetariko bat, energia horrek sorkuntza banatua ahalbidetzen baitu, sarera konektatzeko prestatutako instalazio handietan sortutako elektrizitate fotovoltaikoa eta termoelektrikoa izan ezik, oro har, eremu handia hartzen baitute.

Ezin genezake ahaztu aerosorgailu, bateria eta panel fotovoltaiko hauen fabrikazioan lur arraroen elementu ugarien beharra izaten dela, meatzaritza lanak areagotuz, eta hortaz, ingurumenerako zein gizarterako arazotzat hartzen da.

Gainera, eguzki-panelen ugaritasunak  gainazalaren albedoa aldarazten du, non berotze globalarekin guztiz erlazionatuta dagoen.

Beste energia iturri batzuek ere inpaktu nabarmena izan dezakete, adibidez, energia geotermikoaren prozesuetan metal astunak eta berotegi-efektuko gasak gainazaleratu daitezke.

Azken urteotan indarra hartu duen beste energia mota bat itsas energia da. Olatuen zein  itsaslasterren energiak eragin txikia izan ohi dute ingurumenean, orokorki, kostalde malkarrean egoten baitira. Hasierako kostu handiak eta ingurumenean duen eragin bortitza direla eta mareomotrizeren garapena bertan behera geratu da.

Eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia-iturri berriztagarriek lur-eremuko duten energia-dentsitatea, energia fosil edo nuklearrak dutenarekin konparatuta nabarmenki txikiagoa da. Energia berriztagarriko zentralek milaka hektarea okupatzeko joera dute, eta, ondorioz, ingurumen-kezkak eta gizartearen aurkako mugimenduak  eragiten dituzte, bereziki populazio-dentsitate handiko herrialdeetan. Are gehiago, lur okupazio arazo hau eztabaidan dago zentralak ingurumen-garrantzia duten eremuetan eraikitzen ari direlako, eta honezkero, mundu osoko landare- eta animalia-espezieen habitatak mehatxatzen dabiltza.

Eguzki-energiako instalazioak gauzatzeko beharrezkoa den lur eremua dela eta lehian daude  landu daitekeen lur-erreserbekin. Lurrean instalatutako parke eolikoak, kezka estetikoa sortzeaz gain, hauek egiten duten zarata eztabaidan dago. Izan ere, azken arazo honek gizakiari eta basa-bizitzari kalte egiten dio.

Energia eolikoa eta eguzki-energia bezalako iturrietatik abiatutako energia sistemen ekoizpen ekarpena aldakorra da, eguraldiaren araberako energia motak baitira, eta, horrenbestez, ahalmen-faktore txikia dute. Sistema hauen aldizkakotasuna dela eta, nahitaezkoa gertatzen zaie energia metatze biltegi baten laguntza izatea, edo bestela, aldizkakotasun arazorik ez duten energia-iturriak eskuragarri izatea, esaterako, energia hidroelektrikoa, biomasa errausketa edo energia nuklearra.

Badago nolabaiteko eztabaida errausketa (biomasaren energiaren barruan) eta energia hidraulikoa (eskala handian) energia berde gisa kontsideratzearen inguruan, sortzen dituzten ingurumen-inpaktuengatik, energia berriztagarriak izan arren.

Energia nuklearraren kasuan baita, eztabaidagai da energia garbitzat duen estatusa. Izan ere, berotegi efektuko gas-emisioen tasarik apalenetako bat duen arren, hondakin nuklearrak sortzen ditu eta hauen ezabapen metodoen inguruan badago liskarra ere. Dena den, gaur egungo "hondakin" definizioaren arabera, ezin genezake garbitzat jo.

Energia berriztagarrien abantailak nabarmenak diren arren, iritzi publikoan ere eztabaida sortu dute. Alde batetik, Greenpeace  talde ekologistak biomasak ingurumenean izan dezakeen eraginari buruz hitz egin du, eta baita sektore berri horretan askok ikusi duten negozioari buruz ere. Kolektibo horrek, beste elkarte ekologista batzuekin batera, parke eolikoen eragina begi txarrez ikusten dute, nahiz eta hauen intzidentzia negatiboa iturri ez-berriztagarriena baino txikiagoa izan. Horretarako, haize sorgailuak itsasoan instalatzea proposatu dute, ingurua ez kutsatzeko eta bide batez energia gehiago lortzeko (oztoporik egon ezean ez dago galerarik). Hala ere, beste sektore batzuek mota horretako aukerak baztertu dituzte, batez ere enpresek, kostu ekonomiko altuak suposatzen dituztelako. Ekologisten arabera, energia-enpresek monopolioa eskuratzea beste helbururik ez dute, eta enpresaburuen iritziz aldiz, erabiltzaileen onurarako energiarengatik ordaindu beharreko prezioa txikiagoa da energia berriztagarrietatik eskuratutakoa denean.