Haize-sorgailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Offshore sorgailu eolikoak (Belgika)
Sorgailu eoliko indibiduala
(1,75 Kw, diametroa 2m), Donostiako udaletxearen aurrean.

Haize-sorgailuak edo aerosorgailuak (batzuetan sorgailu eolikoak) haizearen energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen duen gailua edo makina da. Funtsean, haizeak abiarazten duen turbina batek (turbina eolikoa) mugitzen duen sorgailu elektriko bat da. Kasu honetan, airearen mugimenduaren energia zinetikoak, errotore helize bati ematen dio energia mekanikoa eta errotore horren transmisio sistema mekanikoaren bidez sorgailuaren errotorea biratu egiten da. Normalean alternadore trifasiko bat izaten da eta horrek, errotazio energia mekanikoa energia elektrikoa bihurtzen du.

Aerosorgailu ezberdinak existitzen dira: potentziaren arabera, errotazio ardatzaren disposizioaren arabera, sorgailuaren arabera...

Aerosorgailuak bakarrik, modu isolatu batean, edo taldeetan lan egin dezakete, parke eolikoetan edo generazio eolikoen plantetan, inpaktu anbientalaren arabera eta palen mugimenduak eragindako turbulentzien arabera.

Europan bi eredu bereizten dira bereiziki:

  1. Europa erdialdeko eredua, non aerosorgailuak hirietatik gertu talde txikietan kokatzen diren (Alemanian, Danimarkan eta Herbehereetan, adibidez).
  2. Espainiako eredua, non aerosorgailuak hirietatik nahiko urrun egoten diren, mendialdean eta talde handietan.

Energia eolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia eolikoa haizeak aerosorgailuaren palak mugitzerakoan sortzen den energia da. Energia hau, garapen prozesu bat jarraitzen hari dena, kontsumo energetikoaren demandagatik sortua da.

Normalean, haize zonalde onenak diren tokietan ezarri ohi dira haize-sorgailuak. Honakoak dira gune horiek:

  • Kostaldea, lur eta itsasoaren aire-korronte termikoak direla eta;
  • Ordoki kontinental handietan, arrazoi berdinengatik;
  • Zonalde menditsuetan, gailurren inguruan haizeak habiadura altuagoa izaten baitu.
Parke eolikoak Euskal Herrian

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardatz horizontalekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aerosorgailu hauek, ekipoaren errotazio ardatza lurrarekiko paraleloa izaten dute.

Ardatz horizontalaren zati nagusiak:

  1. Errotorea: errotorearen palak, material konposatuekin eraikitzen dira batez ere, eta biratzean, momentu angeluar bat sortzen dute sorgailuaren ardatzean. Errotore modernoek 42m-tik 80m-ko diametroa eduki dezakete eta MW askoko potentziak ekoitzi. Errotazioaren abiadura palaren puntako abiaduraren arabera mugatua da (palaren puntaren abiadura irizpide akustikoek mugatzen dute).
  2. Gondola edo nacelle-a: bertan kokatzen dira aerosorgailuaren elementu mekaniko eta elektriko guztiak (biderkatzailea, sorgailua, kontrol armairua,...)
  3. Engranaje-kutxa: hauen funtzioa errotorearen ardatzaren biraketa abiadura txikia sorgailuaren ardatzaren abiadura handira transformatzea da. Zenbait modelok ez dute horrelakorik.
  4. Sorgailua: mota askotakoak izan daitezke, aerosorgailuaren diseinuaren araberakoak. Sinkrononoak ala asinkrononoak, urtxintxa-kaioladunak edo bi aldiz elikatuak, elektroimanekin edo iman permanenteekin izan daitezke. Beraz, sorgailuak energia elektrizitate bihurtzen du.
  5. Dorrea: sorgailua leku altuenean mantentzen du, bertan haizeak intentsitate handiagoa duelako eta horrela palak bira egin dezakete eta ekipoaren kargak lurrera transmititu ahal dira.
  6. Kontrol sistema: ekipoaren funtzionamenduaren segurtasunaz arduratzen da, gondolaren orientazioa, palen posizioa eta ekipoak emandako potentzia totala kontrolatzen du.

Ardatz bertikalekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haize-sorgailu hauetan, errotazio ardatza lurrarekiko perpendikularra da.

Bere abantailak honakoak dira:
  1. Dorrerik ez dutela behar, eta ondorioz, bere sistemen mantentzea errazagoa da.
  2. Orientazio mekanismorik ez dute behar.
Bere desabantailak berriz, honakoak dira:
  1. Lurretik hurbilago daudenez, hartzen duten haizearen abiadura txikia da.
  2. Efizientzia txikiagoa dute.
  3. Ez dira automatikoki abian jartzen, sarera konektatuta egon behar dira sorgailua motor bat bezala erabili eta abiarazi ahal izateko.
  4. Kable tentsoreak behar dituzte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haize-sorgailu