Edukira joan

Lankide:Txikillana/Vittorio Emanuele II galeria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikillana/Vittorio Emanuele II galeria
Kokapena
Vittorio Emanuele II galeriaren oktogonoaren kupula.

Vittorio Emanuele II galeria Milango gune komertzial famatua da.

Galeriak Milango bi monumentu famatu lotzen ditu: Duomo katedrala (haren enparantzaren iparraldean dago) eta La Scala antzokia.

Galeria 1861ean diseinatu zen, Londresko Burlington Arcade galeriaren ereduari jarraitzen; 1865-1877 artean eraiki zen Giuseppe Mengoni-aren zuzendaritzapean (Duomoko enparantza moldatu zuen arkitekto bera), Vittorio Emanuele II Italia bateratuaren lehen erregearen agintaldian alegia.

Garai berean beirateko beste galeria komertzial handiak ere egin ziren, hala nola Saint-Hubert Erret Galeriak Bruselan (1847an inauguratuak), San Petersburgoko "Passage"a (Пассаж, 1848koa), Napoliko Umberto I galeria (1890koa) edo Budapesteko galeria.

XX. mende hasieran "Artisten Galeria" bezala ezagutzen zen, Scala inguruan mugitzen ziren musikarien aisialdi lekua zenez; euskaldunak barne (adibidez Antonio Paoli edo Isidoro Fagoaga); garai horretan Baedeker bidai-gidetan "Vittorio Emanuele II galeria" izenarekin aipatzen hasi zen.[1] Il salotto di Milano (Milango saloia) ere esaten zaio, hango dendek eta saltokiek osartzen duten bilgunearengatik.[2]

Eraikina beirazko ganga duten bi arkupez osatua dago, kupula batez estalitako gune oktogonal batean gurutzatzen direnak. Arkuen egitura burdinurtuzkoa da, XIX. mendeko modanko diseinuari jarraiki.

Milangoak bere garaiko galeriek baino tamaina handiagoa du, eta merkataritza-gune modernoen aurrekari zuzena da, haiei ematen zaien "galeria" izenetik hasita. Burdin egitura hauek Parisko Eiffel dorrea ere inspiratu zuten.

Dendak, jatetxeak eta hotelak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Galeria 1880an.

XX. mende hasieran, galeriak lau solairu zituen; eta haietan luxuzko dendak (haute couture, bitxiak, liburuak, arte galeriak...), ostalari guneak (jatetxeak, kafetegiak, tabernak...) eta hotel bat zeuden (Town House Galleria, hiriko garestiena). Galerian hiriko saltoki zaharrenak daude, hala nola Biffi kafetegia (1867an Paolo Biffi erret gozogileak sortua, eta 1882an argiztapen elektrikoa instalatu zuen lehena),[3] Savini jatetxe sofistikatua, Bernasconi zilar-denda edo Zucca taberna modernista .

Kristalezko gangadun arkupeetako baten ikuspegia.

Badira beste era bateko kate famatuak ere (Prada, Massimo Dutti, Gucci, Armani), baita fast food erako jatetxeak ere (Autogrill).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txikillana/Vittorio Emanuele II galeria
  1. Fagoaga, Isidoro de.. (1975). Retablo vasco : Huarte, Ravel, Paoli, Gayarre, Eslava. Editorial La Gran Enciclopedia Vasca ISBN 84-248-0194-6. PMC 2332617. (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  2. Northern Italy.. APA 2003 ISBN 981-234-903-0. PMC 50936520. (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  3. (Gaztelaniaz) «Galleria Vittorio Emanuele II, Milán» A la carta para dos 2017-10-22 (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).