Lankide eztabaida:Bitor

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Bitor, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Kaixo Bittor. Ekilore artikuluan egin dituzun aldaketak kendu ditut. Begiratu mesedez ipini ditudan erreferentziak. Ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 19:24, 6 Martxoa 2009 (UTC)

Kategoria egokiak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Bitor! Kategoria egokiak jartzea garrantzitsua da. Txibiak eta olagarroak ez dira arrainak, Zefalopodoak dira eta, beraz, kategoria egokia Cephalopoda da. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 18:26, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Bale, ikusten dut ez duzula euskaraz ondo egiten... dudarik baduzu eskatu laguntza, ze akats batzuk aurkitu ditut lehen... ongi segi! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:05, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Kaixo Bitor. Non aurkitu duzu Pipermina Capsicum frutescens dela? Begiratu ditudan hiztegietan Piperraren (Capsicum annuum) barietate bat da (Euskalterm). --josugoni (erantzun hemen) 14:59, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Euskara_ikasten_ari txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Bitor, zure artikulu batzuk zuzentzen aritu naiz. Uste dut {{Euskara ikasten ari}} txantiloia jarri beharko zenukeela zure artikuluetan, horrela errazago aurkituko ditugu gero zuzendu nahi baditugu. Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 22:45, 17 Otsaila 2010 (UTC)

Primerament felicitats pel treball que aquestes realitzant en la Euskarazko Wikipedia, que és molt per a algú que aquesta aprenent euskara.
També volgués demanar-te que posessis aquesta plantilla: {{Euskara ikasten ari}} (""Aprenent euskara") ja que a l'estar aprenent un idioma és usual que a l'escriure un articulo en aquest idioma es puguin cometre errors gramaticals (jo el primer, a l'escriure articulos en anglès). Per quin et fem aquesta petició? La raó és que posant aquesta plantilla, aquest article entra en una lísta a articles a revisar gramaticalment, d'aquesta manera es facilita dit treball i aquests articles són revisats gramaticalment pels administradors o altres usuaris.
Sense sols que afegir, animandote que segueixis en el teu aprenentatge de l'euskara i tornant a felicitar-te per la teva bona labor en la Wikipedia en Euskara (especialment en el camp de l'Agricultura/Nekazaritza). Una cordial salutació, Agur bero bat. --Euskalduna; (esaidak hemen) 11:27, 2010ko martxoaren 13a (UTC)
Zorionak ematea nik ere, baina nire aurretik beste lankideek egin bezala, {{euskara ikasten ari}} txantiloia erabiltzea eskatzen dizut, gero zuzenketak egitea errazagoa izateko. Zorionak berriz eta ekin lanari! Eskerrik asko.--Janfri; bai esan? 19:33, 17 Apirila 2011 (UTC)

Zorionak, lankide![aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Bittor.

Mezu honen bitartez zoriondu nahi zaitut gure wikipedian egin dituzun aportazio guztiengatik.

Ez da makala zure lana euskarazko wikipedian: 200 artikulu baino gehiago sortu duzu. Segi horrela!

Badakit euskara ikasten ari zarela, eta horrek meritu handiagoa ematen dio zure lanari. Eutsi goiari!

Ni Josu naiz, eta Biologiari buruzko artikuluak idazten ditut aspalditik gure wikipedia honetan. Edozein gauza behar baldin baduzu, idatzi iezaidazu lasai.

Zorionak eta agur bero bat.

-Josu 18:27, 16 Apirila 2011 (UTC)

Infloreszentzia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Bitor.

Infloreszentzia artikulua ondo idatzita dago, ez dago ezer zuzentzeko.

Gertatzen dena da kopiatu egin duzula Harluxet entziklopedian dagoena, eta alde horretatik nire zalantzak ditut artikulu honen "jatortasunaz" (nahiz eta beheko aldean erreferentzia ipini).

Agurrak,

-Josu 17:57, 21 Maiatza 2011 (UTC)

Laguntzeko prest[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Bitor. Josu naiz, euskarazko wikipediaren lankidea. Orain dela ia hiru urte mezu bat bidali nizun zu zoriontzeko, euskara menperatu ez arren artikulu batzuk idazten dituzulako. Oso ongi! Orain, mezu honen bidez bi gauza komentatu nahi dizut. Alde batetik, ikusi dut batzutan artikulu oso motzak idazten dituzula (adibidez, Multituberculata edo Theriodontia artikuluak). Honelako kasuetan, ona da biologiaren zirriborroaren txantiloia erabiltzea (nik jarri dut txantiloi hori zure bi artikulu horietan). Txantiloi hori jartzeko oso erraza da. Idatzi behar duzu

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

besterik ez. Horrela, beste lankide batek aukera izango du gero artikulu hori garatzeko. Bestalde, euskara ikasten ari zarenez, eta oraindik maila handia ez duzunez, esan nahi dizut egunen batean laguntza behar baldin baduzu (zalantza ortografiko bat baldin baduzu, adibidez) niri idazteko, oso gustura lagunduko dizut. Besterik gabe, zorionak berriz gure wikipedian egiten duzun lanarengatik, eta laster arte. -Josu (eztabaida) 16:59, 14 urtarrila 2014 (UTC)

Moldaketa egina[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Bitor.

Landare baskularren artikulua moldatu egin dut. Beste batean laguntza behar baduzu, esan lasai. Ondo bizi. -Josu (eztabaida) 18:03, 21 urtarrila 2014 (UTC)

Kaixo, Bitor! Esporofito artikulua moldatu egin dut. Ea zer iruditzen zaizun... Gametofitoarena falta da. Beste egunen batean egingo dut, zu lehenago animatzen ez bazara.... Ondo segi. -Josu (eztabaida) 13:57, 28 urtarrila 2014 (UTC)

Aupa, Bitor! Egia esan, ez dakit zergatik agertzen den Echinacea-ren taulan animalia baten erreferentzia. Nik ez dut taulak asko kontrolatzen, hoberena izango litzateke Theklan-i edo Assar-i galdetzea, haiek horri buruz nik baino gehiago dakite. Sartu "aldaketa berriak" atalean (ezker aldean) eta hor topatuko duzu Theklan edo Assar-en erreferentzia, sarritan artikuluak idazten dituztelako. Hoberena haiei galdetzea da. Ziur lagunduko dizutela. Ondo segi. -Josu (eztabaida) 10:21, 11 otsaila 2014 (UTC)

Bai, Echinacea izeneko bi artikulu daude (animaliarena eta landarearena). Argipen orria egin beharko da. Nik ez dut kontrolatzen, baina Theklan-ek ziur lagunduko dizula. Ondo segi. -Josu (eztabaida) 15:04, 14 otsaila 2014 (UTC)
Kaixo berriz, Bitor. Argipen orria egin dut (orain Echinacea idazten baduzu bilatzailean argipen orri batera zuzenduko zaitu). Gaia da Echinacea landarearen taula desagertu egin dela. Taula berria egin beharko da, landarearena (lehengo taula gaizki zegoen). Badakizu egiten? -Josu (eztabaida) 15:26, 14 otsaila 2014 (UTC)
Aupa, Bitor! Gaur konturatu naiz taula berria orain agertzen dela. Argipen orria egin ondoren, antza, taula berria berez sortu da. Nik uste dut arazoa konponduta dagoela.-Josu (eztabaida) 21:31, 17 otsaila 2014 (UTC)

Pierre Magnol eta Artemisia (genero)[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Bitor! Bi artikulu horien zuzenketak eginak daude. Pierre Magnol-ena nahiko ongi idatzita zegoen, aldaketa txiki batzuk besterik ez ditut egin. Artemisiarena, aldiz, nire lankide Marklar2007-ak zuzenduta zeukan, artikuluaren historialari begiratzen badiozu ikusiko duzu. Beraz, nik artikulu horretan ia ez dut ezer ikutu. Bukatzeko: hemendik aurrera mezuak bidali nahi baldin badituzu, bidali mesedez nire e-maila partikularrera: iraurgiberri@hotmail.com. Wikipediako lankide eztabaida gauza puntualak idazteko izaten da, zure mezuak hobeto bideratuko dira nire e-mail partikularraren bidez. Ondo pasatu inauterietan! -Josu (eztabaida) 13:24, 2 martxoa 2014 (UTC)