Lankide eztabaida:Isalbidea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Isalbidea, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--TXiKiBoT 09:00, 30 Urria 2008 (UTC)

Zuzenketak artikuluetan[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko ikasleen artikuluak zuzentzeagatik, irakasle jauna. Gauzatxo bat besterik ez: artikulua zuzendu ondoren "zuzendu" karteltxoa kendu dezakezu, nahi baduzu.--Assar; (erantzun hemen) 21:48, 3 Martxoa 2009 (UTC)

Buenos días, soy Claudi Balaguer (Capsot de la Viquipèdia catalana y occitana) espero que me perdonarás pero no sé hablar euskara. Te escribo para ver si puedes dar soporte a nuestra associación "Amical de la Viquipèdia" que está intentando ser un Chapter pero hasta ahora ha topado con diversos problemas y el principal por no representar un estado. Si nos quieres ayudar, puedes añadir la plantilla Txantiloi:Wikimedia CAT que me tradujo muy amablemente vuestro compañero Hegibeltz/Tuc negre, en tu página principal. Eskerrik asko/gràcies/gracias, cordialment, te deseo que tengas un verano estupendo, agur!Capsot 19:56, 11 Ekaina 2010 (UTC)

Kaixo. Hau euskarazko Wikipedia duzu. Ez idatzi espainieraz, mesedez. Eskerrik asko eta ondo segi.--Unai (esan) 10:59, 13 Martxoa 2011 (UTC)

Zer irudi erabil daitezkeen, egile eskubideei dagokienez[aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian, egile eskubideei dagokienez lizentzia librea duten irudiak baizik ezin dira erabili. Ez dago Ingeles Wikipedian egiten duten fair use erabilera egiterik. Euskal Wikipedian irudi bat erabili ahal izateko, Wikimedia Commonsera igo behar da, lizentzia libre egokiarekin. Azalpen gehiago aurkituko duzu Laguntza ataleko «Irudiak nola igo» orrian. --Xabier Armendaritz 2016-03-16, 15:48 (UTC)

Eskerrik asko zuriǃ Zure abisua gabe, konturatu ere ez nintzateke egingo, informazio zaharkitu eta nahasgarri hori hor zegoela... --Xabier Armendaritz 2016-03-16, 16:25 (UTC)

Emakume zientzialariak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Isalbidea:

Biografiak kategoria barruan bere ordenean agertzeko defaultsort erabil dezakezu. Adibidez Dorothy Hill H letran eta ez D letran agertzeko
{{DEFAULTSORT:Hill, Dorothy}}
jarriko genuke kategorien aurrean.

Beste aukera kategorien bukaeran bat bizialdia erabiltzea da:
{{Bizialdia|1939ko|2010eko|Abizena, Izena}}
kodea hurrengo hiru lerroen baliokidea da:
Kategoria:1939ko jaiotzak
Kategoria:2010eko heriotzak
{{DEFAULTSORT:Abizena, Izena}}

Gai honen gainean informazio gehiago Laguntza:Kategoria eta Txantiloi:Bizialdia orrietan daukazu.

Bide batez, egiten ari zareten lana eskertu eta zoriontzeko aprobetxatzen dut. Ondo izan. -Lainobeltz (eztabaida) 10:17, 14 apirila 2016 (UTC)

«Emakume zientzialariak» kategorian alfabetoaren hurrenkera ezartzea[aldatu iturburu kodea]

(Nire azalpenak idatzi eta gero ikusi dut goian Lainobeltzek eman dizun azalpena. «DEFAULTSORT» kodea erabiltzearen aukera hori ere guztiz zuzena da, noskiǃ Zeuk aukeratu zuretzat zein den errazena.)

Kaixo. Kategoria horren barruan izen-deiturak alfabetoaren hurrenkeran ager daitezen, artikulu bakoitzean zehaztu behar da zein den artikulu horren ordena alfabetikoa. Artikulu horiek guztiak biografiak direnez, errazena {{bizialdia}} txantiloia erabiltzea da. Txantiloi hori artikuluaren bukaera-bukaeran txertatzen da (adibidez, «Karmele Artetxe» artikuluan ikus dezakezu, goialdean azaltzen den «Aldatu iturburu kodea» testuan sakatu eta artikuluaren bukaeraraino joanda).

«Bizialdia» txantiloiaren orrian bertan dago esplikatuta nola erabili txantiloi hori. Argibiderik behar izanez gero, galdetu lasai. --Xabier Armendaritz 2016-04-19, 11:59 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan[aldatu iturburu kodea]

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)