Edukira joan

Larisa Korobeinikova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larisa Korobeinikova

(2014)
Bizitza
JaiotzaKurgan1987ko martxoaren 26a (37 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
HeziketaKuban State University of Physical Education, Sport and Tourism (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakeskrimalaria
Pisua60 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: larisa-korobeynikova Edit the value on Wikidata

Larisa Viktorovna Korobeinikova,[1] (errusieraz: Лариса Викторовна Коробейникова,[2] Kurgan, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1987ko martxoaren 26) errusiar eskrimalaria da, floretearekin espezialista.[3].

Bi Europako eskrima txapelketa irabazi ditu emakumezkoen taldekako florete-eskrima modalitatean (2016, 2019) eta hiru munduko txapelketa eskuratu ditu modalitate berean ere (2011, 2016 eta 2019). Horrez gain, bi olinpiar jokotan parte hartu du: Londres 2012 eta Tokio 2020. Denera, hiru domina olinpiko lortu ditu. Londres 2012koetan zilarrezkoa lortu zuen taldekako proban Errusiaren izenean (Inna Deriglazova, Kamila Gafurzianova eta Aida Xanaieva taldekide zituela). Tokio 2020koetan, aldiz, urrezkoa, taldekako proban (Inna Deriglazova, Marta Martianova eta Adelina Zagidullina taldekide zituela), eta brontzezkoa, bakarkako ariketan ROC ordezkatuz. Kontuan izan, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.

Nazioarteko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres ( Ingalaterra) 2. lekua, zilarrezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin
2021 Tokio ( Japonia) 3. postua, brontzezko domina Emakumezkoak bakarka: floretearekin
2021 Tokio ( Japonia) 1. postua, urrezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2009 Antalya ( Turkia) 2. lekua, zilarrezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin
2011 Catania ( Italia) 1. postua, urrezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin
2013 Budapest ( Hungaria) 3. postua, brontzezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin
2014 Kazan ( Errusia) 2. lekua, zilarrezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin
2015 Mosku ( Errusia) 2. lekua, zilarrezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin
2016 Rio de Janeiro ( Brasil) 1. postua, urrezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin
2019 Budapest ( Hungaria) 1. postua, urrezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Leipzig ( Alemania) 3. postua, brontzezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin
2011 Sheffield ( Erresuma Batua) 2. lekua, zilarrezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin
2012 Legnano ( Italia) 3. postua, brontzezko domina Emakumezkoak bakarka: floretearekin
2012 Legnano ( Italia) 3. postua, brontzezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin
2014 Estrasburgo ( Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin
2015 Montreux ( Suitza) 2. lekua, zilarrezko domina Emakumezkoak bakarka: floretearekin
2015 Montreux ( Suitza) 2. lekua, zilarrezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin
2016 Toruń ( Polonia) 3. postua, brontzezko domina Emakumezkoak bakarka: floretearekin
2016 Toruń ( Polonia) 1. postua, urrezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin
2019 Düsseldorf ( Alemania) 1. postua, urrezko domina Emakumezkoak taldeka: floretearekin

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]