Aurizberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aurizberri
Erroibar, Euskal Herria
Calles del Espinal - panoramio.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Euskal Herria
Udalerria Erroibar
Koordenatuak 42° 58′ 45″ N, 1° 22′ 13″ W / 42.979167°N,1.370278°W / 42.979167; -1.370278Koordenatuak: 42° 58′ 45″ N, 1° 22′ 13″ W / 42.979167°N,1.370278°W / 42.979167; -1.370278
Aurizberri hemen kokatua: Euskal Herria
Aurizberri
Aurizberri
Bete probintzia aldagaia erresoluzio handiagoko mapa bat eskuratzeko
Demografia
Biztanleria 240
Aurizberriren ikuspegia

Aurizberri (gaztelaniaz Espinal) Erroibarreko ipar-ekialdeko kontzejua da, Mezkiritz eta Auritz artean dagoena. Ibarraren herriburua Lintzoain bada ere, Aurizberri herririk handien eta populatuena da, udalerri osoko biztanleen herena inguru hortxe bizi baita. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldan, 240 biztanle zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurizberriko lurretan dago Iturissa baskoi-erromatar hiria izan zenaren aztarnak. Ptolomeok aipatu zuen lehen aldiz hiri hura, eta Estrabonen garaikoa bide zen.

Hala ere, herriaren gaur egungo kokalekuari dagokionez, Erdi Arokoak dira ditugun lehendabiziko lekukotzak, izan ere, 1269an finkatu dute sorrera data, Teobaldo II.a erregearen eskutik.

1881ean sutea pairatu zuten, 25 etxe eta 14 borda suntsitu zirelarik. Pirinio aldeko beste herri batzuek bezala, Aurizberrik ere biztanleak galdu ditu XX. mendeko bigarren erdialdetik hona. Azken hamarkadan biztanle kopurua egonkortu egin da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerako norabidean, hego-mendebalderantz alegia, Mezkiritz mendatea gainditu beharrekoa dugu N-135 errepidean. Errepide horrek iparralderantz Garazi aldera eramaten du, Auritzetik eta Orreagatik igaroz. Bertzela, ekialderantz, Aezkoako ibarrean sar daiteke kilometro gutxitara, Garralda herrian alegia.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrobi ibaiak udalerria zeharkatzen du, eta izen bereko ingurunean kanpin bat eta industrialde bat daude.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurizberriko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
263 260 264 255 248 240 237 236 240

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurizberriko eliza

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurizberriko Florencio Erro[1] (Ahotsak[2] proiekturako)

Aurizberrin[3] Erroibarko euskara[4] egiten da, nafarreraren aldaera.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobuses Artieda autobus konpainiak Aurizberri Iruñearekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erroibar
Aintzioa | Ardaitz | Aurizberri | Bizkarreta (Gerendiain) | Erro | Esnotz | Gurbizar | Larraingoa | Lintzoain | Loizu | Mezkiritz | Oiaide | Orondritz | Urniza | Zilbeti
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  1.   «Erro, Florencio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-13 .
  2.   «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-13 .
  3.   «Aurizberri - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-19 .
  4.   «Erroibarkoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-19 .