Lehen Nazioak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lehen Nazioak

Odanak First Nation (Abenaki).gifOuje Bougounou Cree.jpg
Flag of Haida.svgFlag of Eel Ground First Nation.svg
Bandera innu.PNGTemagama Ojibwa.png
Kawawachikamach Band of the Naskapi Nation.jpgBandera Red Earth Cree.PNG
Bandera Nis'ga Nation.pngBandera Sechelt.png
Flag of the Iroquois Confederacy.svgMikmaq State Flag.svg


Lehen Nazioen banderak
Biztanleak guztira 851.560[1]
Hizkuntza Kanadako hizkuntzak
Kanadiar ingeles
Kanadiar frantses
Erlijioa Kristautasuna
Ameriketako jatorrizko herrien erlijioak

Lehen Nazioak (ingelesez: First Nations; frantsesez: Premières Nations) Artikoaren hegoaldean bizi diren Kanadako jatorrizko herri nagusiei ematen zaien izena da. Artikoan bizi direnei Inuit izena ematen zaie. Métisak euren etnizitatea lehen Europar kolonoen eta Lehen Nazioetako kideen ondorengo gisa definitzen dute[2]. Gaur egun 634 Lehen Nazioen gobernu edo "banda" onartzen dira ofizialki Kanadan[3], horien erdia Ontario eta Britainiar Kolunbian[4].

Lanaren Berdintasun Legearen arabera Lehen Nazioak "talde designatu" bat dira, emakume, minoria garrantzitsuekin eta ezgaitasun fisiko edo mental bat dutenekin batera[5]. Lehen Nazioak ez dira minoriatzat hartzen Kanadako estatistikak egiterako orduan[6].

Ipar Amerikako jatorrizko herriek milaka urteko ondare kulturala dute. Euren ahozko tradizioetako batzuek gertakari historikoak zehaztasunez deskribatzen dituzte, adibidez 1700ko Kaskadiako lurrikara edo XVIII. mendeko Tseax Konoaren eztanda. Europar esploratzaile eta kolonoen iristearekin batera, ahozkotasunari idazketa gehitu zitzaion, Esplorazioaren Aroa deitu den garaian, XV. mendearen bukaeran[7][8]. Europarren testigantzak tranpero, merkatari, esploratzaile eta misiolarien eskuetatik iritsi dira, lehen kontaktu horien inguruko testigantza baliotusak emanez[9]. Arkeologia eta antropologiak ere lagundu dute, hizkuntzalaritzarekin batera, Lehen Nazioen kulturak eta historia berreraikitzen.

Esklabutza eta gatazka egon baziren ere, Euro-Kanadiarrek Lehen Nazioekin izan zituzten kontaktuak ez ziren izan Ameriketako Estatu Batuetan bezain bortitzak. Ekonomiaren garapenak lagundu du Lehen Nazioek Kanadako kulturan garrantzia izaten, euren identitateak mantendu dituzten bitartean[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Canada, Government of Canada, Statistics 2011 National Household Survey Profile - Province/Territory http://www12.statcan.gc.ca/nhs-enm/2011/dp-pd/prof/details/page.cfm?Lang=E&Geo1=PR&Code1=01&Data=Count&SearchText=Canada&SearchType=Begins&SearchPR=01&A1=All&B1=All&Custom=&TABID=1. Noiz kontsultatua: 2017-08-22 .
  2.   Terminology Aboriginal Affairs and Northern Development Canada .
  3. (Ingelesez)  «Description of the AFN | Assembly of First Nations» Assembly of First Nations http://www.afn.ca/index.php/en/about-afn/description-of-the-afn. Noiz kontsultatua: 2017-08-22 .
  4.   Assembly of First Nations - Assembly of First Nations - The Story 2009-08-02 https://web.archive.org/web/20090802164225/http://www.afn.ca/article.asp?id=59. Noiz kontsultatua: 2017-08-22 .
  5. (Ingelesez)  Employment Equity http://www.chrc-ccdp.ca/eng/content/employment-equity. Noiz kontsultatua: 2017-08-22 .
  6. "Visible minority of person". Definitions, data sources and methods. Statistics Canada, Government of Canada. 2012-12-18. Retrieved 2014-01-25.
  7.   1912-1995., Woodcock, George, (1989, ©1988) A social history of Canada Penguin Books ISBN 9780140105360 https://www.worldcat.org/oclc/16716559 .
  8.   1923-1999., Wolf, Eric R., (1982) Europe and the people without history University of California Press ISBN 9780520048980 https://www.worldcat.org/oclc/8115264 .
  9. (Ingelesez)  ARCHIVED - Introduction - Codex canadensis - Library and Archives Canada http://www.collectionscanada.gc.ca/codex/index-e.html. Noiz kontsultatua: 2017-08-22 .
  10. "A Dialogue on Foreign Policy". Department of Foreign Affairs and International Trade. January 2003: 15–16.