1884an sortu zen Wyggeston School-en Leicester Fosse izenarekin eta 1890an Futbol federazioan sartu zen. 1908an bigarren mailan bigarren egin zuen eta lehen mailara igo zen, urte bakarrerako ordea.
1919an diru arazoen erruz taldeak berfundatu behar izan zuen eta Leicester City Football Club bihurtu zen. 1925ean lehen mailara igo zen eta 1928-29 denboraldian inoizko posturik onena lortu zuen, ligako bigarrena hain zuzen ere, Sheffield Wednesday-gandik puntu bakarrera geldituz. 1935ean maila galdu zuen.
1949an lehenengo aldiz Kopako finala jokatu zuen baina Wolverhampton Wanderers taldeak 3-1 gainditu zuen.
Lehen mailan aritu zelarik hiru alditan jokatu zuen Kopako finala baina guztietan galtzaile atera zen. 1964an berriz Ligako Kopa irabaztea lortu zuen. Ligan lortu zuen posturik onena laugarrena izan zen. 1971 urtean bigarren titulu bat lortu zuen, Ingalaterrako Superkopa.
1997an eta 2000an berriz ere Ingalaterrako Ligako Kopak irabazi zituen. Azken urteetan bigarren mailan aritu da eta 2014an lehen mailara itzultzea lortu zuen. 2015-16 inoizko denboraldirik onena egin zuen talde handiei aurrea hartu eta liga irabaziz. Hurrengo denboraldian Txapeldunen Liga bikaina egin zuen final laurdenetaraino iritsiz. Atlético Madrilek kanporatu zuen Madrilen 1-0 galdu eta Ingalaterran 1-1 egin ondoren. Hurreengo urteetan ligan apalago ibili zen, taularen erdialdean. 2020an bosgarren postua lortu eta Europa Leaguerako sailkatu zen.