Gary Lineker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gary Lineker
Gary Linekar.jpg
Bizitza
Jaiotza Leicester1960ko azaroaren 30a
Herrialdea  Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k) Danielle Lineker  (2009ko irailak 2 -
Hezkuntza
Heziketa King's College London
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta kirol esataria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Leicester City Football Club 1978-1985 194 95
Flag of None.svg England B national football team 1984-1984 1 0
Flag of None.svg Ingalaterrako futbol selekzio nazionala 1984-1992 80 48
Flag of None.svg Everton Football Club 1985-1986 41 30
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba 1986-1989 103 42
Flag of None.svg Tottenham Hotspur Football Club 1989-1992 105 67
Flag of None.svg Nagoya Grampus 1992-1994 18 4
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Altuera 177 zentimetro
Enplegatzailea(k) BBC
Jasotako sariak
IMDb nm0512633

Gary Winston Lineker (Leicester, Ingalaterra, 1960eko azaroaren 30a - ) Ingalaterrako futbol jokalari onenetakoa izan zen. 1986ko Munduko Futbol Txapelketan Gary Lineker izan zen txapelketako goleatzaile nagusia 6 golekin.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere hiriko Leicester City F.C. taldean 19 urterekin egin zuen debuta. lehenengo bi urtetan 50 gol sartu zituen eta berehala hasi ziren talde handiagoak bere atzetik jarraika. 1985ean Everton F.C. taldera joan zen eta urte bakarrean 39 gol sartu zituen, tartean Ingalaterrako Superkopa irabaztea ere lortu zuelarik.

1986ko Munduko Futbol Txapelketan goleatzaile nagusi bihurtu ondoren F.C. Bartzelonak fitxatu zuen. Lehenengo bi urteetan maila ona eman zuen baina hirugarrenean okerrago ibili zen. Europako Futbol Errekopa bat irabazi zuen talde kataluniarrarekin.

1989an Ingalaterrara itzuli zen, Londresko Tottenham Hotspur F.C. taldera eta honekin Ingalaterrako Kopa bat eskuratu zuen. Kirol ibilbidea Japonian amaitu zuen Nagoya Grampus taldean.

Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioarekin maila bikaina erakutsi bazuen ere taldeak ez zuen emaitza onik lortu. Aurrez esan bezala Lineker izan zen 1986ko Munduko Futbol Txapelketan goleatzaile nagusia. Guztira 80 partida jokatu eta 48 gol sartu zituen.

1990eko Munduko Futbol Txapelketako finalerdietan Alemaniako selekzioaren aurka penaltietan galtzean Gary Linekerrek bere esaldi mitikoa esan zuen: Futbola joko sinplea da, 90 minututan zehar 22 jokalari baloiaren atzetik eta azkenean beti Alemaniak irabazten du.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leicester City F.C.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ingalaterrako bigarren maila: 1980

Everton F.C.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • FA Community Shield (Superkopa): 1985

F.C. Bartzelona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tottenham Hotspur F.C.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterrako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Munduko Futbol txapelketa:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gary Lineker Aldatu lotura Wikidatan