Lekunbizko geltokia

Koordenatuak: 43°17′12″N 2°52′29″W / 43.286743°N 2.874617°W / 43.286743; -2.874617
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lekunbiz-Zamudio geltokia» orritik birbideratua)
43°17′12″N 2°52′29″W / 43.286743°N 2.874617°W / 43.286743; -2.874617
Lekunbiz
Geraleku zaharraren ikuspegia
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Zamudio    Derio »
Kokapena
HelbideaLekunbiz auzunea, 7; 48170
UdalerriaZamudio,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaLK
Gunea2. gunea
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Nasak1
Trenbideak1
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Kukullaga Lezama

Lekunbiz edo Lekunbiz-Zamudio Euskotrenen E3 lineari dagokion lurgaineko tren geralekua da, Zamudio udalerriko Lekunbiz auzoan kokatuta dagoena, Ugaldeguren III industrialdearen inguruan, hain zuzen ere. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Bilbo-Lezama trenbidearen parte da, 9,232. puntu kilometrikoan kokatuta.[1]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarbide eta nasa bakarreko geralekua da, eta sarbidea arrapala bidez egiten da.

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Lekunbiz auzunea, 7;  BI-737 , Txorierriko etorbidea

Geltoki berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an Bilboko metroaren 3. linea martxan jartzearekin batera, E3 linea Metro sarean integratu zen. Hala, Lezamatik Bilbora doazen trenak Metro sarearen barruan ibiltzen dira, Metro zerbitzua lortzeko maiztasunak tren hauek erabiltzen direla, besteak beste. Trenbide berri honetan ibiltzeko Euskotrenen 950 serieko tren unitateak erabiltzen dira. Tren unitate hauei egokitzeko eta geltokiari irisgarritasun neurriak gehitzeko, Euskal Trenbide Sareak geltokian eraberritze-lanak esleitu zituen 2016ko amaieran. Hala, geltokia zaharberritu zen, eraikin eta markesina berriak eraikiz eta nasaren altuera handituz, tren serie berrira egokitzeko.[2]

Gainera, txartel-salmenta makina automatiko berriek mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak betetzen dituzte, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa daukate, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea.[3]

Bestalde, Derio eta Zamudio artean trenbidea berriztatzeko lanak egiten ari dira bi kilometroko luzeran. Lan horien barruan, balastoa, trabesak eta erraila kendu eta horien ordez material berria jarriko da.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]