Matikoko geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 16′ 08″ N, 2° 55′ 30″ W / 43.268946°N,2.925134°W / 43.268946; -2.925134

Infobox train2.png
Matiko
Matiko geltokia.jpg
Matikoko igogailua eta geltokiaren eraikina Tiboli kaletik.
Kokapen mapa
Lineak

Geltoki-burua Euskotren Trena Logo.svg Bilboko metroaren 3. linea  Uribarri »
« Deustuko Unibertsitatea Euskotren Trena Logo.svg Bilboko metroaren 4. linea  Geltoki-burua
Geltoki-burua Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg  Uribarri »
Geltoki-burua Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1D.svg  Uribarri »
« Ola Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E3.svg  Uribarri »
Kokapena
Helbidea Tiboli kalea, 30; Artatzamina kalearekin izkina; 48007
Udalerria Bilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea 1. gunea
Irekiera 2017ko apirilaren 8a
Itxiera 2010eko maiatzaren 15
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg Pertsonaldun txarteldegia 
Aldageltokia Metroa Trena Igogailua Funikularra Autobusa 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Metroa L3Matiko - Kukullaga
Euskotren E1Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1DMatiko - Elgoibar
E3Kukullaga - Lezama
Bilbobus 22  Sarrikue - Atxuri
28  Uribarri - Altamira
72  Larraskitu - Castaños
G1  Arabella - Moyua
G8  Arangoiti - Plaza Biribila
Bestelakoak Igogailua  Funikularreko plaza
Funikularra  Artxandako funikularra

Matiko Bilboko metroaren 3. lineari eta Euskotrenen E1, 1D eta E3 lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko izen bereko auzoan eraikita dagoena. Gaur egungo geltokia Metroaren 3. linea irekitzearekin batera jarri zen martxan, 2017ko apirilaren 8an, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.[1]

Geltokiak 5 minutura 2.898 biztanleri, eta 10 minutura 13.074 bizilagunei ematen die zerbitzu.[2]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Tiboli kalea, 30; Artatzamina kalearekin izkina
  • Igogailu bidezko sarbidea Igogailua Funikularra Autobusa Sarbide irisgarria  Tiboli kalea, 21

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren eraikitze-lanak 2009ko udaberrian hasi ziren.

2010eko maiatzaren 15a arte lurgaineko geltokia zegoen, Euskotrenek ustiatuta, Txorierriko lineari zegokion geltokia izanik. Metroaren 3. linea eraikitzeko lanak zirela eta, Txorierriko linearen Deustu-Zazpikaleak tartea itxi zen, tarte horren barruan Matikoko geltokia dagoela, eta bere ordez Loruriko geltokia berrireki zen Bilbo eta Txorierri arteko trenbidean.

2008an Esteyco enpresak geltoki berria eraikitzeko azterlana aurkeztu zuen.[3]

Geltokia ireki aurretik, 2016ko ekainaren 10ean, Tiboli kaleko behealdea eta geltokiko bestibuluaren kanpoaldea (Tiboli eta Artatzamina kaleen arteko gurutzebidean) lotzen dituen igogailua ireki zen.[4]

2017ko apirilaren 8an lurpeko geltoki berria martxan jarri zen, Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, eta Euskotrenen E3 linea ere geltokitik pasaraziz. Geltoki berriak irisgarritasuna bermatzen du. Geltoki eta trenbide zaharrak, eraitsiak izan zirenak, oinezkoentzako ibilbide bihurtu zituzten.

2017ko ekainaren 19an Euskotrenen linea aldaketa gauzatu zen eta ordutik E1 eta 1D lineek ere geltokian geldialdia egiten dute.

2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[5]

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizunean Euskotrenen E4 lineako trenak Bilboko metroaren 3. lineatik pasatzea espero da, Metro linea elikatzeko eta hala 7,5 minutuko maiztasuna mantentzeko.[6] 2018ko irailerako aurreikusita zegoen arren, oraindik ez da aldaketa egin.

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean, Tiboli kalearen behealdean, Funikularraren plazarekin lotzen duen igogailua dago, Artxandako funikularraren beheko geltokiarekin lotura dagoela.

Bestalde, Bilbobus zerbitzua hornitzen duten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:



Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Bizkaiko Garraio Partzuergoa «Bizkaiko garraio publikoaren gune sistema» . Noiz kontsultatua: 2017-03-12 .
  2. (Gaztelaniaz)  Vocento, elcorreo.com - Estación de metro de Zurbaranbarri: Estaciones de la línea 3 de Metro Bilbao | EL CORREO . Noiz kontsultatua: 2017-05-10 .
  3.   Esteyco «Estación de Matiko en Bilbao» (PDF) . Noiz kontsultatua: 2013-02-10 .
  4.   Eusko Jaurlaritza Irekia «Zabaldu da jendearentzat Artasamina eta Tiboli kaleen arteko maila aldaketa gainditzen duen Matikoko igogailua» . Noiz kontsultatua: 2016-06-16 .
  5.   Irekia «Irekia - Euskotrenek salmenta automatikoko sistema ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako egokitu du» www.irekia.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04 .
  6. (Gaztelaniaz)  ETS inicia el proceso para prolongar el tranvía desde Atxuri hasta Bolueta. Deia, Noticias de Bizkaia . Noiz kontsultatua: 2017-05-30 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matikoko geltokia Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo