Zurbaranbarriko geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 15′ 50″ N, 2° 54′ 49″ W / 43.263941°N,2.913535°W / 43.263941; -2.913535

Infobox train2.png
Zurbaranbarri
Estación de Zurbaranbarri 2.jpg
Geltoki barruko ikuspegia.
Kokapen mapa
Lineak

« Zazpikaleak Euskotren Trena Logo.svg Bilboko metroaren 3. linea  Txurdinaga »
« Zazpikaleak Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg  Txurdinaga »
« Zazpikaleak Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1D.svg  Txurdinaga »
« Zazpikaleak Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E3.svg  Txurdinaga »
Kokapena
Helbidea Zurbaran auzoa, 49-57; 48007
Udalerria Bilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea 1. gunea
Irekiera 2017ko apirilaren 8a
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg Txarteldegi automatikoak Pertsonaldun txarteldegia 
Aldageltokia Metroa Trena Autobusa 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Metroa L3Matiko - Kukullaga
Euskotren E1Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1DMatiko - Elgoibar
E3Kukullaga - Lezama
Bilbobus 22  Sarrikue - Atxuri
27  Arabella - Betolatza
62  San Mamés - Arabella
A1  Asunción - Plaza Biribila
G1  Arabella - Moyua

Zurbaranbarri Bilboko metroaren 3. lineari eta Euskotrenen E1, 1D eta E3 lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko Zurbaran auzoan kokatuta dagoena. Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, 2017ko apirilaren 8an, martxan jarri zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.[1]

Geltokiak 5 minutura 7.418 biztanleri, eta 10 minutura 11.060 bizilagunei ematen die zerbitzu.[2]

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak hiru sarbide ditu, arrapala, eskailera mekaniko eta 24 pertsonentzako edukiera duten igogailu bikoitz bitarteko sarbide bana, alegia.

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa  Lezamako Trenbide Zaharreko bidea, 35 (Lezamako Trenbide Zaharreko Bidea irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Zurbaranbarri auzoa, 62 (igogailu bikoitza) (Iturriondo Plaza irteera)
  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Zumaia kalea, 35 (Zumaia irteera)

Gaueko sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa  Lezamako Trenbide Zaharreko bidea, 35 (Lezamako Trenbide Zaharreko Bidea irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Zurbaranbarri auzoa, 62 (igogailu bikoitza) (Iturriondo Plaza irteera)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko apirilaren 8an geltokia martxan jarri zen, Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, eta Euskotrenen E3 linea ere geltokitik pasaraziz.

2017ko ekainaren 19an Euskotrenen linea aldaketa gauzatu zen eta ordutik E1 eta 1D lineek ere geltokian geldialdia egiten dute.

2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[3]

Urte bereko abenduaren 27an Euskal Trenbide Sareak Zumaia kaleko sarbidea irisgarri egiteko lanak lizitatu zituen, nasak eta mezzanina elkarlotzen dituzten bi igogailuren instalazio lanei ekiteko asmoz. Lanok 2018ko irailean hasi eta 456.000 euroko aurrekontua izan zuten, zazpi hilabeteko epearekin.[4] Zumaia kaleko sarbidea igarobide errodagarri bidezkoa da, eta ordura arte geltokiak zuen sarbide irisgarri bakarra Iturriondo plazan kokatuta dago, Zurbaranbarri auzo goialdean, behealdea sarbide irisgarririk gabe utzita. Hori dela eta, Zumaia kaleko sarbidearen mezzanina eta geltokiko nasak elkarlotzen dituzten bi igogailu instalatu ziren, 2019ko apirilean martxan jarritakoak.

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizunean Euskotrenen E4 lineako trenak Bilboko metroaren 3. lineatik pasatzea espero da, Metro linea elikatzeko eta hala 7,5 minutuko maiztasuna mantentzeko.[5] 2018ko irailerako aurreikusita zegoen arren, oraindik ez da aldaketa egin.

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus zerbitzua hornitzen duten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:



Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zurbaranbarriko geltokia Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo