Lezamako geltokia
Lezama | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Aretxalde auzoa, 78-84; 48196 | |||||||
Udalerria | Lezama, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 1994 | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Kukullaga ↔ Lezama |
Lezama Euskotrenen E3 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena, Lezamako dorretxearen alboan, hain zuzen ere. 1994an inauguratu zen,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.
Sarbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarbide bakarreko geltokia da, arrapala zein eskailera bidez irisgarri.
2009ko istripua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko urriaren 8an, Euskotrenen aldirietako Bilbo eta Lezama arteko trenak, Lezamako geltokian gelditu ez eta hormaren kontra talka egin zuen. Treneko gidaria bertan hil zen eta 12 pertsona inguruk zauri arinak izan zituzten.[2]
Geltoki berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017an Bilboko metroaren 3. linea martxan jartzearekin batera, E3 linea Metro sarean integratu zen. Hala, Lezamatik Bilbora doazen trenak Metro sarearen barruan ibiltzen dira, Metro zerbitzua lortzeko maiztasunak tren hauek erabiltzen direla, besteak beste. Trenbide berri honetan ibiltzeko Euskotrenen 950 serieko tren unitateak erabiltzen dira. Tren unitate hauei egokitzeko eta geltokiari irisgarritasun neurriak gehitzeko, Euskal Trenbide Sareak geltokian eraberritze-lanak hasi zituen 2017ko urtarrilaren 9an, 6 hilabeteko epearekin.[3]
Hala, geltokia zaharberritu zen, eraikin berria eraikiz, nasaren azalera handituz eta ingurua egokituz, irisgarritasun neurriak bete ditzan.[4]
Gainera, txartel-salmenta makina automatiko berriek mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak betetzen dituzte, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa daukate, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) REDACCIÓN DEL PLAN GENERAL DE ORDENACIÓN URBANA DE LEZAMA. , 91 or. (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ Berria. «Tren bat errailetik irten da Lezaman eta gidaria zendu da» (Noiz kontsultatua: 2013-02-14).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Lezamako Udala. Bandoa: Euskal Trenbide Sarea. (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ Euskal Trenbide Sarea. «Eusko Jaurlaritzak 9,5 milioi euro inbertituko ditu Txorierriko geltokiak Metroaren 3. lineara egokitzeko» (Noiz kontsultatua: 2017-01-18).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Irekia. «Irekia - Euskotrenek salmenta automatikoko sistema ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako egokitu du» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).