3. linea (Bilboko metroa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Infobox Public Transport.png
Euskotren Logo Negativo.svg L3 Kukullaga - Matiko
Euskotren Trena Logo.svg Bilboko metroaren 3. linea 
Estación de Uribarri 2.jpg
L3ko Uribarriko geltokia haitzulo motatakoa da, Metro sarearen bereizgarri.
Datu orokorrak
Garraio mota Metro (garraiobidea)
Zerbitzatutako eskualdeak Nerbioi ibarra eta Bilbo
Leloa metro 1 + tren 1 = 3. linea[1]
Geltoki kopurua 7
Jabea Eusko Jaurlaritza
Egoitza Atxuriko geltokia
Atxuri kalea, 6
48006 Bilbo
Web gunea www.euskotren.eus
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 2017ko apirilaren 8a[2]
Eragilea(k) Eusko Trenbideak – Ferrocarriles Vascos S.A.[3]
Ibilgailu kopurua 30 EMU-900, 13 EMU-950 (CAF)[4]
Trenen luzera 69,458 m (EMU-900)
52,458 m (EMU-950)
Maiztasuna 7′30″ 10′ 15′
Datu teknikoak
Sarearen luzera 5,885 km
Galiboa 1 m
Abiadura maximoa 90 km/h
Mapa
Mapa

Metro Bilbao L3.svg

Eskema
Eskema
BSicon .svg
tKBHFa ruby + lINT
BSicon tKBHFa ruby.svg
Matiko Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg Euskotren 1D.svg Euskotren E3.svg 
BSicon .svg tSTR ruby
1'
BSicon .svg tBHF ruby
Uribarri
utKBHFa tSTR ruby
2' Begoña
utSTRl
tBHF ruby + utKINTeq
BSicon tBHF ruby.svg
Zazpikaleak/Casco Viejo Símbolo del Metro de Bilbao.svg Bilboko metroaren 1. linea Bilboko metroaren 2. linea Euskotren Tranbia Logo.svg Euskotren TR.svg Letter i in a red circle.svg
BSicon .svg tSTR ruby
2'
BSicon .svg tBHF ruby
Zurbaranbarri
BSicon .svg tSTR ruby
2'
BSicon .svg tBHF ruby
Txurdinaga
BSicon .svg tSTR ruby
1'
BSicon .svg tBHF ruby
Otxarkoaga
BSicon .svg tSTRe ruby
2'
BSicon .svg
KBHFe ruby + uKINTa
BSicon KBHFe ruby.svg
Kukullaga-Etxebarri Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg Euskotren 1D.svg Euskotren E3.svg Euskotren E4.svg 
BSicon .svg uSTR
BSicon .svg uBHF
Kukullaga
BSicon .svg uSTR
BSicon .svg uKBHFe
San Antonio

Bilboko metroaren 3. linea Kukullaga-Etxebarri geltokian hasi eta Matikoko geltokian bukatzen da, eta bidetik Etxebarri eta Bilbo iparraldeko auzo garaiak erdialdearekin lotzen ditu. Eusko Trenbideak eragileak ustiatzen du[5] eta 2017ko apirilaren 8an ireki zen, 7 geltoki martxan dituela.[6]

Metro lineak jarraipena du Matikotik Lezamako geltokiraino, Euskotrenen Txorierriko linea metro sarean integratzen baita. Kontrako muturretik, hau da, Kukullagatik, lineak jarraipena du Amara-Donostia geltokiraino, Euskotrenen linea orokorraren bidez. Hala, metro maiztasuna lortzeko, Kukullaga eta Matiko arteko bidaiak egiten dituzten tren unitateez gain, Euskotrenen aldirien lineak ere trenbide honetatik ibiltzen dira, E1 linea (Matiko - Amara), 1D linea (Matiko - Traña) eta E3 lineek (Kukullaga - Lezama) metro sistema elikatzen dutelarik. Etorkizunean, gainera, E4 linea (gaur egungo Atxuri - Bermeo) ere trenbide honetatik ibiliko da.

Gerora, trenbidea Bilboko aireportuarekin lotuko da Bilboko aireportuarekin trenbide loturaren bidez, eta baliteke Sarratuko geltokia eraikitzearekin batera linea geltoki honetaraino luzatzea.

Trenbidea zati ezberdinetan banatzen da, alde batetik Kukullaga eta Matiko arteko metro linea; beste alde batetik Artxandako Tunel Berriak tren bitartez Matiko eta Olako geltokiak lotuz; bestetik Txorierriko trenbidea Ola eta Lezama artean; eta azkenik eraikitzeke dagoen Sondika eta Aireportuaren arteko trenbide lotura.

Linearen zatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kukullaga - Matiko linea berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kukullaga eta Matiko arteko trenbide berriak gauzatzen du 3. metro linea. Tarte honetan lurrazaleko geltoki bakarra eta lurpeko beste sei geltoki daude martxan, lehenengoa Etxebarri udalerrian eta gainontzekoak Bilbo udalerriaren barruan. Zazpikaleetako geltokian geltoki intermodala eraiki da, San Nikolas plazatxoan, Bilboko metroaren 1., 2. eta 3. lineen arteko aldaketa egin ahal izateko.

Bestalde, Matikoko geltokia Euskotrenen Txorierriko linearen parte izan zen, 2010eko maiatzaren 15ean metro linearen lanak zirela eta itxiarazi zen arte, geltoki berria eraikitzeko.

Gauza bera gertatu zen Euskotrenen Zumalakarregiko geltokiarekin, gaur egun metro linea berriko Uribarriko geltokira sarbideetariko bat dena.

Tarte honek 7,5 minutuko maiztasuna du lanegunetan, 10 minutukoa asteburuetan, eta 15 minutukoa gaueko zerbitzuan.[7]

Artxandako tunel berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbo eta Sondika udalerrien artean, Artxanda mendipean, Artxandako tunel berriak eraiki dira. Tunel berrietan zehar trenbide bikoitzeko trazadura berria dago, metro linea Txorierrira luzatuz, Matiko eta Olako geltokiak lotuta. Tunelak 2017ko apirilaren 8an jarri ziren martxan, 3. linearen irekierarekin batera, Euskotrenen Txorierriko linea metro sarean integratuz.

Tunel berriak ireki aurretik, Txorierria eta Bilbo lotzen zituen Euskotrenen trenbideak Artxanda zeharkatzen zuen trenbide bakarreko tunela gurutzatzen zuen. Trenbide bakarreko tunela izateagatik, tren linea horretan maiztasun eskasak eskaintzen ziren. Tunel berriak martxan jartzearekin batera maiztasuna bikoiztu zen, eguneko ordu gehienetan 15 minutuko maiztasuna lortuz. Bestalde, tunel zaharra tunel berrien larrialdi-irteera izateko moldatu da.

Txorierriko trenbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Euskotrenek ustiatzen duen Txorierriko trenbidea metroaren 3. linearekin lotuko da, azken honi jarraitasuna emanez baina metro sistematik kanpo. Lotura Sondikako geltokian gauzatuko da, geltokia zaharberrituta eta trenen martxa-aldaketa ezabatuta. Aurretik, Olako geltokia birkokatuko da. Sondikatik Lezamarainoko tartea Euskotrenek gaur egun ustiatzen duen tren linea da.

Tarte honetan eskainiko den maiztasuna 15 minutukoa izango da, gaur egungo bikoitza, alegia.[8]

Bilboko aireportuarekin trenbide lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko aireportuarekin trenbide lotura»

2009ko urtarrilaren 30ean jakinarazi zen Bilbo-Loiu aireportura trenbide lotura eraikiko zela, Sondikako geltokitik abiatuta 2.800 metro luzedun adarraren bidez. Ez da argitu noizko espero den adar honen lanak abiatzea, ezta trenbide honen irekitzea ere. 2017ko martxoaren 29an Vicente Reyes Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio, Mugikortasun eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Foru Ahaldunak adierazi zuen Bilbo eta aireportua trenbidez lotzea ez dela premiazkoa, aditzera emanez trenbide loturaren proiektua geldiunean utziko dela.[9]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektua aurkeztu zenean "Bilboko Trenbide Metropolitarraren 3. linea" izena erabili zen, Metro Bilbao S.A. enpresak 1. linea eta 2. linea ustiatzen dituela. 3. linea, ordea, Eusko Trenbideak enpresak ustiatzen du, linea honen bitartez Euskotrenen Donostiako, Durangaldeko eta Urdaibaiko tren lineek Bilborako sarbide berria dutela. Bestalde, kontrako muturretik, Txorierriko linea Bilbo - Donostia trenbidearekin lotuta gelditu da dagoeneko.

Eragilea Euskotren Trena markaduna izateak, gainontzeko lineak Metro Bilbaorenak izanda, liskar politikoa sortu zuen proiektua aurkeztu zen garaian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko otsailaren 21ean Eusko Jaurlaritzak Bilboko Trenbide Metropolitarraren 3. linearen ibilbidea aurkeztu zuen, 6 geltokiduna, San Antonio Etxebarri - Uribarri arteko trenbidea hain zuzen ere. Zazpi Kaleetako geltokian Errekalde auzora lotunea egongo zen.

2008ko urtarrilaren 25ean 3. linearen behin-betiko ibilbidea aurkeztu zen, 7 geltokiduna. Aurreko ibilbideari Matikoko geltokia gaineratu zitzaion Uribarriko geltokiaren ondoren, eta Errekalde auzorako lotunea baztertu zen, horren ordez egun berean aurkeztu berri zen 4. linea helduko zela. Lanak 2008ko udan hastekotan zirela esan zen, nahiz eta 2009ko udaberrira arte hasi ez ziren, eta 2013an martxan jarriko zen. Norman Foster arkitektoak lurpeko geltoki berrien diseinua egingo zuen, Matikoko geltokia salbu.

2009ko urtarrilaren 30ean Loiuko aireportuarekin trenbide lotura aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak. Matikoko geltokia eta Bilboko aireportua 7 minututan lotuko zituen aldirikoen trenbide berria Euskotren Trenak ustiatuko zuen, eta Metroaren 3. linearekin lotunea izango zuen Matikoko geltokian. Era berean, Euskotren Trenaren Txorierriko linean hobekuntzak egingo ziren, Artxandako tunel berriak bai aireportuko zein Txorierriko trenek erabiliko baitzituzten.[10]

Lanen garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko apirilan Etxebarri-Norte - Txurdinaga tartea esleitu zen, 2.680 metroko luzerarekin.

Urte bereko uztailaren 29an 3. linearen lehenengo fasearen lanak, eta Ola - Sondika tartearen informazio azterlana esleitu ziren.

2009ko abuztuaren 8an Eusko Jaurlaritzak Txurdinaga - Zazpi Kaleak eta Zazpi Kaleak - Uribarri tarteak esleitu zituen.

2009ko urriaren 19an Artxandako Tunel Berrien lanak hasi ziren, eta ordurako Sondika - Aireportua tartearen alternatiben azterlana idatzita eta aurkeztuta zegoen.

2010eko otsailaren 10ean 3. linearen lehen harria jarri zen, Bilboko Gasaren plazan.

Urte bereko maiatzaren 15ean Matiko - Zazpi Kaleak tarteko lanak hasi ziren, eta Euskotren Trenaren Txorierriko linea itxi zen Deustu - Zazpi Kaleak tartean. Gainera, Loruri-Ciudad Jardín geltokia martxan jarri zen berriro.

2010eko urriaren 15ean linearen luzapena aurkeztu zen Basauri udalerriko Sarratu auzora. Geltoki berri batean Metroaren 3. eta 5. lineak, eta Euskotren Trenaren Bilbo-Donostia eta Bilbo-Bermeo lineak lotuko ziren.[11]

2013ko abenduaren 27an Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantziaketa hitzarmena sinatu zuten Zumalakarregiko geltokian, 279 milioi euroko kostuarekin metroaren 3. linea 2016an abiaraziko dela aurreikusita.[12]

2015eko martxoaren 27an Euskotrenen Txorierriko linearen zerbitzuan mozketa egin zen, Zazpikaleetako geltokian eskaintzen ziren zerbitzuak etenik. Era berean, Euskotrenen Txorierriko linea metro sarean integratuko zela adierazi zen, 3. linea berriaren bitartez. Hala, Etxebarri eta Matiko arteko linea irekitzearekin batera, Artxandako Tunel berriak ireki eta Txorierriko linea metro sarearekin bat egiten du, tren batzuk Lezama eta Kukullaga arteko ibilbidea eginez, 3. linearen maiztasunak betetzeko.

2015eko martxoaren 30ean Zurbaranbarri eta Etxebarri arteko tartean gelditzen zen lotu gabeko tarte bakarrean tunelaren bategitea gauzatu zen, Txurdinaga eta Otxarkoaga artean.

2016ko otsailaren 17an Metroaren Zazpikaleetako geltokiko San Nikolas sarbidea zerbitzuz kanpo gelditu zen, Zazpikaleetako geltoki berria, hiru lineen arteko lotuneduna, eraiki ahal izateko. Lanek dirauten bitartean sarbidea itxita mantentzen da, salbu 2016ko Bilboko Aste Nagusian eta urte bereko San Tomas jaian, data horietan 1. eta 2. lineetako geltokirako sarbideak behin-behineko irekiera izan baitzuen, geltokiak egun horietan jasotzen duen jendetzari erantzun egokia emateko.

Linea irekitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko apirilaren 8an 3. linea ireki zen, 7 geltokirekin, Kukullaga-Etxebarri eta Matiko artean.

Hurrengo luzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroko geltokien zerrenda»

Metro Bilbao L3.svg

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskotren banner L3: Matikotik Kukullaga/Etxebarrira, http://www.euskotren.eus/sites/www2.euskotren.es/files/images/banners/banner_home_eus.jpg. Noiz kontsultatua: 2017-08-03 .
  2. (Gaztelaniaz)  La línea 3 del metro será inaugurada el 8 de abril con un acto social abierto. Deia, Noticias de Bizkaia, http://www.deia.com/2017/03/14/bizkaia/la-linea-3-del-metro-sera-inaugurada-el-8-de-abril-con-un-acto-social-abierto. Noiz kontsultatua: 2017-03-14 .
  3.   Deia, «Euskotren será la encargada de gestionar el nuevo trazado», http://www.deia.com/2013/03/14/bizkaia/euskotren-sera-la-encargada-de-gestionar-el-nuevo-trazado. Noiz kontsultatua: 2013-03-16 .
  4. (Gaztelaniaz)  listadotren.es, Euskotren - 950, http://www.listadotren.es/motor/series.php?id=528. Noiz kontsultatua: 2017-08-03 .
  5.   Euskotren, «3. Lineak Metroaren Sarean sartuko du Txorierri», http://www.euskotren.eus/sites/www2.euskotren.es/files/Folleto_Linea3_v2%20copia2.pdf. Noiz kontsultatua: 2015-03-31 .
  6. (Gaztelaniaz)  La línea 3 del metro será inaugurada el 8 de abril con un acto social abierto. Deia, Noticias de Bizkaia, http://www.deia.com/2017/03/14/bizkaia/la-linea-3-del-metro-sera-inaugurada-el-8-de-abril-con-un-acto-social-abierto. Noiz kontsultatua: 2017-03-14 .
  7.   L3: Matikotik Kukullaga/Etxebarrira 7,5 minutuz behin | Euskotren, http://www.euskotren.eus/es/node/4389. Noiz kontsultatua: 2017-03-31 .
  8.   Eusko Jaurlaritza, «Euskotrenen 2013-2019 aldiko ustiaketa-txostena», http://www.parlamento.euskadi.net/irud/10/00/028181.pdf. Noiz kontsultatua: 2015-04-01 .
  9. (Gaztelaniaz)  Bizkaia no ve "acuciante" la conexión ferroviaria con el aeropuerto de Bilbao. Deia, Noticias de Bizkaia, http://www.deia.com/2017/03/29/bizkaia/bizkaia-no-ve-acuciante-la-conexion-ferroviaria-con-el-aeropuerto-de-bilbao-. Noiz kontsultatua: 2017-03-31 .
  10.   El Correo, «Adjudican las obras del túnel de Artxanda que unirá por tren Bilbao y el aeropuerto», http://www.elcorreodigital.com/alava/20090729/vizcaya/adjudican-obras-tunel-artxanda-20090729.html. Noiz kontsultatua: 2013-03-16 .
  11.   El Correo, «Tres ramales de metro confluirán en Basauri al llegar también la Línea 3», http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20101015/vizcaya/tres-ramales-metro-confluiran-20101015.html. Noiz kontsultatua: 2013-03-16 .
  12.   Eusko Jaurlaritza Irekia, «Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak metroaren 3. linea 2016an abiarazi ahalko dela aurreikusi dute», http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/17370-eusko-jaurlaritzak-eta-bizkaiko-foru-aldundiak-metroaren-linea-2016an-abiarazi-ahalko-dela-aurreikusi-dute. Noiz kontsultatua: 2013-12-27 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 3. linea (Bilboko metroa)