Lena Dunham
Lena Dunham | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York eta Ameriketako Estatu Batuak, 1986ko maiatzaren 13a (38 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Mallorca |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Carroll Dunham |
Ama | Laurie Simmons |
Ezkontidea(k) | Luis Felber (en) (2021eko iraila - |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Oberlin College (en) 2008) : creative writing (en) Saint Ann's School (en) New School (en) Friends Seminary (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, idazlea, zinema aktorea, telebista-aktorea, ahots-aktorea, showrunnerra eta telebista-ekoizlea |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 160 zentimetro |
Lantokia(k) | Brooklyn |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
lenadunham.com | |
|
Lena Dunham (New York, 1986ko maiatzaren 13a) gidoilari, zuzendari, ekoizle eta aktore estatubatuarra da. Tiny Furniture (2010) filmaren gidoilaria, zuzendaria eta bertako aktore izan zen, eta HBO kate estatubatuarreko Girls seriearen sortzaile eta protagonista. 2012an, Primetime Emmy sarietarako 4 izendapen jaso zituen, Girls seriea dela-eta.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lena Dunham New Yorken jaio zen.[1] Aita, Carrol Dunham, pop art margolaria da, eta ama, Laurie Simmons, argazkilaria eta diseinatzailea.[2][3] Erlijioari dagokionez, aita protestantea da, Mayflowerreko bidaiarien ondorengoa,[4][5] Lenaren arabera; ama judua da.[6] Ahizpa gazteago bat dauka, Cyrus Grace Dunham, aktorea eta Brown Unibertsitateko ikaslea. Grace Lenaren lehen filmean agertu zen.[7] Txikiak zirela, Sherri Zuckerman eta Catherine McGann argazkilariak izan zituzten zaintzaile.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dunhamek Brooklyngo Saint Ann's Schoolen ikasi zuen. Han ezagutu zuen Jemima Kirke, haren laguna eta hala Tiny Furnituren nola Girlsen aktore lanak egin zituena. Dunham Sormenezko Idazketan lizentziatu zen, Oberlin College-n.[8]
Oberlin Collegen ikasten ari zen bitartean, Dunhamek hainbat film labur independente ekoitzi zituen, eta YouTubera igo zituen; bere opera primaren DVDko lan gehigarrietan jarri zituen gero. Gainera, aktore- eta sortzaile-lanak egin zituen zenbait websailetan, 2010ean bere lehen film zinematografikoa, Tiny Furniture, kaleratu zuen arte. Film horri esker, South by Southwest Music and Media Conference-ren jatorrizko gidoi onenaren saria irabazi zuen. Film hori zuzentzeaz gainera, Aura pertsonaia antzezten du bertan.[3] Dunhamek gidoi original onenaren Independent Spirit saria eskuratu zuen.
Tiny Furnitureren arrakastaren ondoren, HBOk Dunhamekin akordio bat erdietsi zuen, katerako programa bat garatzeko. Gerora, 2012ko apirilaren 15ean, Dunhamek berak sorturiko Girls telesaila estreinatu zen HBO kate estatubatuarrean.[9] Telesail horri esker, Dunhamek Primetime Emmy sarietarako hainbat izendapen jaso zituen.
Lenak paper labur bat egin zuen Supporting Characters filmean.[10]
2012ko urriaren 8an, Random House argitaletxearekin lehen liburua argitaratzeko kontratua sinatu zuen Dunhamek.[11] 2014ko irailaren 30ean argitaratu zuen Random Housek Not That Kind of Girl: A Young Woman Tells You What She's "Learned" [Ez naiz neska mota hori: Emakume gazte batek zer "ikasi" duen kontatuko dizu]. Gaztelaniara honela itzuli zen: No soy ese tipo de chica: Una joven te cuenta lo que ha aprendido (Espasa, 2014; itzultzaileak: Noemi Cuevas eta Vicky Charques[12]). [13] Frantsesez, bestalde, Not That Kind of Girl. Antiguide à l'usage des filles d'aujourd'hui (Belfond, 2014) argitaratu zuten 2014ko urriaren 9an, Catherine Gibert-ek itzulia.
Dunhamek Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen hauteskunde-kainpainan parte hartu zuen, hura berriz hauta zezaten sustatzeko bideo batean. Monologo bat da, zeinean, inplizituki, lehen aldiz botoa ematera joatea birjintasuna galtzearekin konparatzen baitu.[14] Bideoa hainbat sektore mediatikok kritikatu zuten.[15] Hillary Clintonen alde ere agertu zen publikoki beste hauteskunde batzuetan.[16]
2015ean, Taylor Swiften Bad Blood bideoan parte hartu zuen; ''Lucky Fiori'' pertsonaia jokatu zuen.[17]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izena | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2006 | Dealing | Georgia | Film laburra Gidoilaria eta zuzendaria ere bai |
2007 | Una & Jacques | Film laburra | |
2009 | The House of the Devil | 911-eko operadorea | Ahotsa |
2009 | Creative Nonfiction | Ella | Gidoilaria, zuzendaria eta editorea ere bai |
2009 | The Viewer | Ahotsa | Film laburra |
2009 | Family Tree | Lena | Film laburra |
2010 | Gabi on the Roof in July | Colby | |
2010 | Tiny Furniture | Aura | Gidoilaria eta zuzendaria ere bai |
2011 | The Innkeepers | Barista | |
2012 | Nobody Walks | Gidoilarikidea | |
2012 | Supporting Characters | Alexa | |
2012 | This Is 40 | ||
2016 | Neighbors 2: Sorority Rising | Joana Arc-ekoa | |
2016 | My Art | Meryl | |
2016 | My Entire High School Sinking Into the Sea | Mary (ahotsa) | |
2019 | Once Upon a Time in Hollywood | Catherine "Gypsy" Share | |
2020 | The Stand-In |
Urtea | Izena | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2007 | Tight Shots | Pertsonaia nagusia
Gidoilaria, zuzendaria eta editorea ere bai | |
2009 | Delusional Downtown Divas | Oona | Pertsonaia nagusia
Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea ere bai |
2012–2017 | Girls | Hannah Horvath | Pertsonaia nagusia Also creator, director, writer, executive producer |
2014–2016 | Adventure Time | Betty Grof (ahotsa) | "Betty" (5. denboraldia, 48. kapitulua) "You Forgot Your Floaties" (6. denboraldia, 38. kapitulua) "Broke His Crown" (7. denboraldia, 27. kapitulua) |
2014 | Saturday Night Live | Aurkezlea | "Lena Dunham/The National" (39. denboraldia, 15. kapitulua) |
2015 | Scandal | Susanne Thomas | "It's Good to Be Kink" (4. denboraldia, 63. kapitulua) |
2015 | 7 Days in Hell | Lanny Denver | Tebistako filma |
2015 | The Simpsons | Candace/Hannah Horvath (ahotsa) | "Every Man's Dream" (27. denboraldia, 1. kapitulua) |
2017 | Travel Man | Bera | "48 Hours in Tenerife" (5. denboraldia, 3. kapitulua) |
2017 | American Horror Story: Cult | Valerie Solanas | "Valerie Solanas Died for Your Sins: Scumbag" (7. kapitulua) |
2018 | Camping | Sortzailea, ekoizle exekutiboa, idazlea |
Hedabideetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dunham sarri agertu da aldizkarien azaletan, besteak beste Vogue, Elle, Marie Claire eta Rolling Stone aldizkarietan. Glamour aldizkariaren 2017ko otsaileko azalean Dunhamen argazki bat agertu zen, hanka biluziekin, eta aldizkaria goraipatu zuen, argazkia editatu gabe utzi zuelako eta izterretako zelulitisa agerian utzi zuelako.[18][19]
Lenny Letter
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean, Dunhamek eta Jenni Konnerrek Lenny Letter newsletter feminista jarri zuten abian. Hasieran Hearst Corporation-ek babestu zuen publizitatearen bidez, eta, gerora, Condé Nast-ek. Ohiko newsletterraz gainera, 2015eko udazkenean, fikzio eta poesia zenbaki bana argitaratu zituzten.[16]
Bertan argitaratu ziren zenbait artikulu esanguratsu dira, besteak beste, Jennifer Lawrence aktoreak Hollywoodeko generoaren araberako soldata-arrakalari buruz idatzitakoa[20] eta Alicia Keys abeslariak makillaje gutxi edo ezer ez erabiltzeko erabakiari buruz idatzitakoa[21].
2017ko azaroan, Dunham eta Konnerrek gutun bat idatzi zuten, Aurora Perrineauk Murray Miller (Girlseko gidoilaria) sexualki erasotzeagatik akusatu izana salatzeko. Gerora, barkamena eskatu zuen horregatik. Zinzi Clemmonsek adierazi zuen ez zuela gehiago kolaboratuko buletin horrekin; adierazi zuenez, Dunhamen arrazakeria "ezaguna" da, eta koloreko emakume guztiak animatu zituen Dunhamengandik aldentzera.
2018ko urrian, Dunhamek eta Konnerrek adierazi zuten Lenny Letter amaitu egingo zela,[22] [23]esan zutenez, harpidedunen kopurua asko jaitsi zelako eta beste plataforma batzuetan ez zutelako bultzadarik jaso.[24] 2017an, unerik onenean, Lenny Letter-ek 500.000 harpidedun baino gehiago zituen.[25]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Lena Dunham» www.argotistonline.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) «Lena Dunham: Could she be the voice of a generation?» The Independent 2012-10-06 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ a b (Ingelesez) Mead, Rebecca. «Downtown’s Daughter» The New Yorker (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) Storey, Kate. (2012-05-08). «Dunham talks race» New York Post (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) Poritsky, Jonathan. The Most Boobs Ever: Lena Dunham and Judd Apatow in Conversation. (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ «Interview with Lena Dunham – Writer/Director of Tiny Furniture | Women & Hollywood» web.archive.org 2013-04-03 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) Howard, Caroline. «Names You Need to Know in 2011: Lena Dunham» Forbes (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ «Tiny Furniture – The Movie Summary and Plot» www.gigaranking.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) «Lena Dunham/Judd Apatow Show Picked Up By HBO» HuffPost 2011-01-07 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) Christley, Jaime N.. Review: Supporting Characters. (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) Bosman, Julie. (2012-10-08). «Lena Dunham Signs Book Deal for More Than $3.5 Million» Media Decoder Blog (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) No soy ese tipo de chica - Lena Dunham | Planeta de Libros. (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guillermo Fesser. (2014-10-16). «El secreto de Lena Dunham» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) Franke-Ruta, Garance. (2012-10-25). «Lena Dunham's New Obama Ad—as Controversial as Everything She Does?» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) «Critics blast Obama campaign for new ad that likens voting for Barack Obama to a young woman losing her virginity» Fox News 2015-03-26 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ a b (Ingelesez) Wappler, Margaret. «Lena Dunham Is Our February Cover Star» Nylon (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) «Lena Dunham Appearing as 'Lucky Fiori' in Taylor Swift's 'Bad Blood' Video» Headline Planet 2015-05-10 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) «Lena Dunham Thanks 'Glamour' for Featuring Her Cellulite on Its Cover» Entertainment Tonight (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) «Lena Dunham Thanks Glamour Mag For Putting Her Cellulite On Cover» HuffPost Canada 2017-01-04 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) Lawrence, Jennifer. «Jennifer Lawrence: "Why Do I Make Less Than My Male Co‑Stars?"» Lenny Letter (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ «Alicia Keys: Time to Uncover» web.archive.org 2016-10-20 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) «Lena Dunham and Jenni Konner's Lenny Letter Shuts Down» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) Spangler, Todd; Spangler, Todd. (2018-10-18). «Lena Dunham and Jenni Konner’s Lenny Letter Is Shutting Down (Report)» Variety (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) «Lenny Letter tells contributors it's shutting down on Friday» Digiday 2018-10-18 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
- ↑ (Ingelesez) Alex; Steigrad, ra; Kelly, Keith J.. (2018-10-18). «Plug pulled on Lena Dunham’s Lenny Letter website» New York Post (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lena Dunhamen Twitterreko orria.
- Lena Dunhamen Instagrameko orria.