Leon Lasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Leon Lasa
Bizitza
Jaiotza Beasain1933ko otsailaren  17a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 2003ko ekainaren  18a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Málaga Club de Fútbol-
Flag of None.svg Real Betis Balompié-
 

Leon Lasa Mujika (1933ko otsailaren 17a, Beasain, Euskal Herria - 2003ko ekainaren 18a, Sevilla, Espainia) euskal herritar futbolari bat izan zen, ezkerreko hegaleko postuan jokatu ohi zuelarik.

Futbolaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide profesionala Club Atlético Malagueño edo Málaga B futbol taldean hasi zuen. Ondoren, 1953-1954an Málaga Club de Fútbol taldera igo eta denboraldi bakar batean sei gol sartu zituen. Hurrengo zazpi denboraldietan, host, 1958-1959etik 1964-1965era bitartean Real Betis Balompié taldean jokatu zuen, talde hartan Luis del Sol bezalako futbolariekin batera 1953-1954. denboraldian Bigarren Mailako txapelduna bilakatu eta Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailarako igoera lortuz. 1965an Sevillako futbol taldean erretiratu zen.

Entrenatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaile gisa Cádiz, Alcoyano, Logroñés eta Betis taldeak zuzendu zituen, 1978-1979. denboraldian azken talde honetan Rafael Gordillo futbolaria zegoela Lehen Mailarako igoera lortu zuen.

Senideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta bere bizitzako urte gehienak Euskal Herritik kanpo bizi izan, Euskal Herriarekiko beti maitasun handia gorde izan zuen. Marisa Fernández- Barrón y Tovar-rekin Sevillan ezkondu zen. León, Carmen eta Elena izeneko seme-alaben gurasoak izan ziren, bere seme-alabak jaiotzen ikusi zituen hirian hil zelarik. Gaur egun, León semea, lanbidez abokatu eta literatur zalea da, hainbat liburu idatzi eta Betiseko aholkularia ere badelarik.