Leopoldo María Panero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Leopoldo María Panero
Bizitza
Izen osoa Leopoldo María Panero Blanc
Jaiotza Madril1948ko ekainaren 16a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Las Palmas Kanaria Handikoa2014ko martxoaren 5a (65 urte)
Familia
Aita Leopoldo Panero
Ama Felicidad Blanc
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta poeta
Genero artistikoa olerkigintza
IMDb nm0659347

Leopoldo María Panero (Madril, 1948ko ekainaren 16a - Las Palmas Kanaria Handikoa, 2014ko martxoaren 5a[1]) espaniar abangoardismoko poeta izan zen, novísimos taldekoa. Bere bizitzako urte askotan ospitale psikiatrikoetan ingresaturik egon zen, horien artean Arrasateko Aita Menni Ospitalean. Psikiatriako metodoak gogor gaitzetsi zituen. Gizakiaren hondamena eta autohondamena, egungo zibilizazioaren kritikarekin batera, ziren bere gai nagusiak. Bere aita, Leopoldo Panero, poeta izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leopoldo María Panero oso familia ezagun baten altzoan jaio zen. Aita, Leopoldo Panero (1909-1962), frankisten aldeko intelektual eta idazle ezaguna izan zen. Ama, Felicidad Blanc (1913–1990), idazlea zen baita ere baina senarraren eraginez literatura baztertu behar izan zuen. Leopoldo Maríaren beste anaia ere, Juan Luis Panero (1942–2013), idazlea izan zen. Hirugarren anaia José Moisés, «Michi» Panero (1951–2004), La movida madrileñako elementu aktiboa izan zen.

Leopoldo María Madrilen jaio zen. Hark adierazitakoaren arabera bere haurtzaroa ez zen erraza izan: homosexual joera zuen eta haren aitak, oso gogorra, sarritan jotzen zuen. Frankismo garaietan ideologikoki erregimenaren aurka jarri zen eta, ondorioz, espetxeratua izan zen. Madrilgo Konplutense Unibertsitatearen Filosofia eta Letrak ikasi zituen eta Bartzelonan Filologia frantziarra. Urte haietan drogak erabiltzen hasi zen, alkoholetik heroinara. Esperientzia horiek haren poesian jaso zituen. Orokorrean, haren poesiak eduki autobiografiko handia du.

Gazte-gaztetatik haren gainean poeta madarikatuaren irudia sortu zen nahiz eta Panero definizio horren aurka izan.[2] José María Castellet kritikari ezagunak poeta "novisimoen" (berrienak) artean sailkatu zuen.

70eko hamarkadan psikiatriko batean sartu zen eta geroztik ia bizitza osoa horrelako zentroetan eman zuen. 80ko hamarkadaren amaieran boluntarioki Arrasateko Aita Menni Ospitaleaan sartu zen. Nahiz eta ingresatuta egon haren lana ugaria izan zen. Urte haietan kritikaren laudorioak zabaldu ziren, ordurako poeta ospetsua izanik. Joan den mendearen amaieran Las Palmas Kanaria Handikoan Unitate Psikiatrikora sartu zen, berriro ere haren nahiaren arabera, eta han bizi izan da heriotza gertatu arte, 2014. urtean.

Aipatu behar dugu betidanik Panero familiak Euskal Herriarekin lotura berezia izan duela. Leopoldo María haren oso urte aktiboak gure artean bizi izan zen eta haren ama, Felicidad Blanc, Donostian bizi zen eta hiri horretan 1990an hil zen. Leopoldo Panero aita ere Donostian egin zituen Batxilergoko urte batzuk.

Panerotarrak zinemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi izan dira Panerotarren inguruan egin diren filmak, ezagunena ziur aski Jaime Chávarrirena:

  • El desencanto (1976). Zuzendaria: Jaime Chávarri. Zuri-beltzez filmatuta, amak, Leopoldo Maríak eta Pitxi Panerok hartu zuten parte. Filmaren bidez familia eta aita autoritario baten bizipenak azaldu ziren. Kultuzko filma da gaur egun.
  • Los Panero (1994). Zuzendaria: Ricardo Franco. Bigarren hau kolorez filmatu zen. Bigarren lan honetan ama, hilda ordurako, ez zen agertu.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paneroren obrak orokorrean oinarri autobiografiko sakona erakusten du.

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Por el camino de Swan (1968)
  • Así se fundó Carnaby Street (Ocnos, 1970).
  • Teoría (Lumen, 1973)
  • Narciso en el acorde último de las flautas (Visor, 1979)
  • Last River Together (Ayuso, 1980)
  • El que no ve (La banda de Moebius, 1980)
  • Dioscuros (Ayuso, 1982)
  • El último hombre (Ediciones Libertarias, 1984)
  • Antología (Ediciones Libertarias, 1985)
  • Poesía 19701985 (Visor, 1986)
  • Contra España y otros poema de no amor (Ediciones Libertarias, 1990)
  • Agujero llamado Nevermore (Selección poética, 1968–1992) (Cátedra, 1992)
  • Heroína y otros poemas (Ediciones Libertarias, 1992)
  • Piedra negra o del temblar (Ediciones Libertarias, 1992)
  • Locos (Casset Ediciones, 1992, Ediciones Libertarias, 1995)
  • Cadáveres exquisitos y un poema de amor (Ediciones Libertarias/Prodhufi, 1992), José Luis Pasarín Aristirekin batera.
  • Orfebre (Visor, 1994)
  • Tensó (Ediciones Hiperion, 1996). Claudio Rizzorekin batera.
  • El tarot del inconsciente anónimo (Valdemar, 1997)
  • Guarida de un animal que no existe (Visor, 1998)
  • Abismo (Ediciones Endimión, 1999)
  • Teoría lautreamontiana del plagio (Límite, 1999)
  • Poemas del manicomio de Mondragón (Hiperión, 1987)
  • Suplicio en la cruz de la boca (El Gato Gris, Ediciones de Poesía, 2000)
  • Teoría del miedo (Igitur, 2000)
  • Poesía completa (19702000) (Visor, 2001)
  • Águila contra el hombre: poemas para un suicidamiento (Valdemar, 2001)
  • Me amarás cuando esté muerto (Lumen, 2001). José Águedo Olivaresekin batera.
  • ¿Quién soy yo?: apuntes para una poesía sin autor (Pre-Textos, 2002). José Águedo Olivaresekin batera.
  • Buena nueva del desastre (Scio, Lugo, 2002)
  • Los señores del alma (Poemas del manicomio del Dr. Rafael Inglot) (Valdemar, 2002)
  • Conversación (Nivola, 2003).
  • Esquizofrénicas o la balada de la lámpara azul (Hiperión, 2004)
  • Erección del labio sobre la página (Valdemar, 2004)
  • Danza de la muerte (Igitur, 2004)
  • CD-Libro Moviedisco Colección Lcd El Europeo. Carlos Ann, Bunbury, José María Ponce eta Bruno Galindo (Bartzelona: Moviedisco, D.L., 2004)
  • Poemas de la locura seguido por El hombre elefante (Huerga y Fierro editores 2005)
  • Presentación del superhombre (Valdemar, 2005). Félix Caballerorekin batera.
  • Visión (editores huerga y fierro, 2006). Con Félix J. Caballerorekin batera.
  • Apocalipsis de los dos asesinos (La garúa, 2006) Félix J. Caballerorekin batera.'
  • Jardín en vano (Arena libros, 2007). Félix J. Caballerorekin batera.
  • Outsider, un arte interior (Versos esquizofrénicos, Poemas sugeridos por los dibujos de esquizofrénicos) (Eneida, 2007).
  • Páginas de excremento o dolor sin dolor (Azotes Caligráficos, 2008). Eskuizkribua, egilearen beraren marrazkiekin.
  • Gólem (Igitur, 2008)
  • Mi lengua mata (Arena libros, 2008)
  • Sombra (Huerga y Fierro editores, 2008)
  • Escribir como escupir (Calambur, 2008)
  • "Conjuros contra la vida" Federico Utreraren liburuan jasota: Después de tantos desencantos. Vida y obra poéticas de los Panero. Festival Internac. de Cine de LPGC, 2008.
  • Voces en el desierto (Azotes Caligráficos, 2008). Félix J. Caballerorekin batera.
  • Esphera (El ángel caído, 2009)
  • Tango (El ángel caído, 2009). Félix J. Caballerorekin batera.
  • La tempesta di mare (Huacanamo, 2009). Félix J. Caballerorekin batera.
  • Reflexión (Casus-Belli, 2010)
  • Locos de altar (Alea blanca, 2010)
  • La flor en llamas (Casus-Belli, 2011). Félix J. Caballerorekin batera.
  • Traducciones / Perversiones (Túa Blesa) (Visor de poesía, 2011)
  • Territorio del miedo / Territoire de la peur (Anthologie poétique) . Edizio elebiduna; itzultzaileak: Stéphane Chaumet).(L'Oreille du Loup, 2011)
  • Cantos del frío (Casus-Belli, 2011).
  • Poesía completa. 2000-2010 (Túa Blesa, Visor, 2013).
  • Rosa enferma, 2014an agertuko da, Huerga y Fierro argitaletxean.

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El lugar del hijo (Tusquets, 1976), narrazio fantastikoen liburua.
  • Dos relatos y una perversión (Ediciones Libertarias, 1984).
  • Y la luz no es nuestra (Los infolios, 1991, Ediciones Libertarias, 1993).
  • Palabras de un asesino (Ediciones Libertarias, 1992).
  • Los héroes inútiles. Diego Medrano idazle gaztearekin gutun-bilduma (Ellago Ediciones, 2005) .
  • Papá, dame la mano que tengo miedo (Cahoba Ediciones, 2007).
  • Cuentos completos, recopilados por Túa Blesa (Editorial Páginas de Espuma, 2007). ISBN 978-84-95642-95-0.

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aviso a los civilizados, (Ediciones Libertarias, 1990).
  • Mi cerebro es una rosa, (Roger, 1998).
  • Prueba de vida. Autobiografía de la muerte, (Huerga y Fierro, 2002).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Federico Utrera: Después de tantos desencantos: vida y obra poéticas de los Panero. HMR, 2008.