Lila Tretikov
| Lila Tretikov | |||
|---|---|---|---|
(2014) | |||
Ahotsa | |||
2014ko ekainaren 1a - 2016ko martxoaren 31 ← Sue Gardner - Katherine Maher → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | Ольга Алексеевна Третьякова | ||
| Jaiotza | Mosku, 1978ko urtarrilaren 25a (48 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Lehen hizkuntza | errusiera | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn : informatika | ||
| Hizkuntzak | ingelesa errusiera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | informatikaria, enpresaburua eta software ingeniaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
| Enplegatzailea(k) | Sun Microsystems (1999 - 2000) SugarCRM (en) Zamurai Corporation (en) Wikimedia Fundazioa (2014ko ekainaren 1a - 2016ko martxoaren 31) | ||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||
Lila Tretikov (errusieraz: Лайла Третиков), jaiotzez Olga Alekseievna Tretiakova, (errusieraz: Ольга Алексеевна Третьякова; Mosku, Sobietar Batasuna, 1978ko urtarrilaren 25a) enpresako softwarean espezialista errusiarra da. 2014ko maiatzean aukeratu zuten zuzendari exekutibo berri moduan Wikimedia Fundazioan, aurreko zuzendaria izan zen Sue Gardner ordezteko.[1][2] Ardura hori hartu zuen 2014ko ekainaren 1ean, eta 2016ko martxoaren 31ra arte aritu zen lan horretan.[3]
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaio zen SESBn 1978an, 1994an Amerikako Estatu Batuetara emigratu zuen, bertan ikasi zuen Artea eta Informatika, eta Enpresa-Softwarean espezializatu zen gero.[4]
Tretikov produktu-exekutiboa izan zen SugarCRM-n,[5] software enpresa bat egoitza Cupertino-n duena (California, AEB).