Lisa (abeslaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lisa (abeslaria)
20190106 (NEWSEN) 블랙핑크(BLACKPINK), 수줍은 많은 소녀지만 돋보이는 아름다운 미모 (Golden Disc Awards 2019) (8).jpg
Bizitza
Jaiotza Buri Ram (en) Itzuli1997ko martxoaren 27a (24 urte)
Herrialdea  Thailandia
Bizilekua Bangkok
Hezkuntza
Hizkuntzak Thailandiera
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, dantzaria, modeloa, raperoa eta kantugilea
Kidetza Blackpink (en) Itzuli
Izengoitia(k) Lalisa Manoban
Genero artistikoa K-popa
Ahots mota mezzosopranoa
Musika instrumentua ukelelea
ahotsa
gitarra
Diskoetxea YG Entertainment (en) Itzuli

IMDB: nm8707186 Instagram: lalalalisa_m Youtube: UC35HKvKYPkri4Grd5KXl3wQ Musicbrainz: 30aeb57f-bb16-47fa-86ca-79fc57b4d12c Discogs: 6771906 Edit the value on Wikidata
Signature of Lisa.svg

Lalisa Manoban (thailandieraz: ปราณปรียา มโบาล; Buri Ram probintzia, 1997ko martxoaren 27a) Panpriya Manoban jaioa eta Lisa izen artistikoaz ezagunagoa, rap-kantari, modelo, abeslari eta dantzari thailandiarra da. Blackpink taldeko parte da YG Entertainmentek[1] sortutakoa 2016an.

Bere rap, dantza eta abeslari talentuengatik ezaguna, Lisak thailandiarra, koreera, ingelesa eta japoniera hitz egiten ditu. 30 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu instagramen, artista eta K-pop ospetsu jarraituena da Thailandian eta Hego Korean.

Lehen Urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lisa 1997ko matxoaren 27an jaio zen Panpriya Manoban izenarekin, Buri Ram probintzian, Thailandia, baina beranduago bere izena Lalisara aldatu zuen, "bedeinkatua dena" bedeinkatua dena esan nahi du. Igarle batek oparotasun handiagoa ekarriko ziola esanez. Alaba bakarra da, bere amaren izena Chitthip Bruschweiler da, eta Thailandiarra da, bere aita ordea berriz, Marco P. Brüschweiler, suitzar chef ospetsua Thailandian.

Lisa 8 urterekin hasi zen dantzatzen, eta abesten bigarren mailako hezkuntzan. Beranduago dantza txapelketetan parte hartzen hasi zen haurtzaroan zehar, eta Waa Zaa Cool hamaika partaideko taldera batu zen, BamBamekin batera, gaur egun Got7 taldeko partaidea. 2009ko irailean, bere taldeak LG Entertainment Million Dream Sanan World txapelketan parte hartu zuen, Channel 9an bota zutena eta "talde berezia" saria irabazi zuten. Lisak "Top 3 Good Morals of Thailand" txapelketan ere parte hartu zuen, bere eskola ordezkatu zuen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lisak hainbat sari irabazi ditu azken urteetan, 2018an eta 2019an adibidez, "The Standard" txapelketan "Person of the year" saria irabazi zuen. 2020an "Sanook X Joox Thailand Music Awards" sarietan hautagaietako bat izan zen "Social Superstar" sarirako, eta "Premio Anual k4us" sarietan "Favorite News From The Hwstar" saria irabazi zuen. Azkenik, 2021ean "Thailand Master Youth Club 2020-2021" "Inspirational Role Model for Youth Award" saria irabazi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Blackpink. YG Family.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]