Louis Lecoin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Louis Lecoin
Louis Lecoin.jpg
Bizitza
Jaiotza Saint-Amand-Montrond1888ko irailaren  30a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Les Pavillons-sous-Bois1971ko ekainaren  23a (82 urte)
Hobiratze lekua Crématorium-columbarium du Père-Lachaise Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: Biriketako Tronboenbolismoa
Jarduerak
Jarduerak bakearen aldeko aktibista

Louis Lecoin (Saint-Amand-Montrond, Frantzia, 1888ko irailaren 30a - Les Pavillons-sous-Bois, Frantzia, 1971ko ekainaren 23a) militante anarko-sindikalista izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik borrokatu zen alderdi politikoen agintepeko sindikalismoaren aurka. Kropotkinen jarraitzailea zen, eta Union anarchiste taldeko idazkari izan zen 1912an. Bakezale porrokatua zen, eta kartzelara eraman zuten 1916an, Lehen Mundu Gerraren aurkako ekimenak bultzatzeagatik.

1921. urtetik aurrera bereziki nabarmendu zen Sacco eta Vanzetti kide anarkisten alde, eta geroago, Durruti, Ascaso, Makhno eta Berneri anarkisten estradizioaren aurka. 1936an Comité pour l´Espagne libre delako batzordea sortu zuen Espainiako errepublikanoen alde. 1939an berriro ere kartzelatu zuten, bakearen aldeko ekintzengatik. 1948an Défense de l´homme aldizkari anarkista sortu zuen eta 1956an Liberté izeneko egunkaria. 1962an armadaren aurreko intsumisioaren aldeko kanpaina bati ekin zion eta, hogeita hiru egunez gose-greban egon ondoren, Frantziako parlamentuak objekziorako eskubidea onartzea lortu zuen. Armak uztearen aldeko batzordean lan egin zuen aurrerantzean, hil arte.

Bi liburu idatzi zituen: De prison en prison (1947, Presondegiz presondegi) eta Le Cours d´une vie (1965, Bizitza baten joana).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Lecoin Aldatu lotura Wikidatan