Lourdes Reparaz
Lourdes Reparaz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1948ko otsailaren 10a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 1999ko irailaren 26a (51 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
M. Lourdes Reparaz López (Gasteiz, Araba, 1948ko otsailaren 10a – Gasteiz, Araba, 1999ko urriaren 23a), Lourdes Reparaz bezala ezaguna, aitzindaria izan zen emakumezkoen kirolean, XX. mendeko 60 eta 70eko hamarkadetan igeriketa, salbamendu eta sorospen txapelketa garrantzitsuak irabazi baitzituen nazio eta mundu mailan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasteizen jaio zen, 1948an. Ama, Maritxu Lopez Guereña eta aita, Martin de Reparaz Guerenabarrena, biak Gasteizen jaioak, hiru alaba (Blanca, Lourdes eta Estibaliz) eta bi seme (Felix eta Javier) izan zituzten. Lourdes izan zen bigarrena, eta bere aitak animatuta hasi zen igeriketan, kirol horren zalea baitzen. Gasteizko Bihotz Sakratuko Karmeldarrak ikastetxean ikasi zuen, eta Arabako Aurrezki Kutxa Probintzipalean lan egiteko oposaketak egin zituen. Bertan lan egin zuen 1966tik 1999ra, hil zen arte.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasteizko Judizmendi Igeriketa Klubean hasi zen igeriketan. Salbamendu eta sorospen proben zati bat aire zabalean entrenatzen zuen, Gasteizko Zadorra ibaian, Gamarrako igerilekuak egiten hasten ari baitziren.[1] Entrenatuz eta hobetuz, kirol ibilbide ospetsua landu zuen. Olagibel kaleko eta estadioko (Cervantes pasealekua eta San Prudentzio kalea) igerilekuetatik igaro zen.
1968an, Salbamendu eta Sorospeneko Espainiako VI. Txapelketak hartu zituen Gasteizek, eta banakako bigarren postua lortu zuen.[2]
1969an igeriketari eskainitako lehen hamarkada betetzen zuen, eta bere kirol ibilbidean arabar igerilari sarituena bezala definitu zuen. [3] Une hartan Arabako, Euskal Herriko txapelduna zen, eta Arabako eta eskualdeko recordwoman hainbat probatan.[4]
1969ko abuztuaren 8tik 11ra Granadan ospatutako Salbamendu eta Sorospeneko Espainiako VII. Txapelketetan, banakako sailkapen orokorrean hirugarren postua lortu zuen emakumezkoen kategorian, besteak beste, eta, horri esker, urte horretako Salbamendu eta Sorospeneko Munduko Txapelketetarako hautatua izan zen. [3]
Bere balentriarik handiena 1969ko irailaren 28an eta 29an Erroman egin ziren Munduko Salbamendu eta Sorospen Txapelketan parte hartzea izan zen, bertan munduko txapelduna izan zen bakarka.[5][6] Eta munduko txapelduna taldeka, Hortensia Graupera, Teresa Paredes eta Alicia Cuesta taldekideekin batera. [7]
Erromako 1969ko Salbamendu eta Sorospeneko Munduko Txapelketetan lortutako arrakastaren ondoren, 1970eko otsailean, Bartzelonara bidaiatu zuen, eta han Juan Antonio Samaranch Heziketa Fisikoko eta Kiroletako ordezkari nazionalak bi domina eman zizkion, bere lorpenen aitorpen gisa. Lehenengoa kirol-merezimenduaren zilarrezko domina izan zen Gorputz Hezkuntzako Kirol Ordezkaritza Nazionalaren aldetik; bigarrena, zilarrezko beste domina bat, Salbamendu eta Sorospeneko Federazio Nazionalaren aldetik. Bartzelonako Nautika Aretoan jarritako salbamendu eta sorospen standaren inaugurazioan ere izan zen Reparaz. [8]
1970eko abuztuan, Arabako talde bat osatzeko ezintasunak Gaztelako taldean sartzea eragin zuen. Gaztelako txapelketetan lortutako garaipenari esker, Gironako Salbamendu eta Sorospen Txapelketa Nazionaletan parte hartzeko sailkatu zen, eta sailkapen orokorrean hirugarren amaitu zuen. [8][9]
Emaitza hauekin Varnan (Bulgaria) 1970ean jokatutako Munduko Salbamendu eta Sorospen Txapelketetarako automatikoki hautatua izan zen, non 3 domina lortu zituen.[10][9][11][12] Txapelketa horretako lorpenaren ondoren, Gasteizko bere familiaren etxera bidali zuen hurrengo telegrama laburra, non bere familiari lortutako arrakasta jakinarazten zion. Hiru domina baieztatzen zituzten bederatzi hitz:[14]
“200 plata equipos plata general cobre llegaré martes Lourdes (200 zilarra ekipoa zilar orokorra kobre asteartean iritsiko naiz Lourdes)"
Halaber, ur irekietako igeriketa probetan lortutako arrakastengatik nabarmendu zen. Penintsularen iparraldean igeri egiteko hainbat zeharkaldi irabazi zituen. 1965ean Donostiako Kontxako Badiako Zeharkaldia irabazi zuen, eta 1967an Naviako Itsasadarreko Jaitsiera igerian (Asturias).[13]
1960 eta 1970 artean, arrakasta handia lortu zuen igeriketa nazionalean eta salbamendu eta sorospen nazional eta mundialean. Lehenengo emakume kirolarietakoa izan zen, eta, beraz, hurrengo belaunaldietako emakumeei, gaur egungoak barne, kirolari ateak irekitzen lagundu zien. Ahalegin handia egin zuen salbamendu eta sorospen proben zati bat aire zabalean entrenatzen, Zadorra ibaian, Gamarrako igerilekuak orduan existitzen ez zirelako. [1]
Garaiko hiriko belaunaldi askori igeri egiten irakatsi zien. Erretiratu ondoren, emakumezkoen kirola sustatzen jarraitu zuen, Arabako Igeriketa Federazioarekin eta Judizmendi Igeriketa Klubarekin elkarlanean. Arabako igeriketarekin lotura estua izan du Reparaz familiak. Bere neba-arrebek (Felix, Javier eta Estibaliz) ere Judizmendi Igeriketa Klubean egin zuten igeri, eta bere alaba eta ilobak klub horretako igerilariak izan ziren.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Salbamendu eta Sorospen Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1968 | Gasteiz Araba | salbamendu-jaurtiketa | |
1968 | Gasteiz Araba | 200 metro oztopoz jantzita | |
1969 | Granada Espainia | sailkapen absolutua | |
1970 | lekua (Espainia) | 200 metro igerian, jantzita | |
1970 | lekua (Espainia) | salbamendu-jaurtiketa | |
1970 | lekua (Espainia) | sailkapen orokorra | |
Munduko Salbamendu eta Sorospen Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
1969 | Erroma Italia | 200 metro oztopoz jantzita | |
1969 | Erroma Italia | salbamendu-jaurtiketa | |
1969 | Erroma Italia | taldekako proba | |
1970 | Varna Bulgaria | 200 metro igerian oztopoz jantzitako proban | |
1970 | Varna Bulgaria | taldekako sailkapena, Teresa Paredes, Rosa eta Hortensia Grauperarekin batera. | |
1970 | Varna Bulgaria | banakako sailkapen orokorra |
Errekorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere kirol-ibilbidean zehar, probintziako markak hautsi zituen proba hauetan: 100, 200, 400, 800 metro libre eta 100 metro bizkar; 100 eta 200 metro tximeleta estiloko probetan; 200 eta 400 metro estilo indibidualetan; eta 4x100 metro estilo eta 4x100 metro libre erreleboetan. Gainera, erregistro gogoangarriak lortu zituen Euskal Herriko txapelketetan izandako parte-hartze ezberdinetan, batez ere 200, 400, 800 metro libreetan, eta 4x100 metro libre eta estiloetan.[14]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1969 Urte horretako Arabako emakume kirolaririk onena.[15]
- 1969 Mendizorrotzako Kiroldegiaren inaugurazioan parte hartu zuen, urriaren 11n.[16][17]
- 1969 Alaveseko ohorezko intsignia Zuzendaritza Batzordearen eskutik, eta urriaren 12ko partidako ohorezko sakea egin zuen.[18][16][19]
- 1970 Kirol merezimenduaren zilarrezko domina, Kiroletako Gorputz Hezkuntzako Ordezkaritza Nazionalaren eskutik. [8][18]
- 1970 Salbamendu eta Sorospen Federazio Nazionalaren zilarrezko domina.[8][18]
- 1970 Judizmendi Igeriketa Klubaren omenaldia bere lorpenengatik, kirol-merituari plaka bat emanez, honako eskaintza honekin: “Lourdes. Neska eta igerizale zintzoari, bere lagunak”. Gainera, Judizmendi Igeriketa Klubaren urrezko intsignia jaso zuen. [20]
- 1985 Estadioaren 25. urteurrena ospatzeko plaka bat jaso zuen igeriketa atalean: Arabako Kiroleko Onenak.
- 1992 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoak zirela eta, zuzi olinpikoa eraman zuen tarte batean Lapuebla de Arganzon parean, sugar olinpikoa Greziatik Kataluniako hiriburura garraiatzen laguntzeko.[21]
- 1967an, Navia pasealekuan, Navia itsasadarraren igeri jaitsiera irabazle plaka oroigarria.[22]
- 1999 Hil ostean, Arabako Foru Aldundiaren omenezko saria jaso zuen, bere kirol ibilbidea aitortzeko.[23]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eugenio Viloria Camenorekin ezkonduta egon zen, eta alaba bat izan zuten.[24] Arabako hiriburuan hil zen, 1999ko urriaren 23an, 51 urte zituela.[25]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b VV.AA. 1996, 100 orr. .
- ↑ «Marcas y récords de España» Memoria 1968: 44-45. 1968.
- ↑ a b VV.AA 1996, 164 orr. .
- ↑ La actuación de los socorristas en los Nacionales. Lourdes Reparaz, tercera en damas. 13-08-1969.
- ↑ LANDÁZURI, SOCIEDAD. (2010-05-17). «Club natación Judizmendi» El Correo.
- ↑ Éxito mundial español en salvamento y socorrismo. 01-10-1969.
- ↑ FESS 1969, 57 orr. .
- ↑ a b c d VV.AA 1996, 165 orr. .
- ↑ a b Federación Española de Salvamento y Socorrismo de 1970. Memoria 1970. .
- ↑ L. Reparaz, al nacional de Salvamento y socorrismo. 29-08-1970.
- ↑ Lourdes Reparaz, con dos medallas de plata y una de bronce, en Vitoria. 01-10-1970.
- ↑ Lourdes Reparaz triunfadora internacional. 10-10-1970.
- ↑ Relación de ganadores del Descenso. 2018, 3 or..
- ↑ VV.AA. 1996, 86 orr. .
- ↑ «REPARAZ, Lourdes - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus.
- ↑ a b Norte expres. 1967-10-13.
- ↑ Ramos, Rubén Gazapo. (2019-01-15). «El pabellón de Mendizorroza cumple 50 años en plena segunda juventud» Gasteiz Hoy.
- ↑ a b c Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
:2
izeneko erreferentziarako - ↑ "A Lourdes Reparaz, nuestra medalla de oro en el mundial de Salvamento y Socorrismo, le cupo el honor de hacer el saque de honor (Foto: Antonio).. 13-10-1969.
- ↑ VV.AA. 1996, 165 orr. .
- ↑ Barcelona 1992. La antorcha. .
- ↑ Relación de ganadores del descenso de la Ría Navia. .
- ↑ "Salinas, premio popular del deporte" - "También recibió el premio a título póstumo Lourdes Reparaz, una de las mejores nadadoras alavesas de la historia". 31-03-2020.
- ↑ Correo, El. (2021-06-12). «Eugenio Viloria Cameno | Esquela» El Correo.
- ↑ L. de Aberasturi, Txotxe. (24 de noviembre de 1999). "Lourdes: algo más que una campeona de natación" dedicado a Lourdes Reparaz. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- FESS (1969). Espainiako Salbamendu eta Sorosle Federazioaren 1969ko memoria(Memoria 1969 de la Federación Española de Salvamento y Socorrista).
- SBAA (1996). Igeriketa Araban (La Natación en Álava). Arabako eta Gasteizko Aurrezki Kutxa Fundazioa.
- Ferreira, Elena (2011). Judizmendi Igeriketa Elkartea. 75 urteko historia gasteiztarra eta arabarra (Club Natación Judizmendi. 75 años de historia vitoriana y alavesa). Vitoria-Gasteiz: Arabako Foru Aldundia ISBN 9788478217786.