Luciano Iturrino
Luciano Iturrino | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Mutriku, 1963ko azaroaren 4a (60 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,74 metro |
Luciano Iturrino Zenekorta (Mutriku, Gipuzkoa, 1963ko azaroaren 4a - ) futbol jokalari ohia da. Teknika zoragarriduna hasiera-hasieratik, eskuin-hegalean jokatzeagatik da gogoratua, azken urteetan atzelari lanetan ibili bada ere. Ezin bere izaera ere ahaztu: umila eta jatorra. 37 urterekin erretiratu zen futbolari moduan. Bere semea Luken futbolean aritzen da ere.
Aritutako taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1982-84 Sanse
1984-89 Real Sociedad
1989-91 Bilboko Athletic Kluba
1991-94 Logroñes
1994-98 Union Deportiva Salamanca
1998-99 Bermeo C.F.
1999-00 Eibar KE
2000-01 Aurrera Ondarroa
Mutrikuarraren izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Josu Legarretaetxebarriak (Bermeo FTko presidente ohia) zera dio Iturrinoz: "Bermeoko presidente nintzela Bigarren B mailarako fitxatu genuen Iturrino. Mutrikuarrak Lehen Mailan jokatu zuen eta aldagelako zaharrena zen, baina ez zuen arazorik entrenamendua eta gero baloiak eramaten. Gaur egun Lezamako ordezkoek zaintzaileari eskatzen diote hori egin dezan eta guzti
Palmaresa Lehen Mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1 Errege kopa
Lehen Mailako datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 13 denboraldi
- 262 partida
- 18 gol
- Sei txartel hori besterik ez (1992an Deportivoren aurka, 1993an Zaragozaren aurka eta Teneriferen aurka, 1996an Sevillaren aurka, 1997an Zaragozaren aurka eta Compostelaren aurka) eta egozte bakarra (1994an Sevillaren aurka).
Luciano gaur[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Realeko[1] zein Athleticeko[2] beteranoekin aritu da jokatzen futbolean 2008 eta 2009 urteetan.
2006-2007 urteetan Aurrera de Ondarroako taldean entrenatzaile[3] izan zen, lehenengo jubenilekin urtebete eta gero kadeteekin.
2008an Athleticeko Kadeteen bigarren taldeko entrenatzaile[4] moduan fitxatu zuen.
2011n Aurrera de Ondarroako jubenilen entrenatzailetzat[5] hartu zuten, kasu honetan, Ohorezko Liga jubenilean.
Realeko kadeteen entrenatzaile izan da ere.
2012an SD Eibarreko kategoria txikiekin[6] entrenamendu espezifikoen arduradun lanetan ibili zen.
2012-2013 denboraldian Mondragón Club de Fútboleko entrenatzaile[7] izan da División de Honor Regional mailan.
2013-2014 denboraldian Jubenilen Ohorezko Mailako Urko taldeko entrenatzailea da Eibarren[8].
2015-2016 denboraldian Jubenilen Ohorezko Maila Nazionaleko Indartsu talde basauritarreko entrenatzailea da[9].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ [1], 2009-03-23, Iturrino Athleticeko beteranoekin
- ↑ [2][Betiko hautsitako esteka], 2009-05-15, Iturrino Realeko beteranoekin
- ↑ [3], 2008-06-25, Iturrino Aurreran
- ↑ [4], 2008-06-16, Iturrino kadeteekin Lezaman
- ↑ [5][Betiko hautsitako esteka], 2011-12-30, Iturrino Ondarroako jubenilekin
- ↑ [6][Betiko hautsitako esteka], 2012-01-04, Iturrino SD Eibarren
- ↑ [7], 2013-06-19, Iturrino gogoratzen
- ↑ Lutxo Urko jubenilaren entrenatzaile. 2013ko abuztua.
- ↑ Indartsuko entrenatzailea
- 1963ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Mutrikuko gizon futbolariak
- Eibar Kirol Elkarteko futbolariak
- Bermeo Klubeko futbolariak
- Athleticeko futbolariak 1980ko hamarkadan
- Athleticeko futbolariak 1990eko hamarkadan
- Real Sociedadeko 1980 hamarkadako jokalariak
- Real Sociedadeko 1990 hamarkadako jokalariak
- Euskal Herriko futbol entrenatzaileak