Lucky Luciano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lucky Luciano
LuckyLucianoSmaller.jpeg
Bizitza
Jaiotza Lercara Friddi1897ko azaroaren 24a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 Italia
Heriotza Napoli1962ko urtarrilaren 26a (64 urte)
Hobiratze lekua St. John Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Lanbidea
Lanbidea kriminala
IMDb nm0524592
Lucky Luciano signature.svg

Charles Lucky Luciano, Salvatore Lucania benetako izenez, (Sizilia, 1897ko azaroaren 24a - Napoli, 1962ko urtarrilaren 26a) mafioso italiar-estatubatuarra. Antolatutako krimen modernoaren sortzailetzat jotzen den gansterra zen.

Sizilian jaio arren, 1906an New Yorkeko East Sidera migratu zuen familiarekin. Lehen aldiz 1907an atxilotuta, 1915ean Five Points Gang taldean sartu zen, eta, horri esker, Al Caponerekin adiskidetu zen.

Mafiaren buruan, erabat zaharberritu zuen, talde kolegiatu gisara aldatuta. Sizilian lotura sendoak zituenez, AEBtako gobernuak akordio bat luzatu zion Bigarren Mundu Gerrako garaian. Aliatuek Siziliako inbasiorako bere laguntza behar zuten. Honen ondorioz, kartzela saihestea eta Erroman herbesteratuta bizitzea proposatu zioten. Erroman urtebete eman ondoren, La Habanara joan zen negozioak hurbil ikuskatzera. Italiara itzularazi zuten AEBetako agintariek. Hor, bizitza zinemara eraman nahi zuenean, bihotzekoak jota hil zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucky Luciano Aldatu lotura Wikidatan