Lugoko erromatar harresiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lugoko erromatar harresia1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Muralla.Lugo.Galicia.jpg

Lugo

Mota Kulturala
Irizpideak iv
Erreferentzia (ID) 987
Kokalekua GaliziaGalizia
EspainiaEspainia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 2000 (XXIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Lugoko erromatar harresiak Galiziako Lugo hiriburuaren gune historikoa inguratzen du. K. a 13. urtean Paulo Fabio Maximok Augusto enperadorearen izenean Lucus Augusti antzinako erromatar hiria sortu zuen. Sorrera horren helburua Erromatar Inperioak Iberiar penintsularen ipar-ekialdea bereganatzea zen, hiri berri hau harresiz hornitu zuten eta ordutik aurrera aldaketa gutxirekin gaur egun arte iraun du.

Harresiak 2 km-ko luzera du, gune historikoa eta gaur egungo galiziar hiriaren arteko muga marrazten duelarik. Hiriaren bilakaera eta hazkuntzarako oztopo izatetik, hiri egituran integratua dagoen eta aberastasun turistikoaren iturribide den monumentu izatera igaro da.

Banaketa eta defentsa gisara eraikia, antzinako Lucus hiria eta bere inguruan garatu den hiriaren arteko elementu integratzailean bihurtu da. Bere hamar ateek hiri baten zati bat bestearekin lotzeko funtzioa dute. Adarve beste kale batean bilakatu da, bertakoek eta kanpotar bisitariek zeharkatzen dutelarik.

2000. urtean Unescok Lugoko erromatar harresia Gizateriaren Ondare izendatu zuen eta 2007ko urriaren 6etik aurrera Txinako Harresi Handiarekin senideturik dago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lugoko erromatar harresiak Aldatu lotura Wikidatan